Pack sortzea euskaraz
Dokumentua kontsultatu

Zure haurrak euskara ezagutu eta ikas dezan nahi duzu? txiki-txikitik har eta ikasketa guztietan zehar euskaraz irakasts diezaioketen egiturei buruzko informazio baliagarriak ematen dizkizugu hemen.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 27a
Euskara ikasteak ematen dio haurrari euskal kulturaren berezitasuna, aberastasuna eta aniztasuna bizitzeko aukera, dituen alde guztietan: literatura, bertsolaritza, poesia, kantua, antzerkia, mitologia… Horrela, euskarazko kulturaren eragile bete-betean izateko aukera ukanen du, adinekoekin partekatzen ahalko du eta bere aldetik transmititzen ahalko du ere.
Hizkuntza bakoitza mundua erran eta ikusteko manera bat da, emozioak eta baloreak adierazteko bide bat, kultura eta gizarte jarduerak transmititzeko bidea. Bi hizkuntza (edo gehiago) mintzatuz, haurrak manera desberdinetan pentsatzeko aukera ukanen du, eta hori ukaezinezko jokagaia da beste kulturetaz interesatu eta haietara konfiantzaz irekitzeko.
Euskal Elkargoak, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, ume sortu berrien gurasoak ohartarazten ditu euskararen transmisioaren alde, Pack Euskara delakoa eskainiz. Baiona eta Donapaleuko egoera zibilaren zerbitzuen bulegoetan banatzen dute (edo beste herrietako egoera zibilaren bulegoetan, zerbitzuek eskatuz gero), honako hauek ditu delako pack horrek:
Senideen eta eskolaren ondoan, haur txikien sektorea dugu hizkuntzaren transmisio prozesuaren hiru bideetako bat. Zero eta 6 urte arteko haurrak hartzen dituztenez, haur txikien harrera zerbitzuek hizkuntza ikasteko adinean aritzen dira haurrarekin lanean eta, hala, eleaniztasun goiztiarra lagundu dezakete, haurrari, etorkizunean, eskola euskaraz egiteko ingurumen egokia eskainiz.
Haurtzaindegientzako LEHA baliabidea
Egun, Ipar Euskal Herriko 28 haurtzaindegik proposatzen dute harrera elebidun edo euskarazkoa LEHA baliabidearen harira. Labelizatze baliabide horren helburua haur txikientzako euskarazko talde harrera zerbitzuaren eskaintza garatzea da, gurasoek, lurraldean nonahi direlarik, beren haurrarentzat elebitasuna hautatzeko aukera dezaten, beren heziketa proiektuari loturik, orori zabalik izateko gogoz.
Hiru hizkuntza harrera eredu daude:
Euskal Elkargoa partzuer da baliabide horretan eta Euskararen Erakunde Publikoak du gidatzen Familia Laguntza Kutxaren ondoan, Hego Akitaniako Gizarte Ekintzako Laborantza Mutualitatearen ondoan eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren ondoan.
Haurtzaindegiez gain, badira bestelako aterabideak lurraldean. Irakaskuntza elebiduna proposatzen duten haur txikien egitura guztien helbidea gure aurkibidean dituzu.
Irakaskuntzako hiru adarrek (eskola publikoak, erlisionedun eskola pribatuak, elkarte eskola pribatuak) proposatzen dute euskarazko irakaskuntza eta eskaintza hori etengabe emendatzen ari da. 2023an, lurraldeko lehen mailako ikasleen % 42 inguru ari ziren euskaraz ikasten, 175 ikastetxetan.
3 irakaskuntza eredu daude:
1. Elebiduna, ordu kopuru berdinarekin
2. Euskara indartua
3. Murgiltzea
Ikasle gurasoen elkarteak
Irakaskuntza elebiduna proposatzen duten ikastetxe ororen helbideakgure aurkibidean dituzu.
Gazte euskaldun gehienek euskara eskolan bakarrik ikasi eta erabiltzen duten testuinguru batean garenez, aisialdi jarduerek ikasketa hori susta dezakete eta erraztu. Haurra euskaraz aritzen den denbora luzatzeko aukera ematen dute eta alde jostagarria eransten diote euskarari eta, hala, euskara ikasi eta erabiltzea gustugarriago egiten zaie.
Aisialdi harlekuentzako «Euskaraz josta» baliabidea
Labelizatze baliabide hori euskarazko harrera eskaini nahi duten aisialdi harrera publiko nola pribatuen, herrien nola herriarteko elkargoen, kudeatzaileei zuzentzen zaie. Kudeatzaileei hizkuntza politika beren funtzionamendu orokorrean pixkanaka sartzen laguntzeko xedea du, aldi berean bermatuz euskarak presentzia handia ukanen duela eta harrera kalitatezkoa izanen dela. Baldintzen agiri batek zehazten ditu bi betebehar nagusi hauek betetzen dituzten harrera ereduak:
4 hizkuntza harrera eredu daude aukeran:
Irakaskuntza elebiduna proposatzen duten aisialdi harleku ororen helbideakgure aurkibidean dituzu.
Aurkibide orokor horrek lurraldean euskararen transmisioa egiten dutenak zerrendatzen ditu: haurtzaindegiak, etxe haurtzainak, eskolak, kolegioak, lizeoak, aisialdi harlekuak, helduentzako ikastaroak. Xerkatzen laguntzeko, geografia sektoreka da antolatua.
Euskara hizkuntza bizia da! Aukera anitz da haurrek euskarazko giroan topatu eta ikasi dutena balia dezaten. Hemen duzu interes handi-handiko baliabide eta hitzordu zenbait.