Autoan ditudan ohiturak aldatzen ditut

Bideetako garraioa Ipar Euskal Herrian igortzen diren berotegi efektuko gasen 1/3aren iturria da. Eta 10etik 8 alditan, autoan gara ibiltzen. Alabaina, badira hobe zirkulatzeko eta dirua aurrezteko bestelako aukerak. Autokidetza, autoa+busa, ekogidatzea, ibilgailu ez horren kutsakorrak erostea; aterabideen azalpen zabala atzemanen duzu hemen.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a

Autoaren gaineko zenbait zenbaki

Autoa da, askogatik, eguneroko garraiobide garestiena eta kutsakorrena. Alabaina badira hobe eta merkeago zirkulatzeko beste aukerak.

  • 500 € Kopuru hori da auto batek hilean duen kostua batez beste. Txirrinda elektriko baterako 5 € dira eta autobuserako (beherapenik gabe) 30 €.
  • 3 km baino laburragoak dira autoan egin ohi ditugun bidaien erdiak. Ibilbide horiek txirrindaz edo oinez egin genitzake.
  • % 83 dira autoan bakarrik egiten ditugun ibilbideak. Eta gure ibilgailua denboraren % 95 aparkaturik egon ohi da.
  • X 2 Autoan bakarrik bidaiatuz (ezantza, diesel), busean baino 2 aldiz CO2 gehiago igortzen duzu eta trenez baino 100 aldiz gehiago.

Ene autoa partekatzen dut

Zure eguneroko lekualdeketetarako aterabide zuzenen eta praktikoena, beste ezer baino lehen, zure autoa partekatzea da.

Autokidetza plataformekin konektaturiko ibilbideen kalkulagailua

TXIK TXAK ibilbideen kalkulagailua autokidetza plataforma nagusiekin konektaturik da (Blablacar Daily, Karos).
Praktikoa: xerkatze bakar bat aski zaizu hurbil dituzun autokidetza eskaintza guztien ikusteko!
Kasu: TXIK TXAK webgunea ez da pantaila irakurgailua bezalako teknologia laguntzarako sistemekin bateragarria.

100 € lehen sari bat hasteko eta zure gidari gastuak hilean 150 € arte ordainduak

2023ko urtarrilaren lehenaz geroztik, Estatuak 100 €ko saria eskaintzen die bide laburreko autokidetzari ekiten dioten gidari guztiei (gutxienik 10 ibilbide 3 hiletan).

Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak, goian aipatu plataformen bidez, autokidetza gastuetatik 150 € arte ordaintzen die gidariei hilero, eta automatikoki eskaintzen du urririk bidaiakideen ibilbidea.

Autokidetza aparkalekuak eta aldiriko aparkalekuak lurralde osoan

Autokidetzan direnen artean aldaketak errazago egin daitezen, herriek eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak hainbat eta hainbat autokidetza aparkaleku eta aldiriko aparkaleku antolatzen dituzte.

Ibilgailu elektrikoa autozerbitzuan, lehen 3 hiletan urririk

AUPA deituriko autoen partekatzeko zerbitzuak (pribatua)ibilgailu elektrikoen autozerbitzua eskaintzen die partikularrei Ipar Euskal Herriko hainbat herritan (Angelu, Biarritz, Baiona). AUPA enpresak partaidetzak proposatzen ditu ere enpresekin edota bizitegi lagunduen erakundeekin. Eta TXIKTXAK harpidetza baduzu, lehen 3 hiletan harpidetza urririk duzu eta kidetze gastuak eta 20 €ko kopuru bat eskaintzen zaizkizu.

Partekatze aterabideak ibilbide luzeagoetan

Urrunagoko ihesaldietarako, autokidetza edo partikularren arteko partekatzea aukera merkeak dira. Bidarten kokaturiko Wikicampers sozietatea aitzindaria da partikularren arteko furgoneten alokantzan.

Autoa eta talde garraioak bateratzen ditut

Talde garraioen erabilera bultzatzeko, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak intermodaltasuna bultzatzen du, hau da, garraio molde guztien arteko lotura (autoa+busa edo autoa+trena, adibidez).

