Gazteentzako

Eskola, haurtzaindegi, kirol edo aisialdietan...

Orrialde honetan

Ttiki ttikitik

Pak euskara

Euskal Elkargoa, EEPrekin eta Baiona, Angelu, Biarritz eta Hendaia hiriekin batera, sortu berrien gurasoei euskararen transmisioaren alde ohartarazteko baliabide partekatu batean engaiatu da.
Lurraldeko sortu berrien guraso bakoitzari banatu opari bat da. Ohartarazte liburuxka bat dakar, kantu CD bat, autorako kolaki bat, bai eta eskolen, haurtzaindegien, ostatatze gabeko aisialdi harreren eta euskararen transmisioan aritzen diren beste eragileen zerrenda.

Pack Euskara telekargatu

 

Haurtzaindegian

Familiaren eta eskolaren ondoan, haur txikien sektorea hizkuntzaren transmisio prozesuaren hiru katebegietako bat da. 0 eta 6 urte arteko haurrak hartzen dituenez, haur txikien harrera zerbitzuak hizkuntzaren adinean aritzen dira eta, hartara, eleaniztasun goiztiarra lagundu dezakete, haurrari etorkizunean euskaraz eskolatua izaten laguntzeko ingurunea eskainiz. 

LEHA BALIABIDEA

Baliabide horrek haur txikiak euskaraz hartzeko eskaintza garatzeko helburua du, lurraldeko leku orotan gurasoek beren haurrarentzat elebitasuna hauta ahal dezaten, beren heziketa proiektuarekin koherentzian eta orori zabalik izateko izpirituarekin.

Harrera elebiduna edo euskarazkoa proposatu nahi duten haurtzaindegietako arduradunek hiru hizkuntza harrera moten artean hauta dezakete, haurraren ongizatea eta hizkuntzaren transmisioa aldi berean lagunduz.

Euskal Elkargoa baliabidean partaide da; Euskararen Erakunde Publikoak gidatzen du Familia Laguntza Kutxarekin, Hego Akitaniako MSA mutualitatearekin eta Departamentu Kontseiluarekin batera. Egun, 23 haurtzaindegik proposatzen dute harrera elebiduna edo euskarazkoa Leha baliabidearen barnean.

Leha liburuxka telekarkatu

(copie 1)

Euskarazko harrera haurtzaindegietan

Haurtzaindegi labelizatuen mapa ikusi.

Eskolan

Hiru irakaskuntza adarretan (eskola publikoak, Irakaskuntza Katolikoa, Seaska Federazioa) proposatua da euskarazko eskaintza eta gora doa etengabe.
2019an, Euskal Hirigune Elkargoko lehen mailako ikasleen % 40 euskarazko irakaskuntzan dira.

3 irakaskuntza eredu daude

  1. Ordu kopuru berdinekoa  

[Eskola publiko nahiz katolikoetan]

Ama eskola > 5. maila: irakasketa ½ frantsesez eta ½ euskaraz ematen da.
Zure haurrak ikasgai guztiak hizkuntza bietan landuko ditu. 

 

  1. Euskara azkartua

[Eskola publiko nahiz katolikoetan]

Ama eskola: irakasketa osoki euskaraz egiten da.

Lehen maila: irakasketa oren kopuru berdinez egiten da.

Zure haurrak erreferente bakarra ukanen du eskolatzearen lehen urteetan; gero, lehen mailetik gora, bi ukanen ditu. Hizkuntza lasterrago ikasiko da horrela.

  1. Murgiltzea 

[Ikastola]

Ama eskola > Lehen maila: irakasketa guztia euskaraz egiten da.

1. mailako 2. urtea > 1. mailako 5 urtea: frantsesa pixkanaka sartzen joanen da.

Zure haurra bi hizkuntzak maila berdinean erabiltzeko gai izanen da 5. urtea bururatzean. Euskara da, gainera, eskolaren komunikazio hizkuntza (jantokia, haurtzaindegia, jostaldia, ateraldiak…).

Ikasleen guraso elkarteekiko harremanetarako:

Ikas Bi: irakaskuntza publikoko ikasle elebidunen guraso elkartea
Euskal Haziak: Irakaskuntza katoliko elebiduneko ikastetxeen federazioa
Seaska: Ikastola edo euskarazko murgiltze eskolen federazioa
Biga bai: irakaskuntza publikoan adar elebiduna sostengatu eta sustatzeko guraso elkartea

Aisialdirako

Gazte euskaldun gehienek euskara eskolan bakarrik ikasi eta erabiltzen duten testuinguru  batean, aisialdi jardunek (kirola, aisialdi harrera antolatua, informatika, etab.) ikaste hori bultza eta erraztu dezakete. Alde batetik, haurrak euskara giroan diren denbora luzatzeko aukera ematen dute eta giro jostagarria eskaintzen diete. Horrek laguntzen du haurrek euskara ikasi eta erabiltzeko motibazioa areagotzen. Euskal Elkargoak ostatatze gabeko aisialdi harreren sarean eskaintza elebiduna edo euskarazkoa garatzen lan egiten du “aisialdi zentro elebidun eta euskarazkoak” plantan emanez .

  • UDA LEKU

Uda Leku elkartea da Euskal Herrian euskarazko aisialdi harrerak eta opor egonaldiak antolatzen dituen eragile nagusia.

  • Euskarazko harrera proposatzen duten beste aisialdi zentroak

Hiru Ostatatze Gabeko Aisialdi Harrera (Ezpeleta, Senpere eta Lekorne/Makea) harrera elebiduna egiten saiatzen ari dira, eta horren egiteko, Euskal Elkargoaren laguntza dute. 

Tipi Tapa aisialdi harrera Urruñako Saint François Xavier eskolak antolatuak euskarazko harrera proposatzen du opor aldietan (otsaila, apirila eta uztaila).

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

Actualités Artikuluak Actualitats