Heldua naiz eta okzitaniera-gaskoia ikasten dut
Familia-transmisioaren hausteak okzitaniera-gaskoiaren ahultze handia eragin du. Haatik, dispositibo batzuek helduei hizkuntzaz berriz jabetzeko bidea eskaintzen die, urraspide profesional edo pertsonal batean.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a
Urraspide profesionala
- Maiz, okzitaniera-gaskoia menperatzea balioan ezar daitekeen abantaila da lanbide ingurumenean.
- Akitania Berrian, Okzitaniera-gaskoizko Lanbide Heziketa Zentroak (CFPOC) enpresa, elkarte eta elkargoetako langileei heziketa jarraikia proposatzen die.
Urraspide pertsonala
CFPOC zentroak urraspide pertsonalean hizkuntza ikasteko beste bide batzuk ere proposatzen ditu:
- Setmanèrs delakoak asteroko oren bat eta erdiko klaseak dira, talde ttipitan emanak, mintzatzera bultzatzen duen metodo jostagarrian oinarrituak.
- Ikastaldi trinkoek hizkuntza ikasten laguntzen dute murgiltzearen bidez. Bat eta bost egun arteko epekoak izan daitezke eta gaikako tailer batzuen inguruan antolatuak dira, bakoitzaren erritmoaren errespetuan eta giro goxoan;
- 2018tik goiti, urruneko formakuntzak ere proposatuak dira A2 (hasiberriak) eta C1 (adituak) mailentzat;
- Bordeleko Montaigne unibertsitateak bere aldetik gau eskolak eskaintzen ditu, ikasleak direnentzat edo ez direnentzat (langileak, enplegu galdegileak, erretratuak):
- Aurrez aurreko gau eskolak okzitaniera-gaskoiz A1-A2 maila lortzeko (hasiberriak eta sendotze maila) eta kultura eta zibilizazioa aipatzeko bidea eskaintzen du (astean 3 oren, 24 astez);
- Urruneko klaseak okzitaniera-gaskoiaren gaitasun agiria prestatzeko (CLUB Montaigne) - B1 maila (bitartekoak, 48 oren) edo B2 (aitzinatuak, 48 oren) aukeran, Europako Erreferentzia Markoa Bateratuak zehazturik, unibertsitateko e-campus plataformaren bitartez. 2024-2025 ikasturterako izen ematea 2024ko agorrilaren 19tik goiti, linean, hemen.
Gure lurraldean
Tokiko hiru elkartek proposatzen dituzte setmanèrs motako okzitaniera-gaskoizko klaseak, CFPOC zentroarekin:
- Angelun: Ací Gasconha, Tivoli kulturgunean, asteartetan (2. maila) eta ostegunetan (1. maila), 18:30etik 20:00etara;
- Baionan: Jakinola, hizkuntzen etxea, eskaeraren arabera finkatzekoa; neurrira eginiko formakuntzak adin guziei egokitzen dira (haurrak, nerabeak, ikasleak, helduak, erretratuak) baita maila guzietara ere. 10 pertsonez gehienez osaturiko taldeei esker, ikasketa baldintzak ezin hobeak dira;
- Bidaxunen: Ací Gasconha, herriko etxean, asteartero (maila guziak), 19:00etatik 20:30era.