Euskaraz bizi naiz egunerokotasunean

Euskara hizkuntza bizia da! Aukera bat baino gehiagok euskararekin topo egiteko eta ikasirikoa praktikatzeko bidea eskaintzen dizu. Hemen, baliabide baliagarri eta hitzordu hautaketa bat proposatzen dizugu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 18a

Ekitaldi nagusiak

Euskararen Urtaroa 

Udazkenean, Euskal Elkargoak Euskararen Urtaroa antolatzen du: euskararen besta handia, lurraldean euskaraz bizitzeko aukera guziak argitan ezartzeko. Herriko Etxeak euskal hitzorduak proposatzera gomitatuak dira (ateraldiak, ikuskizunak, tailerrak, formakuntzak, eztabaidak, etab.) ekitaldiaren egitaraua aberasteko. 

Kalakaño 

Lehen haurtzaroko euskarazko ekitaldia da, Euskal Elkargoak eta haren partaideek antolaturik. Urtean zehar Euskal Elkargoak segurtatzen duen lehen haurtzaroko harrera guneen laguntzaren puntu goren horretan, euskarazko tailerrez eta ikuskizunez josiriko hamabostaldia proposatua zaie haurrei, lehen haurtzaroko profesionalei eta familiei. 

Euskaraldia 

Bi urtetarik behin antolatua zazpi probintzietan, Euskaraldia euskararen beste hitzordu nagusi bat da. 15 egunez, lurraldeko biztanleak eta maila orotako hiztunak euskara egunerokotasunean erabiltzera akuilatuak dira. Herriko Etxeek, enpresek edota saltegiek ekitaldian parte har dezakete Ariguneak, hots euskara mintza daitekeen lekuak identifikatuz, eta langileak ekintza ezaugarritzen duten txapak janztera akuilatuz. 

Korrika 

Korrika gau eta egunezko aldizkako lasterketa bat da, 11 egun eta 10 gautan Euskal Herri osotik iragaten dena euskara sustatzeko. Ekitaldiaren antolatzailea den AEK sustengatzeko, Herriko Etxeek, elkarteek, enpresek kilometro bat eros dezakete edo Korrika Kulturalaren harira antolaturiko ekitaldietan parte hartu. 

Herri Urrats 

Herri Urrats, ikastolen besta, urtero antolatua da maiatzean, Senpereko aintziraren inguruan. Bilduriko diruak lehen edo bigarren mailako ikastolak eta lizeoak sortzeko edo handitzeko proiektuak diruztatzeko bidea eskaintzen du. 

Hendaia Euskaraz 

Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik, Hendaia Euskaraz euskararen hilabetea da: hitzaldiak, animazioak, euskarazko tailerrak.   

Mintzalasai 

Urtero, irailean, Mintzalasai elkarteak izen bereko festibala antolatzen du Baiona-Angelu-Biarritz eskualdean, 40 bat euskararen eragileren parte hartzeari esker. Iaztik goiti, Gau eskolako ikasleei eta euskara ikasten ari diren elkargoetako langileei zuzenduriko mintzapraktika tailerrak proposatzen ditu, baita euskarazko proiektu bereziak ere BAB eskualdeko ikastetxeentzat. 

Uztaritzeko Herriko Etxeak antolaturiko Uztahitzan eta Hiriburuk antolaturiko Hiriburun Euskaraz ekitaldiak euskararen erabilera helburu duten beste bi hitzordu dira: animazioak, antzerkia eta abar proposatuak dira euskaraz. 

Herriko Etxeen mintegia 

Urtero, hizkuntza politikaren arloan Euskal Elkargoaren partaide diren Herriko Etxeetako hautetsiak gogoeta eta laneko hitzordu horretara gomitatuak dira. Helburua: iraganiko urtearen emaitzak aurkeztea eta elkarrekin lan egitea herrietan euskararen eta okzitaniera-gaskoiaren erabilera garatzeko laguntza dispositiboak hobetzeko xedez. 

Hedabideak

Euskal irratiak  

Euskal irratiak sareko irratiak 

EiTB sareko irratiak 

  • Euskadi Irratia: Euskal Autonomia Erkidegoko ororentzako berri irrati publikoa;
  • Euskadi Irratia: Euskal Autonomia Erkidegoko musika irrati publikoa;
  • Euskadi Gaztea: publiko gazteari (12-25 urte) zuzenduriko Euskal Autonomia Erkidegoko irrati publikoa. 

Beste irratiak 

  • Info 7 irratia: Interneten igortzen duen berri irratia;
  • Radio kultura: Interneten nork bere entzute-programa sortzeko bidea eskaintzen duen irratia. 

Euskarazko telebistak 

  • Kanaldude: osorik euskaraz diren programak zabaltzen dituen telebista katea; 

EiTB sareko telebista kateak 

  • ETB1: Euskal Autonomia Erkidegoko ororentzako telebista kate publikoa
  • ETB3: haurrei zuzenduriko Euskal Autonomia Erkidegoko telebista kate publikoa  

Euskarazko prentsa 

Berria: ororentzako berri egunkaria. Euskal Herri osoan irakur daitekeen argitaraturiko egunkari bakarra; 
Iparraldeko hitza: Iparraldean, ororentzako berri astekaria; 
Herria: euskarazko astekaria; 
Kazeta.eus: euskarazko hedabide numerikoa; 
Argia: asteko aldizkaria. 

