“Aturriko eskuin bazterraren” hiri-antolaketa proiektua

Demokrazia parte hartzaile prozesu zabala hasten da Baionako “Aturriko eskuin bazterra” gunearen antolaketa proiektuaren inguruan. Hautetsiak, arkitektoak eta diseinatzaileak 17 hektarea baino gehiagoko azaleran hedatzen den etorkizuneko gunearen itxura marrazten lagundu behar ditu, Baionako erdigune historikoaren parean. Orrialde honetan proiektuaren aitzinatzea segi dezakezu eta horren apailatzean parte hartu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a

Proiektuari buruzko berriak aurkitu “Aturriko eskuin bazterra proiektua" Facebook orrialdean.

Proiektua

Euskal Hirigune Elkargoak du “Aturriko eskuin bazterraren” hiri-antolaketa proiektua eramaten, Baionako Herriko Etxearekin lankidetzan. 17 hektareako azaleran garatuko da, San Izpiritu auzotegiaren luzeran eta geltokiaren ondoan.

“Aturriko eskuin bazterraren” hiri-antolaketa proiektua egiazko erronka kolektiboa da Baionarentzat. Ohiz kanpokoa da, zenbait aldetatik: kokapena, Baiona Handiko erdigune historikoaren parean, San Izpiritu eta Henri Grenet zubien artean, baita hiri-, ingurumen eta gizarte-erronka nagusien aldetik ere.

21. mendeko Baiona eraikitzean datza, hots, klima erronkei eta biztanleen beharrei erantzuten dien hiri erresilientea, bere historiaren errespetuan. Proiektua gauzatzeko bide bakarra bi bazterrak barne hartzen dituen ikuspegi zabala ukaitean eta herritarrekin loturan izatean datza. 

Erronkak

Ingurumen-erronkak

Gaurko egoeran, hein horretarako hiri-aldaketa baten ingurumen-erronkak funtsezkoak dira, bistan dena. Hiria hiriaren gainean berreraikitzeko hautu politika, berez, engaiamendu politiko azkarra da. Proiektuaren diseinatzaileek beste bi eskakizun bete beharko dituzte: gunea urez estalia izan daitekeelako arriskua kontua hartzea eta kudeatzea, are handiagoa izan daitekeelarik geroan, eta “hiriko bero guneen” efektuaren aurka borrokatzea eraikinen antolamendua eta landareztatze tasa landuz, hutsa eta betearen arteko oreka bilatuz. 

 

Programatze-erronkak

Programatze-erronken aldetik, zenbait hipotesi eta funtzio aztertuak izanen dira (saltegiak, zerbitzuak, ekonomia joria...). Denek gunearen kutsu herrikoia eta irekitasun izpiritua errespetatu beharko dituzte, portuko historiak markaturik, Baiona harrera-lurra egiten duena. Elkartasunezko elkarteak eta gaztetxea ere badirela kontuan hartu beharko da, gunearen gizarte-historia, Lan merkatua eta sindikatuen egoitzarekin, eta, noski, haren kultura-eragina DIDAM erakustaretoa eta Atalante zinema gelarekin. Leku bat egin beharko zaio bizilekuari, gaurko larrialdiari erantzuteko gisan. Unibertsitate eskaintza baten asmoa ere ikertua izanen da. 

 

Paisaia-erronkak

Erran gabe doa Aturri izanen dela proiektuaren paisaia-erronken ardatz nagusia, birnaturatze eta bioaniztasunaren bila ibai bazterraren kilometro horretan. Mugikortasun aktiboak (ibilketa, bizikleta) eta garraio publikoak izanen dira helburu nagusiak harrabots trabagarririk ez sortzeko. Bertakoen, profesionalen eta bisitarien aparkatzeko baldintzei buruzko gogoeta berezia ere eramana izanen da. 

Urrats nagusiak

“Aturriko eskuin bazterra” proiektua epe luzekoa da eta zenbait gauzatze urrats ezagutuko ditu hamar urte baino gutiagotan. Güller Güller diseinatzaile taldeak gida-mapa bat apailatzeko ardura du.

Hitzartzea

Biharko hiria eraikitzeko erronka denen esku dago. Hara zergatik hautetsiek demokrazia parte hartzaile prozesu zabala gauzatu nahi izan duten proiektua apailatzeko. Argibide, erakusketa, trukaketa eta ekarpen hitzordu sorta bat antolatua izanen da diseinatzeko garai osoan zehar. Urraspide horrek herritarrei proiektuaren finkatzean parte hartzeko bidea eskainiko die eta hautetsien erabakiak haziko dituzte.

Gunean berean eginiko ikerketa

“Aturriko eskuin bazterra” proiektuaren inguruko parte hartze herritarraren urraspidea hasteko, Baionako Herriko Etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak abiaturik, ikerketa bat abian jarria izan da biztanleen aldean. Paperezko eta digitalezko formatuan proposaturik, ikerketak erantzuleek guneari buruz duten ikuspegia hobeki ulertzeko eta dituzten igurikapenak biltzeko xedea zuen.  

2023ko apirilaren 27tik maiatzaren 11ra, tokiko elkargoen izenean urraspidea antolatu duen Débats Demos agentziak 700 erantzun jaso eta tratatu ditu. Lan horren laburbilduma eta agerian ezarri dituen irakaspen nagusiak aurkituko dituzu behereko dokumentua deskargatuz. 

