Elkartasunez eta arriskurik gabe alokatzen dut
Alokairu baten irabaziak behar dituzu eta zure alokatze kontratua segurtatu nahi duzu, kudeaketa lasaia nahi duzu edo zure zergapeko oinarria ttipitu ANAH hitzarmen baten bidez? Alokatze lasai baterako argibide baliagarri guziak aurkituko dituzu hemen.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a
Zer da elkartasunezko alokatzea?
Maiz estatuan azken urteetan plantan ezarririko dispositiboek dute “elkartasunezko alokatzea” finkatzen. Dispositibo horiek, hala nola alokatzeko bitartekaritza edo Loc'Avantages delakoa, jabe alokatzaileei zerga eta diru mailako abantailak eskaintzen dizkiete eta urte osoko alokatzea errazteko eta segurtatzeko bidea eskaintzen dute. Horrela, jabe gisa zaharberritzerako laguntzak, zerga abantailak eta alokatze-kudeaketa seguru bat balia ditzakezu, urte osoan alokatzen duzun edo alokatu nahi duzun bizitegi baterako.
Elkartasunez alokatzea: zer dira abantailak?
Zure etxe-ondarea balioan ezarri eta elkartasunez alokatu nahi duzu?
Obretarako laguntzak mobilizatuak izan daitezke bizitegia zaharberritzeko eta bizitegi merke bat sortzeko, besteak beste honakoetarako:
- duina ez den edo biziki andeatua den bizitegi bat zaharberritzeko obra larriak;
- hobetzeko obrak:
- bizitegiaren segurtasun eta osasungarritasunerako;
- alokatzailearen autonomiarako;
- bizitegiaren emaitza energetikoak hobetzeko (MaPrimeRénov');
- lokal bat bizitegi bihurtzeko (erabilera aldatzea).
Honakoak balia ditzakezu:
- ANAH diru laguntza bat (Frantziako Bizilekuaren Agentzia) 6 urteko hitzarmen bat izenpetuz (Loc'Avantages);
- Euskal Elkargoaren diru laguntza osagarria obrak egiteko;
- 6 000 €ko sari gehigarria gehienez, hautaturiko hitzarmen mota eta kudeaketa moduaren arabera.
Argibide gehiagorako, Euskal Hirigune Elkargoko Bizilekua eta Energiaren Etxearekin harremanetan sartu.
Zerga abantailak ukan nahi dituzu urte osoko alokatze baten harira
Zure bizitegia hitzarmen bidez kudeatzeak Loc’Avantages dispositiboaren zerga abantailak baliatzeko bidea ematen dizu, hots lur-funtsen irabazien gaineko %15 eta %65 arteko zerga murrizketa. Zerga murrizketa alokairuaren zenbatekoaren arabera kalkulatua da. Alokairua zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta handiagoa izanen da zerga murrizketa eta apalagoa izanen da alokatzaileari aplikatuko zaion irabazien muga gorena.
Alokairuen eta irabazien mugak monprojet.anah.gouv.fr webgunean adieraziak dira, “Générer ma simulation” urratsa hasten duzularik.
Zerga murrizketari eta alokatzeko baldintzei buruzko argibide gehiagorako
Argibide gehiagorako, Euskal Hirigune Elkargoko Bizilekua eta Energiaren Etxearekin harremanetan sartu. lomération Pays Basque.
Etxea lasaitasun osoz alokatzeko, zer aterabide?
Alokatzeko bitartekaritza
Lasai egoteko bidea eskaintzen dizu zure etxearen alokatze-kudeaketa erraztuz eta segurtatuz. Zailtasunak ukan ditzaketen familiei bizitegi bat ukaiteko bidea erraztean datza, baita jabeak bizitegia alokagai ezartzera bultzatzean ere. Zure ondasuna hirugarren pertsona baten esku utziz (etxe agentzia sozial bat edo estatuak onetsiriko elkarteak) irabazi ttipiko familiei alokatzeko edo azpi-alokatzeko xedez, zure zerga murrizketa handiagoa izanen da. Horri esker, zure alokatze-kontratua segurua da (ordaindurik gabeko alokairuen eta andeatzeen gaineko garantiak) eta lasaiago zara.
