Oinez eta txirrindaz ibiltzea lehenesten ditut
Oinez eta txirrindaz ibiltzea autoz ibiltzearen ordezko oso-oso onak dira, batez ere ibilbide laburretarako. Orrialde honetan, egunero oinez edota txirrindaz gehiago ibiltzeko aholku baliagarriak atzemanen dituzu.
Eguneratzea:2024ko irailaren 9a
Bazenekien?
Ipar Euskal Herrian, autoa 10 bidaietatik ia 8tan da erabilia oraindik. Oinez edota bizikletaz egiten diren ibilbideak oso bazterreko jokamoldeak dira oraindik (% 15 oinezkoak eta % 1,3 besterik ez bizikletaz). Euskal Elkargoak, bere 2020-2030 Mugikortasunen Planarekin, mugitze molde eztiak garatu nahi ditu bere lurraldean, leku publikoan leku handiagoa emanez.
Mugitze molde eztiak erabiltzeko zentzuzko zenbait arrazoi
Ene osassuna zaintzen dut
Egunean 30 minutu bizikletaz egiteak % 30 apaltzen du zenbait eritasunen arriskua hala nola arazo kardiobaskularrak, diabetea, minbizia edota estresa. Aire zabalean ene autoaren barnean baino gutxiago naiz gai kutsakorren mendean.
Dirua aurrezten dut
Bizikleta baten erosteko kostua auto batenaren %8 da eta haren mantenimendua % 10. Horrez gain, erregai, asurantza edota aparkatze gastuak kentzen ditut. Batez beste, egunean 10 km egiteko, autoak urtean 1000 € inguruko kostua omen du, eta bizikleta batek, berriz, 100 €.
Denbora irabazten dut
Ipar Euskal Herrian autoan egiten ditugun bidaien erdia 3 km baino laburragoak dira. Luzera horretan, bizikletaautoa baino lasterrago dabil, batez ere herri barnean.
Ingurumena babesten dut
Garraioen sektorea Ipar Euskal Herriko berotegi efektuko gasen isurketen⅓ da. Eguneroko lekualdaketetarako bizikletaz edota oinez ibiltzea lehenesteak handizki apaltzen du zure karbono arrastoa eta hiri aldeetako airearen kalitatea nabarmen hobetzen du.
Euskal Herrian mugitzen naiz
Zure bizikleta ibilbideak
- TXIK TXAK ibilbideen kalkulagailua baliatuz, eguneroko zure bizikleta ibilbideak ikus ditzakezu Ipar Euskal Herri osoan. Tresna horrek ibilaldiaren luzera eta denbora adieraziko dizkizu, baina baita nolako bidetan ibiliko zaren. Zenbait ibilbide proposatuko dizu, hala lasterrena nola seguruena. Eta TXIK TXAK aplikazioarekin, geolokalizazioa aktiba dezakezu eta unez une gidatua izan zaitezke.
Adi: TXIK TXAK gunea ez da pantaila irakurleak bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarria; - Zenbait euskal herrik interesgune nagusien arteko ibilbideak egiteko oinez edota bizikletaz zenbat denbora behar den adierazten duten planoak dituzte ere (Donibane Lohizune, Bidarte). «Metrominuto» izena eman zaie mapa horiei, Pariseko metroaren planoen gisara egin baitira, bi lekuren arteko luzera laster ikusteko gisan;
- Ipar Euskal Herriko bizikletabideen sareak 140 km ditu eta hemendik 2028ra bitarte bikoiztu eginen da.