Zaintza zerbitzuak

Hilabetero, proiektuari buruzko galdera guziak pausatzera, hurrengo hitzorduak eta parte hartzeko moduak ezagutzera etor zaitezke, zuentzat diren zaintza zerbitzuetan. Oraingoz, ez dago harrera-zerbitzurik.

Parte hartzeko tailerrak

Herritarrak eta erabiltzaileak gogoetetan parte har dezaten, zenbait tailer parte hartzaile antolatuak dira.

Hurrengo tailerrak

Oraingoz, ez dago tailerrik. 

“Aturriko eskuin bazterra antolatzeko aukeren azterketa” tailerra - 2024ko maiatzaren 21ean, Baionan 

Projet Rive droite de l’Adour : Atelier « analyse des scenarii d’aménagement » du 21 mai 2024

“Programatzailearen jokoa” tailerra - 2023ko irailaren 13an, Baionan 

Projet Rive Droite de l'Adour : le Jeu du programmiste du 13 septembre 2023

“Proiekturi buruz ditugun igurikapenak” tailerra - 2023ko maiatzaren 25ean, Baionan 

Projet Rive droite de l’Adour : Atelier « Nos attentes sur le projet » du jeudi 25 mai 2023

Eskolako tailerrak

Gazteak ere mobilizatuak dira eskolaren galtzarrean antolaturiko tailerren bitartez.

Tailerra Baionako Albert Camus bigarren mailako ikastetxean - 2023ko ekainaren 19an

Albert Camus bigarren mailako ikasleekin lehen tailer bat iragan da 2023ko ekainaren 19an, Baionan. Tailer horren laburbilduma deskarga daiteke beherean. 

“Proiektuaren oihartzunak”

“Proiektuaren oihartzunak” hitzaldiak proposatuak zaizkie urtean bi aldiz nahi duten jende eta elkarte guziei. Kanpoko esku hartzaileek (hirigile, artista, kultura arloko profesional, prospektibagile, soziologo, ikertzaile, paisaia-antolatzaile...) beren jakintza eta ideiak partekatzen dituzte eztabaida hazteko eta zabaltzeko.

Hurrengo “proiektuaren oihartzunak”

Oraingoz, ez dago hitzaldirik.

1. “proiektuaren oihartzuna”: “Gunearen izpiritua auzotegiaren eraikitzean” - 2023ko ekainaren 26a

“Atzo, gaur, bihar” gunearen historia aurkezten duen dokumentua deskargatu (pdf, 11,02 Mo)

Bertsio osoa

 

Projet Rive Droite de l'Adour : l'Echo du projet du 26 juin 2023

2. “proiektuaren oihartzuna”: “Zer harreman nahi ote dugu atxiki eta finkatu Aturri ibaiarekin” - 2024ko otsailaren 19a 

Projet Rive Droite de l'Adour : l'Echo du projet du 19 février 2024

Antolaketa aukerak

Güller Güller architecture urbanism (GGAU) agentziako hiri-diseinatzaileek printzipiozko bi antolaketa aukera proposatzen dituzte. Dokumentu horrek proiektu urraspidean aitzina joateko bidea eskaintzen du, gida-mapa baten proposamena lortu arte 2024. urte bukaera baino lehen. 

Anarteko okupazioa: eskuin bazterra biziarazi gaur egun

Igurikatzea ez dela geldirik egotea argi dutelako, Baionako Herriko Etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak gunearen ekialdean berriki erosiriko lau eraikinen anarteko okupazio bat abian jarri nahi izan dute (Lesseps kaia eta Santa Urtsula karrika). Urraspideak auzotegiko geroko dinamikak aurreitxuratzen ditu - besteak beste ikasleen bizilekua, kultura eta elkartasunen arloan - oieskerien eta andeatzeen aurkako prebentzio aktiboa eta eremuaren bizitasuna segurtatuz.

Aipatzen diren eraikinek honakoak aterpetuko dituzte:

  • Ikasleendako 36 bizitegi CROUS bulegoarekin, elkarbizitza eta laguntza sustatzen dituen etxekidetza, ikasleen bakartasunaren aurka borrokatzeko eta bizitegi merkeen eskasiari erantzuteko;
  • ENVIe sare adituak daraman berrerabiltegia, etxetresna elektrikoen konponketa eta
  • salmentarako, laneratzerako enpleguak sortzen dituelarik;
  • Hego Akitaniako Eszena Nazionalaren bulegoak eta ekitaldi eremuak;
  • Ikusmen-arteei eskainiriko artista lantegi bat, proiektu deialdi baten bidez hautatzekoak, Atalante, Didam eta Gaztetxearekin kultura kutsukoa den eskuin bazterraren ideia indartzeko. Atalante zinemaren arrakastak, Didam erakustaretoaren bisitari kopurua gero eta handiagoak eta Gaztetxearen ekitaldiek ibai bazter horretarako egiazko proiektu ausarta garatzera bultatzen gaituzte.

Obretarako kontsultak abiatuko dira 2025eko irailean, obrak 2026ko urtarrilean hasiko dira eta zaharberrituriko lehen eraikinak 2026ko ekainean prest izanen dira. Beste ekintza batzuek osatuko dute dinamika hori hurrengo urte hastapenetik goiti, hala nola Etorkinekin elkartearen harrera eta dantza eremu partekatuak. Horrela, eskuin bazterra ereduzko auzotegi bihurtzeko bidean hasten da, epe luzerako pentsatua, baina jadanik bizia eta irekia, ikerketa eta obren denboran eramaniko ekimenei esker.