Helduentzako

Euskara ikasi lan denboran eta gau eskolan...

Orrialde honetan

Euskara ikasteko lanbide formakuntza

Hizkuntza politikaren helburu nagusietako bat Euskal Elkargoak eta tokiko alorreko gainerako eragileek (herriak, sindikatuak…) proposatu zerbitzuetan eskaintza elebiduna egituratzea da, euskara erabili ahal dezaten egunerokoan hala nahi duten herritarrek.

Herriarteko langile euskaldunekin eta euskara ikasi nahi dutenekin kontatzen du horretarako.

Kontuan hartuz egoera soziolinguistikoa dela eskaldunen erdia 50 urtetik gorakoak direla eta hizkuntzaren berbiziaraztea belaunaldi gazteei dagokiela, argi da lanean diren biztanleen artean dela euskaldunen partea txikiena. Horregatik, Euskal Elkargoak lanbide formakuntza baliatu behar du hizkuntza ikastea eta lanean balia dadin errazteko.

Egun, Euskal Elkargoaren eta Herrien ia 90 langile ari dira formakuntza egiten lan denboran, asteroko erritmo batean edo molde trinkoagoan.  

Badira lanbide formakuntzarako beste baliabideak:
Argibideak Euskaren Erakunde Publikoaren bidez.
 

 

Asmo pertsonaleko helduen formakuntza

Bada euskara beren kontura ikasi nahi dutenentzako formakuntza eskaintza bat, euskara egunerokoan erabili eta elkarri eman ahal dezaten: senitartean, adiskideekin, gizartean… Arratseko ikastaroak dira gehien-gehienak.

Helduentzako arratseko ikastaroak proposatzen dituen eragile nagusia AEK elkartea da, Gau Eskolen sarea elkarretaratzen dituena, Euskal Herri osoan hedaturik.

Toki mailako beste zenbait eragilek ere proposatzen dituzte arratseko ikastaroak:

(copie 1)