Aldiriko aparkalekuak urririk hiri inguruetan

Aldiriko aparkalekuak antolatu dira zirkulazio bide nagusietan. Hirien inguruetan urririk aparkatu eta azken kilometroak talde garraioetan egiteko aukera ematen dute. Horrela ez daauto ilaretan denbora galtzen ez eta aparkalekuen xerka ere. Aparkalekua urririk duzu egunero eta egun osoz zure TXIKTXAK txartelarekin.

TXIKTXAK lineekin loturiko geltokiak

Geltokiak modernizatu eta Aldagune Multimodal bihurtu ditugu. Xedea: trena erabiltzen dutenek beste garraiobideak erraz eskuratzea (autobus lineekiko lotura, bizikleta bideekikoa, aldiriko aparkalekuekin, segurtaturiko txirrinda aparkalekuekin, etab.). Jakiteko:autobusetan eta tram'busean txirrindarekin edo trotineta plegagarriarekin sar zaitezke ere.

Joan-jinkariak hiri barnean

Baiona edota Biarritzeko hiri-barneetan urririk mugitzeko, TXIK TXAK joan-jinkariak erabil ditzakezu urte osoan zehar. Udan, berriz, badira joan-jinkariak urririk Bidarte, Getaria eta Ondres hirietan hondartzetara joateko.

Joan-jineko bidaia txartel bat 6 €tan Donostiarako

Espainia aldeko kostaldean Donostiaraino joateko bada autoa baino errazago eta merkeagorik. Euskopass eros ezazu! Txartel elkartu horrek TXIK TXAK bus bat eta Hendaian Euskotrena hartzeko aukera ematen dizu, joan-jinerako 6 € besterik ez ordainduz. Hurrengo eguneko gauerdi arte balia liteke eta 6 urtez pekoentzat urririk da.

Merkeago nabil autoan

Zenbait jokabide txikik erregai gutxiago kontsumitzeko aukera ematen dute. Dirua aurrezten duzu eta airearen kalitatea hobea izan dadin laguntzen.

  • Zure autoa egoera onean dela ziurta ezazu (azterketa, gurpilen presioa). Gaizki zainduriko autoa % 25 erregai gehiago kontsumitzeraino hel liteke. Eta konponketak merkeago egiteko, zergatik ez elkartasun garajea erabili?
  • Baliogabeko kargak ken itzazu, auto gaineko kutxak hauta itzazu ekipaje tokien ordez;
  • Gidatzen goxo ari zaitez; abiadura mantsoagoa hauta. 10 km/h mantsoago joanez 5 litro erregai aurreztuko dituzu 500 kilometrotan;
  • Seinaleen aginduak bete itzazu. Herri barneetan 30 zonak ezartzeak bide erabiltzaile guztiak segur ibiltzeko aukera ematen du;
  • Aire egokitua muga ezazu, % 10 eta 25 erregai gehiago kontsumitzea baitakar.
  • Oren zenbaiteko ekogidatze ikastaroak eskaintzen dituzte autoeskolek.

Ibilgailua aldatzen dut

Ibilgailua aldatu behar baduzu (autoa edo motordun bi gurpilekoa), badira ezantza edo diesel ez diren modeloak.

  • Estatuak 7000 € arteko ekologia hobaria eskaintzen du ibilgailu elektriko edo hibrido kargagarria erosi edo alokatzeko, bai eta 6000 € arte hel litekeen aldaketarako saria ere;
  • Horrez gain, bada matrikulatze agiria ordaintzearen dispentsa ibilgailu elektriko ororetan;
  • Aldiz, ibilgailu termikoa erosten dutenek malus bat ordainduko dute;
  • Badira birkargaguneak kokatzeko laguntzak ere.

Informazio baliagarri guztiak honako webgune honetan atzemanen dituzu: «Elektrikoki nabil».

ADEME erakundeak sorturiko «Car labelling» webgunean 7000 ibilgailu elektriko berriren laguntzak eta emaitzak erka ditzakezu. Eros aitzin baliagarria!

Bazenekien?

  • Ibilgailu elektrikoak,bere bizi aldi osoan, ibilgailu termikoak baino 2-6 aldiz berotegi efektuko gas gutxiago igortzen ditu;
  • 2-3 € ibilitako 100 kilometroengatik ibilgailu elektrikoan, eta 6-8 € ibilgailu termikoan;
  • Birkargatzeen % 90 etxean edo lanean egin litezke.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com