Nire bizitegia hobetzen eta zaharberritzen dut
Zure bizitegia zaharberritu nahi duzu? Orrialde honetan, jadanik dauden laguntza dispositiboak eta zure proiektuan lagundua izateko bete beharreko urraspideak aurkezten dizkizugu.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 18a
Zergatik zaharberritu zure bizitegia?
Bizitegia zaharberritzeak energia gutiago xahutzeko, baldintza onetan bizitzeko, etxean bizitzen egoteko bidea eskaintzen du behar diren egokitzapenak eginaraziz.
Bizitegia zaharberritzeak ondasunari balioa ematea ere ahalbidetzen du, baita ingurumen sanoago eta bertutetsuago batean parte hartzea ere, iturri biologikoko ekaien esker.
Zer dira laguntza batera hautagarri diren obrak?
Izan jabe okupatzaile, jabe alokatzaile edo jabekidego baten sindikatua, zaharberritze lanak abiatzea ez da beti erraz. Hemen, balia daitezkeen laguntzen gidaliburu bat proposatzen dizugu.
Jabe okupatzaile
Diruztaturiko obrak:
- Okupatuak edo bizitzeko egokiak ez diren bizitegi andeatuak seguru ezartzea edo zaharberritzea;
- Emaitza energetikoak hobetzea;
- Autonomia galtzeari egokitzea.
Hautagarritasun baldintzak:
- Eskaera aurkezteko orduan, 15 urte baino gehiagotik bukatua izan den bizitegi baten jabe eta okupatzaile izatea (autonomia eta etxean gelditzeari loturiko eskaerak ez dira bizitegiaren zahartasun betebeharraren meneko);
- Frantzia mailan finkaturiko irabazi maila ez gainditzea (ikusFrance Renov plataforma);
- Obrak ez abiatuak izana eskaera Frantziako Bizilekuaren Bulegoan aurkezteko orduan;
- Obrak profesional kalifikatuen, Qualicert RGE ziurtagiriak dituzten eraikuntzaren arloko profesionalen esku uztea (zaharberritze energetiko obretarako);
- Bizitegia bizitegi nagusitzat ukaitea 3 urtez gutienez obrak bukatu ondotik.
Jabe alokatzaile
Diruztaturiko obrak:
- Bizitegi andeatuen zaharberritzea;
- Emaitza energetikoak hobetzea;
- Erabilera aldatzea (adib.: garaje bat bizitegi soziala bihurtzea);
- Autonomia galtzeari egokitzea.
Hautagarritasun baldintzak:
- Eskaera aurkezteko orduan, 15 urte baino gehiagotik bukatua izan den bizitegi baten jabe izatea;
- Obrak ez abiatuak izana eskaera aurkezteko orduan;
- Obrak profesional kalifikatuen esku uztea;
- Loc’Avantages eskaera baten kasuan, Frantziako Bizilekuaren Bulegoarekin hitzarmen bat izenpetu, zure bizitegia irabazi ttipiko jendeari alokatzea hitzemanez, alokairu mugatu batekin 6 urtez, lur-jabetasun gordinen gaineko zerga kenketa handi baten ordainez.
Jabekidego sindikatua (MaPrimeRénov'Copropriété)
Diruztaturiko obrak:
- Emaitza energetikoak hobetzea
Hautagarritasun baldintzak:
- Jabekidegoa bizitegi nagusiz osatua izan behar da %65ean gutienez (20 multzo edo gutiagoko jabekidegoen kasuan) edo %75ean gutienez 20 multzo baino gehiagoko jabekidegoen kasuan;
- Eraikinak 15 urte ukaitea bederen;
- Frantziako jabekidegoen erregistroan matrikulatua eta eguneratua izan behar da;
- Eginiko obrek %35eko irabazi energetikoa ahalbidetu behar dute;
- Ingurumenaren berme ezaguturiko (RGE) profesional batek ditu obrak egin behar;
- Diruz lagun daitezkeen obrak eraikinaren zati komunei eta jabekidegoaren intereseko zati pribatuei dagozkie.
- Obragintzarako laguntza-operadore batek (OLO) lagundu behar ditu zaharberritze energetiko obrak. OLO diruzta daiteke baldintza batzuen arabera. OLO zerbitzuei dagokien laguntza eskaera obrei dagokienari baino lehenago aurkez daiteke.
- 100 000 € baino gehiagoko obretarako, obralaritza baitezpadakoa da.
MaPrimeRénov’ Copropriété laguntzaren esleipena ebaluazio energetiko baten meneko izaten da.
Zer dira balia daitezkeen laguntzak?
Lurraldean laguntza dispositibo bat baino gehiago badira.
