Uraren zikloari dagozkion eskumenak

À partir du 1er janvier 2018, la Communauté d’agglomération s’occupe de votre Eau.

2018ko urtarrilaren 1etik aitzina, Elkargoaren kontseiluko 2017ko azaroaren 4ko deliberazioaren aritik, Euskal Hirigune Elkargoak uraren zikloari dagozkion eskumenak bere gain hartzen ditu lurraldeko 158 herrietan : ekoizpena, ur edangarriaren banaketa, uholde arriskuen prebentzioa, saneamendu kolektibo ala banakakoa. 

Euskal Hirigune Elkargoak, politika publiko horien bitartez, jardun nahi du baliabidearen zaintzeko eta hobekiago babesteko, uraren banaketa zerbitzua segurtatuz baita akatsgabeko ur edangarri kalitatea proposatuz ere.

2018ko urtarrilaren 1ean ezarritako zerbitzua, baldintza berdinetan egiten da (prezioa barne), lurraldean barna jarduten duten erakunde ezberdinen esperientzian eta kalitatean oinarriturik. Abonatu eta herriekiko hurbiltasuna, funtsezko printzipioetariko bat izanen da zerbitzu berri honentzat.