Hizkuntza Politika
Iragan 2018ko ekainaren 23an, Euskal Elkargoak ofizialki onartu zituen euskara eta okzitaniar gaskoiera bere lurraldeko hizkuntza gisa, frantsesaren ondoan.
Hizkuntza politika
Iragan 2018ko ekainaren 23an, Euskal Elkargoak ofizialki onartu zituen euskara eta okzitaniar gaskoiera bere lurraldeko hizkuntza gisa, frantsesaren ondoan.
Bilkura berean, Elkargo Kontseiluak euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua «Euskara jalgi hadi plazara» onartu zuen, honako helburu hauek ezarriz:
- Euskal Elkargoak, herriek eta udal alorreko beste eragileek herritarrei proposatzen dizkieten zerbitzuetan eskaintza elebiduna egitea, hala nahi duten biztanleek euskara egunerokoan erabili eta elkarri pasa ahal diezaioten.
- Biztanleek zerbitzu horiek erabil ditzaten, haiei etengabe informazioa eman eta horien garrantziaz ohartaraztea, hartara, herritarrak jardun horietara lot daitezen eta euskarazko dinamikak gara ditzagun bizi inguruneetan.
Hizkuntza politika proiektua telekargatzeko
2018ko ekainaren 23ko deliberamendua telekargatzeko
Le saviez-vous ?
Euskararen Erakunde Publikoaren kide
Euskal Elkargoa Euskararen Erakunde Publikoaren kide da ere, Departamentuarekin, Eskualdearekin eta Estatuarekin batera. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) euskararen aldeko hizkuntza politika zehaztu eta obratzeko zeregina du. Bereziki, bere gain du irakaskuntzaren egituratze eta garatzea, bai eta eragile pribatuei laguntza ematea.
EEPri buruz gehiago jakiteko.