Frantziako laguntzak
Jabe okupatzailea zara
Energia gutiago xahutzeari eta erosotasun termikoa hobetzeari loturiko laguntzak:
- MaPrimeRénov'
- MaPrimeRénov' lagundua
- Zerga kreditua
- Interesik gabeko ekomailegua
- Energia hornitzaileen laguntzak (CEE dispositiboa)
Autonomia galtzen ari den jendearentzat, etxean egoteko laguntzak:
Bizitegia seguru eta arauen arabera ezartzeko laguntzak (berritze orokorra):
Jabe okupatzailea zara
Energia gutiago xahutzeari eta erosotasun termikoa hobetzeari loturiko laguntzak:
- MaPrimeRénov'
- MaPrimeRénov' lagundua
- Energia hornitzaileen laguntzak (CEE dispositiboa)
- Interesik gabeko ekomailegua
Autonomia galtzen ari den jendearentzat, etxean egoteko laguntzak:
Bizitegia seguru eta arauen arabera ezartzeko laguntzak (berritze orokorra edo hutsik den bizitegia etxe merkatuan berriz sartzeko proiektua):
Jabekidego bat zara
Energia gutiago xahutzeari eta erosotasun termikoa hobetzeari loturiko laguntzak:
Tokiko laguntzak
Bere lurraldean zaharberritze arloko erronka nagusiei erantzuteko xedez, Euskal Elkargoak Frantzia mailako laguntzak osatzeko diru mailako laguntza handia hedatzen du, partikularren eta jabekidego sindikatuen zaharberritze proiektuen faboretan.
Lagunduriko obra motak, Frantziako laguntzak bezala, zaharberritze orokorrari, etxean egoteari eta zaharberritze energetiko orokorrari dagozkie.
- Laguntza dispositibo berezi batzuek ere herri batzuk estaltzen dituzte:
- Baionako alde zaharra: Baionako Bizilekua Hobetzeko eta Hiri-Berritzerako Programa (2023-2028) ;
- Biharko Hiri Ttipien programaren herriak (Hazparne, Hendaia, Donibane Garazi, Donapaleu, Maule-Lextarre): Baionako Bizilekua Hobetzeko eta Hiri-Berritzerako Programa.
Nola lagundua izan nire proiektuan?
Zure zaharberritze proiektuari egokituak zaizkion laguntzak baliatzeko, aholkulari batek lagun zaitzake edo/eta zure lehen urraspideak linean egin.
Linean
Balia ditzakezun dispositibo guziak aurkituko dituzu eta zure eskaera egin France Renov’ atarian.
Bizilekua eta Energiaren Etxearen bitartez (France Renov’ aholkularitza gunea)
Bizilekua eta Energiaren Etxearen bitartez, Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko herritarrei zaharberritze proiektuetan laguntzeko zerbitzu bat proposatzen die. France Renov’ leihatila bakarrak urririkako aholku neutroak ematen ditu bizitegia zaharberritzeko edo hobeki bizitzeko. Norbanakoari egokituriko laguntza bat eta finantzaketa optimizaturiko bilaketa segurtatzen du.
Ohiko galderak
Ezin naiz mugitu, nola baliatu aholkulari baten laguntza?
Zure eskaera linean aurkez dezakezu edo mezu elektronikoz maison.habitat@communaute-paysbasque.fr helbidera. Ipar Euskal Herriko Bizilekua eta Energia Etxeko aholkulari bat zurekin harremanetan sartuko da lehenbailehen.
Laguntza bat ukan dezaket nire bigarren bizitegian obrak egiteko?
Obren laguntzak bizitegi nagusien zaharberritze proiektuak edo/eta bizitegi nagusi gisa okupatuak diren bizitegiak ditu xedetzat hartzen. Bigarren bizitegien, sasoiko bizitegien eta mublatuen zaharberritze obrak ez dira kontuan hartzen.
Bizitegi bat erosi berri dut eta zaharberritu nahi dut bertan bizi aitzin, laguntzarik balia dezaket?
Obren laguntzak galdegilearen bizitegi nagusiaren zaharberritze proiektuak ditu xedetzat hartzen. Orduan, obrak egin ondotik, aipatzen den bizitegia zure bizitegi nagusia izanen bada, eskaera bat egin dezakezu France Renov lineako plataformaren bidez.
Nire sasoiko bizitegian zaharberritze obretarako laguntzarik balia dezaket?
Obren laguntzak bizitegi nagusien zaharberritze proiektuak edo/eta bizitegi nagusi gisa okupatuak diren bizitegiak ditu xedetzat hartzen. Bigarren bizitegien, sasoiko bizitegien eta mublatuen zaharberritze obrak ez dira kontuan hartzen.
Hutsik den bizitegi baten jabe izanik, zer dira etxe merkatuan berriz sartzeko baldintzak diru laguntza bat baliatzeko?
Behin obrak egin eta, aipatzen den bizitegia okupatua izan behar da bizitegi nagusi gisa.
Nola jarraitu nire eskaera aurkeztu ondotik?
Zure eskaeraren garapena ikus dezakezu France Renov plataforman, zure erabiltzaile izena eta pasahitzaren bidez konektatuz.
Zerbait ments zaizu?