Alokatzeko bitartekaritzaren abantailak
Alokatzeko bitartekaritzari esker, Loc'Avantages dispositiboaren harira, honakoak baliatuko dituzu:
- Zerga murrizketa;
| Alokairu maila | Zerga murrizketaren tasa alokatzeko bitartekaritzan |
|---|---|
| Loc 1 | 20 % |
| Loc 2 | 40 % |
| Loc 3 | 65% |
- 1 000 €ko saria alokatzen / azpi-alokatzen baduzu edo 2 000 €koa kudeaketa mandatua erabiltzen baduzu, Loc 2 edo Loc 3 alokairu mailarekin (saria 1 000 €z emendatua da bizitegiaren azalera 40 m2koa baldin bada gehienez);
- Ordaindurik gabeko alokairuen eta andeatzeen gaineko garantiak, besteak beste VISALE bermearen bidez;
- Alokatze-kudeaketa egokitua, alokairuen eta kargen ordainketa baita bizitegiaren egoera ona ere segurtatuz.
Bitartekaritza motak
- Kudeaketa mandatua: bizitegiaren kudeaketa osoa estatuak onetsiriko etxe agentzia sozial baten gomendio utzia da, ohiko etxe agentzia baten ahalmen berdinak dituena, eta alokatzaileei eta jabeei alokatze-kudeaketa egokitua, iraunkorra eta segurua proposatzen diena.
- Alokatzea / azpi-alokatzea: bizitegia estatua onetsiriko elkarte bati alokatua zaio, alokairuen eta kargen ordainketaren berme dena, eta irabazi ttipiak dituen familia bati azpi-alokatzen diona.
VISALE bermea
VISALE bermea (Bizitegia eta Enplegurako Onarpena) Action Logement erakundeak esleitzen duen alokatzeko berme bat da. Alokairuen eta kargen ordainketa segurtatzen dizkio zure jabeari, ordaintzeko ezintasunean izanez gero. Urririk da eta bizitegi bat aurkitzeko bidea errazten du, jabea lasaituz.
Ohiko galderak
Zer da Etxe Agentzia Sozial bat (EAS)?
Etxe Agentzia Sozial bat (EAS) ekonomia sozial eta solidarioko (ESS enpresa) etxe agentzia pribatu bat da, estatuak onetsirik, bitartekaritza eginkizuna betetzen duena alokatzailea eta jabearen artean, bakoitzari laguntza ekarriz, alokatzeko urrats guzietan. Helburu soziala duen egitura bat da, etxe agentzia baten gaitasunak dituena. Ez da botere publikoen meneko eta jabe partikularren eta bizilekuaren eragileen aldean baizik ez du esku hartzen. Etxe agentzia guzietan bezala, kudeaketa mandatu bat finkatua da EAS eta jabearen artean. EASek bere gomendio utziriko ondasuna kudeatzen du.
Loc'Avantages dispositiboaren diru eta zerga abantailak baliatzen ahal ote dira bizitegi bat baino gehiagorako?
Bai, jabe batek bizitegi bat baino gehiago aloka ditzake Loc'Avantages dispositiboaren bidez eta diru eta zerga abantailak baliatu hitzarmeneko bizitegi bakoitzerako. Haatik, zerga murrizketa 10 000 €ko zerga abantailen maila gorenaren mekanismoan sartzen da. Zerga murrizketa izanik, ez eta zerga kreditua, ezin da dirua itzuli eta jabe batek balia dezakeen zerga murrizketaren zenbatekoa ezin da mozkin zergaren zenbatekoa baino handiagoa izan.
Bazenekien?
Bizitegi duinezen aurka borrokatzeko, Klima eta Erresilientzia legeak gaizki isolaturiko bizitegiak debekatuko ditu pixkanaka. 2023ko urtarrilaren 1etik goiti, G+ sailkatuak diren bizitegiak (450 kWhEF baino gehiago m² bakoitz urtean) ezin dira alokatu. Debeku hori kontratu berriei eta alokairuen berritzeei dagokie.
Honakoei zabalduko da:
- G sailkaturiko bizitegiak 2025eko urtarrilaren 1ean;
- F sailkaturiko bizitegiak 2028ko urtarrilaren 1ean;
- E sailkaturiko bizitegiak 20234ko urtarrilaren 1ean.
Bestalde, F eta G sailkaturiko bizitegien alokairuak ezin dira emendatu 2022ko agorrilaren 24tik goiti.