Egungo egoera soziolinguistikoa

Orrialde honetan

Azken galdeketa soziolinguistikoa 2018an egin zuen Pirinio Atlantikoen Departamentuak.

Bearnoko bederatzi herriarteko baino gehiago eta EHEko 15 herri okzitanieradunak sartu dira galdeketa horretan: Angelu, Bardoze, Baiona, Biarritz, Bidaxune, Bokale, Akamarre, Gixune, Bastida, Lehuntze, Mugerre, Samatze, Urketa, Ahurti eta Milafranga.

Biztanleen adierazgarri den lagina 283 pertsonakoa izan da.

Hiztun kopuru mugatua

  • Egun, galdeketa egin den herrietako biztanleen % 5ak (6000 inguru) diote arazorik gabe mintzatzeko edo solas erraz bat egiteko gai direla.
  • Galdeketa egin den herrietako biztanleen % 7k (8400 inguru) diote erabat edo errazki ulertzen dutela.

Kopuru apalxeago horiek familia bidezko transmisioaren etetearen ondorio dira.

Biztanleriaren aldeko jarrera sendoa

Okzitaniera-gaskoieraren erabiltzea mugaturik bada ere, biztanleak argiki dira hizkuntza horren alde. Galdeketa egin den herrietako biztanleek hizkuntza horretarako azaltzen duten gustu biziak erakusten digu hori:

  • % 41 hizkuntza horri atxikiak sentitzen dira.
  • % 78 haren atxikitze eta garatzearen alde dira.

Kopuru horiek itxaropena dakarte eta egiazko interesa azaltzen dute; kontuan hartu beharrekoa da hori.

(copie 4)

A télécharger

  • 2018_04_Enquete_sociolinguistique_Pyrenees-Atlantiques.pdfpdf - 85 pages - 2,43 Mo Télécharger
Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?