Hein batean euskaraz igortzen duten hedabideak 

Telebista 

Irratia 

Kazetak 

Hedabide numeriko elebidunak 

Sare sozialak eta komunikatzeko aplikazioak 

Sare sozial eta komunikatzeko aplikazio ugarik euskarazko bertsioak proposatzen dituzte. Hala nola Facebook, Twitter (X), Instagram, edo Jitsi Meet bideokonferentziak egiteko. Gmailek euskarazko bertsio bat proposatzen du (hizkuntza aldatu ezarpenetan), loturiko aplikazioak ere daude euskaraz (Hangouts, Google meet etab.). 

Hizkuntza tresnak

  • Nola erran: frantsesa/euskara hiztegi numerikoa; euskara batua, Iparraldeko hizkuntza ingurumenari egokitua;
  • Aditzak: aditzak euskaraz jokatzeko tresna laguntzailea;
  • Euskalbar Mozilla Firefox arakatzaileari gehi daitekeen plug-in programa bat da. Euskaratik ingelesera, frantsesera eta gaztelerako itzulpen bilaketak edo alderantzizkoak errazten dituen aplikazio bat da. Horretarako, aplikazioa Interneten eskuragarri diren baliabideetan oinarritzen da hala nola Euskaltzaindiaren euskara batuaren hiztegia, UZEI baliabideak, Elhuyar hiztegiak, etab.;
  • hiztegia.net: zenbait hiztegi biltzen dituen ataria: orokorrak, sinonimoak, entziklopediak;
  • Xuxen: zuzentzaile ortografikoa;
  • Itzuli: itzultzaile automatikoa;
  • Elia: Elhuyarren itzultzaile automatikoa;
  • ni.eus: euskarazko mezularitza zerbitzua;
  • Euskaraz Eskuz Esku: Euskaltzaindiak argitaraturiko gramatika arau guziak aurkezten dituen ataria. Tresna numeriko hori euskaradun alfabetatuei eta bereziki euskara egunero erabiltzen dutenei zuzendua zaie. Eskaintza euskaradun ez direnei ere egokitua zaie, frantses bertsio bat garatua izan baita: Le basque de main en main

Euskaltzaindia linean ere honakoak proposatzen ditu: 

  • Hiztegiak eta corpusak
  • Dialektologia
  • Onomastika
  • Arauak
  • Gramatika
  • Galderak - erantzunak 

Euskararen beste tresna numerikoak aurkitu webgune honetan:Eusko jaurlaritza–hizkuntza politikaren zerbitzua 

  • Hiztegiak: hiztegiak, entziklopediak, datu-base terminologikoak
  • Softwareak deskargatu: ordenagailu bidez euskaraz lan egiteko oinarrizko tresnak urririk deskargatu
  • Doktorego tesiak: euskaraz idatziriko tesien corpusa
  • IKT – informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren produktuak: Eusko jaurlaritzaren IKT proiektu deialdiaren laguntzarekin sorturiko IKT produktuak 

UZEIk sorturiko datu-base terminologikoak, Eusko jaurlaritzaren sustenguarekin. 

Elhuyar lineako hiztegia: 

  • Euskara/Gaztelania – Castellano/Euskara hiztegi elebiduna
  • Euskara/Frantsesa – Français/Euskara hiztegi elebiduna
  • Euskara/Ingelesa – English/Euskara hiztegi elebiduna
  • Ikaslearen hiztegia
  • Zientzien eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa 

Eguneroko praktikatzea

Txik Txak  

AppStore eta GooglePlay plataformetan eskuragarri, joan-jinak kalkulatzeko eta antolatzeko tresna den TXIK TXAK aplikazioa euskaraz eskura dezakezu. 
https://www.txiktxak.fr/quoi-de-neuf-sur-txik-txak/appli-txik-txak-on-bouge-aussi-en-euskara/ 

Kalilo 

AppStore eta GooglePlay plataformetan eskuragarri, eguraldi eta sagailo baldintzak edota bainatze eremuen hesteari buruzko argibideak eskaintzen dituen KALILO aplikazioa ere euskaraz eskura dezakezu. Argibide gehiago hemen: https://www.communaute-paysbasque.fr/eau-environnement-energies/la-qualite-des-eaux-de-baignade 

Terra Aventura: geocatching jokoa Ipar Euskal Herrian 

Altxorren bilaketan ibili %100ean euskaraz Terra Aventura urririkako aplikazioarekin. 17 ibilbide eskuragarri aplikazioa AppStore edo GooglePlay plataforman deskargatuz. Argibide gehiago hemen: https://www.en-pays-basque.fr/votre-sejour/vacances-en-famille-au-pays-basque/terra-aventura-le-geocaching-en-famille-au-pays-basque/