Biharko Hiri Ttipiak programa
“Biharko hiri ttipiak” proiektuak hiri ttipietako eta inguruetako lurraldeetako biztanleen bizi baldintzak hobetzeko xedea du, elkargoak ingurumena zaintzen duten bide dinamiko horietan lagunduz.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 17a
Programa
2020ko urriaren 1ean Frantziako gobernuak martxan jarri duen programa honek, lurraldeen kohesioaren Frantziako agentziak kudeaturik, hauskor diruditen 20 000 biztanle baino gutiagoko hiriei gaurko eta biharko erronkei erantzuteko gauzatu behar dituzten eraldaketak zalutzeko bidea ematea du helburu, neurrira eginiko zerbitzu eskaintza bat luzatuz, beharren arabera erabilgarri.
Lurraldean, 5 hiri hautatuak izan dira lurralde-sarean duten erakargarritasunaren arabera:
- Hazparne
- Hendaia
- Maule-Lextarre
- Donibane Garazi
- Donapaleu
Kidetza hitzarmen bat izenpetua izan da 2021eko maiatzean. Honen ondorioz, “Lurraldea Berpizteko Ekintza” gisa balio duen hitzarmen bat izenpetua izan da 2023ko urtarrilean.
Ipar euskal herriarendako xedea
Programa honen bitartez, Euskal Elkargoak burgu barneak berpizteko eta Ipar Euskal Herri osoa lurralde bizia eta biztanleduna egiteko duen xedea argiki adierazten du.
- Hirien esku ezartzen ditu 3 proiektu buru, honako eginbeharrak dituztelarik:
- programaren gidaritza eta animatzea antolatzea partaideekin;
- hiri-proiektuaren sortzean edo eguneratzean parte hartzea;
- honen harira finkaturiko ekintza operatiboen egitaraua gauzatzea;
- Frantzia eta tokiko mailako saretzean parte hartzea
Ardatz estrategikoak
1. ardatza Hiri barneetan bizitzea gaur eta bihar
- Hazparne - Jadanik dauden bizitegien kalitatea hobetzea eta bizitegi hutsen aurka borrokatzea • Hendaia - Bizitegi hutsak merkatuan berriz sartzea eta etxe multzo pribatu eta publikoen andeatzea aurreikustea
- Maule-Lextarre - Bizitegiak zaharberritzea eta jadanik dauden bizitegien multzoa aniztea - familia berriak hiri barnera erakartzea
- Donibane Garazi - Bizitegiak zaharberritzea eta jadanik dauden bizitegien multzoa aniztea - familia berriak hiriko egitura trinkora erakartzea
- Donapaleu - Bizitegiak zaharberritzea eta jadanik dauden bizitegien multzoa aniztea - familia berriak hiri barnera erakartzea
2. ardatza Hiri barneetako ekonomia- eta merkataritza-jarduerak bizkortzea
- Hazparne - Merkataritza-dinamika berri bat bultzatzea
- Hendaia - Merkataritza bizkortzea, geltokiko gunetik hiri barnera
- Maule-Lextarre - Hiri barneko merkataritza-egitura azkartzea eta garatzea
- Donibane Garazi - Tokiko herritarren beharrei erantzutea, urte osoan ari den merkataritza egitura anitza zainduz
- Donapaleu - Hiri barneko merkataritza bizkortzea
3. ardatza Eremu publikoak berrantolatzea hiri barne goxoak, lasaiak eta mugikortasun ohituren anizteari egokiak ukaiteko
- Hazparne - Hiri-eremua birkalifikatzea topaguneak eta gune goxoak sortzeko xedez, hiri landareztatu eta lasai batean
- Hendaia - Eremu publikoa topagune eta gune goxo bihurtzea
- Maule-Lextarre - Hurbileko ekipamenduak eta zerbitzuak azkartzea, herritarrei hitza ematea
- Donibane Garazi - Ohitura berriak sustatzea eremu publikoan - joan-jinak lasaitzea
- Donapaleu - Hiri-eremua berriz pentsatzea eta lur alferrak berriz eskuratzea topaguneak eta gune goxoak sortzeko xedez, hiri landareztatu eta lasai batean
4. ardatza Ondare material eta immaterialak balioan ezartzea, turismo-erakargarritasuna suspertzeko eta tokiko nortasuna zabaltzeko
- Hazparne - Arkitektura- eta kultura-ondarea ezagutaraztea
- Hendaia - Tokiko ondare-aberastasunak balioan ezartzea (hiri-itxurak, ondare eraikia, naturala, immateriala…)
- Maule-Lextarre - Turismo- eta kultura-eskaintza garatzea eta bateratzea
- Donibane Garazi - Tokiko ondarea eta lurraldeko historia balioan ezartzea
- Donapaleu - Turismo- eta kultura-eskaintza garatzea eta bateratzea
5. ardatza Zentralitateen betekizunak azkartzea hiri barneetako eragina finkatzeko
- Hazparne - Hiri bizia, herritarra, kirolzalea eta iraunkorra
- Hendaia - Hurbiltasunetako hiria garatzea eta animatzea
- Maule-Lextarre - Bizi ingurumen erakargarria proposatzea biztanleentzat eta bisitarientzat
- Donibane Garazi - Hurbileko ekipamendu eta zerbitzuak azkartzea bizi kalitatea hobetzeko
- Donapaleu - Donapaleuko zentralitatea berrestea kirol- eta osasun-ekipamendu egituratzaileen bidez
6. ardatza Maila desberdinetan, lurraldea bizkortzeko proiektua animatzea etengabe
- Honi eskainiriko koordinazioa segurtatzea proiektu buruak eta saltegi kudeatzaileak laguntzeko, Euskal Elkargoko lurralde proiektua gauzatzen duen animazio eta dinamika baterako;
- Lankidetzak eta esku hartzeak piztea, jarraitzea eta iraunkortzea;
- Lurralde-eremuekin eta partaideekin, proiektuei buruzko interfazeak sortzea lurraldeetan, bizi eremuaren mailan.
Telekargatu
- Ipar euskal herriko programaren aitzinatzeari buruzko puntuaPDF - 13 orriak - 3,78 Mo
Zerbait ments zaizu?