Okzitaniera-gaskoia ikasten dut ttipitik
Zure haurrak okzitaniera-gaskoia jakitea eta eskola elebidunean ibiltzea nahi duzu? Hemen aurkituko dituzu Ipar Euskal Herrian dauden egiturak.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a
Okzitaniera-gaskoia haurtzaindegitik
Bidaxuneko “Arc-en-ciel” elkargoko haurtzaindegiak harrera elebiduna proposatzen du frantsesez eta okzitaniera-gaskoiz, gurasoek horrela aukeratuz gero. Haurrei jarduera jostagarriak proposatuak zaizkie okzitaniera-gaskoiz egunean zehar, baita josteta kantuak, kantuak eta ipuinak ere, haien gogoa pizteko eta ama eskolarako giltza nozioak ezagutarazteko. Badu zenbait urte Los Gascons deu Kiwi elkarteko Annie Laviellek esku hartzen duela haurtzaindegian. Hilabetean zenbait aldiz haurrekin biltzen da okzitaniera-gaskoia hizkuntzari eta kulturari sentsibilizatzeko, kantu eta dantza tradizionalen bidez.
Argibide gehiago
Arc-en-ciel haurtzaindegia
Kiroldegiko hiribidea, 3.
64520 Bidaxune
Tel.: 05 59 55 53 97
Helbide@: multiaccueil.paysdebidache@communaute-paysbasque.fr
Lehen mailan
- Murgiltze-ereduak ikasleei ikasgai guziak okzitaniera-gaskoiz ikasteko bidea eskaintzen die. Irakaskuntza eredu hau eskainia da Calandreta elkarte-ikastetxe pribatuetan;
- Irakaskuntza publikoak eta pribatu katolikoak proposaturiko oren kopuru bereko irakaskuntza elebidunak ikasleei ikasgai desberdinak irakasten dizkie hala okzitaniera-gaskoiz nola frantsesez;
- Irakaskuntza indartua astean 3 oreneko okzitaniera-gaskoizko irakaskuntza modulu bat da. Irakaskuntza publikoan proposatua da.
Gure lurraldean, Bidaxuneko lehen mailako ikastetxe publikoak oren kopuru bereko sail elebiduna proposatzen du, frantsesez eta okzitaniera-gaskoiz.
Bigarren mailan eta lizeoan
- Murgiltze-eredua proposatua da Calandreta bigarren mailako elkarte-ikastetxe eta lizeo pribatuetan.
- “Okzitaniera-gaskoia” saila osatzen dute astean hautuzko bi oreneko okzitaniera-gaskoiko klaseek (hiru oren lizeoan) eta hiru oreneko beste ikasgai bat edo bik okzitaniera-gaskoiz, hizkuntza arlokoak ez direnak.
- “Okzitaniera-gaskoia hizkuntza bizia” hautuzko ikasgaiak ikasleei okzitaniera-gaskoia bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa hautatzeko bidea ematen die, astean bi orenez bigarren mailan eta hiru orenez lizeoan.
Gure lurraldean, Bidaxuneko bigarren mailako ikastetxe publikoak “okzitaniera-gaskoia hizkuntza bizia” hautuzko ikasgaia proposatzen du.

Bidaxunealdeko aisialdi zentroa
Aisialdi zentroak 3 eta 12 urte arteko haurrak aterpetzen ditu asteazkenetan eskola garaian eta 7:30etik 18:45era eskolako oporretan. Kultura aberatsa duen lurraldean kokaturik, artistek esku hartzen dute urtero okzitaniera-gaskoizko kultura eta hizkuntza haurrei ezagutarazteko edo berriz ezagutarazteko. David Bordes kontalariak eta muntaketa laguntzaileak esku hartu zuen iaz aisialdi zentroan. Frantsesetik okzitaniera-gaskoira abilki pasatuz, bearnesak haurren irudimena piztu du izadia, mendia eta animaliei buruzko ipuinei esker.
Argibide gehiago
Aisialdi zentroa - Bidaxunealdea
Kiroldegiko hiribidea, 3.
64520 BIDAXUNE
Tel.: 05 59 55 53 72
Helbide@: loisirs.paysdebidache@communaute-paysbasque.fr
Argibide gehiago
Lo Congress elkarteak garatzen duten “Ninon” webgunean, baliabide baliagarri guziak aurkituko dituzu (kantuak, ipuinak, hiztegia, etab.) zure haurra ikasketa bidean laguntzeko.
ÒC-BI en AQUITÀNIA elkarteak irakaskuntza publikoan frantsesa/okzitaniera-gaskoia elebitasuna sustatzeko xedea duten gurasoak eta irakasleak biltzen ditu. Horrek ere lagundu zaitzake.