Aparkatzeko lekuak
- Euskal herri gehienek bizikletak lotzeko uztaiak kokatu dituzte leku ohikoenetan. Frantziaren legeriak, gainera, bizikletentzako lekuak antolatzera behartzen du zenbait eraikinen eraiki edota berriztatzean (talde bizilekuak, lanlekuak, zerbitzu publikoak, merkataritza guneak, zinemagelak, etab.);
- Zenbait hiritan, hala nola Baionan, hilean hamarka gutxi euro ordainduz lurpeko aparkaleku batean aparka liteke bizikleta;
- Euskal Elkargoak eta hiriek (Baiona, Biarritz, Angelu, Hendaia) bizikletategiak dituzte. Aparkaleku babestu eta segurtatu horiek bizikleta molde oro aparkatzeko aukera ematen dute (arrunta, zama-txirrindua, plegagarria) eta zerbitzu baliagarriak eskaintzen dituzte (puzteguneak, argindar kargaguneak bizikleta elektrikoetarako);
- Azkenik, Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak udaro ematen du plantan bizikleten zaintza zerbitzu bat urririk euskal itsasertzeko zenbait hondartzatan.
Bizikleta talde garraioetan
- Bizikleta edo trotineta eraman litezke TXIKTXAK autobus eta tram’busean, plegagarriak badira;
- 2025etik goiti, autokarrek bizikletentzako euskailuak ukanen dituzte.
Txirrindularientzako zerbitzu baliagarriak
Puzgailuak, konpontze guneak, ur hartuneak, argindar kargaguneak,... GeoVelo aplikazioak zerrendatzen ditu zure bizikleta ateraldietarako horniketa baliagarri guztiak.
Adi: GeoVelo aplikazioa ez da pantaila irakurleak bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarria.
Bizikleta bat erosi edo alokatu nahi dut
Estatuaren hobaria
Bizikleta berria erosi nahi baduzu, hala arrunta nola zama-txirrinda elektrikoa edota bizikleta plegagarria bezalako beste modelotakoa, Estatuak 2000 € arteko bizikleta hobaria ematen du (diru sartzeen baldintzapean). Adi: bizikleta erosten duzunetik 6 hilabeteko epea besterik ez duzu eskaria egiteko! Horrez gain, aldaketarako laguntza ere jaso dezakezu ibilgailu kutsakor baten ordezkatzeko bizikleta elektrikoa hartzen baduzu. Estatuaren laguntza baliabideak ikus.
Bizikleta elkarteen laguntzak
Euskal bizikleta elkarteek ere saltzen dituzte bigarren eskuko bizikletak prezio erakargarrietan edo bizikleta konpontzen laguntzen dizute. Horietako batzuek, hala nola Txirind'ola elkarteak, haur bizikleten trukeak edota ikasleentzako maileguak egiten dituzte ere.
TXIKTXAK bizikleta bat merkeago hiru hilabetez
Erosteko zalantzan bazara, TXIK TXAK bizikleta bat entsea dezakezu (elektrikoa, zama-txirrinda edo plegagarria) 3 hilabetez. Harpidetzak hilean 30 € eta 90 € artekoak dira, eta merkeagoak oraindik TXIK TXAK abonamendua baduzu edo diru sarrera apalak badituzu.
Erabilera askeko bizikletak itsasertzean
Noiz edo noiz erabiltzeko, itsasertzeko 12 herritan zerbitzu askean diren 800 Pony bizikletetako bat erabil dezakezu.
Pedalatzen ikasi edo berrikasi nahi dut
Zure haurrei bizikletaz ibiltzen erakutsi nahi diezu edo zuk zeuk ekin nahi diozu berriz ere? Tokian badituzu txirrindu-ikastaroak adin guztietakoei proposatzen dizkieten elkarteak. Eskoletan ere aritzen dira, haurrek bizikletaz ibiltzen eskolako lehen mailatik bertatik ikas dezaten. Bizikletaren Erabiltzaileen Frantziar Federazioak (FUB) bere sarean diren txirrindu-eskolen mapa proposatzen du.
Eta bizikletaz segurtasun osoz ibiltzeko, Bide Segurtasunak bizikletariek bete behar dituzten bideen kodearen arauak eta eraman behar dituzten baitezpadako hornidurak -bereziki kaskoa 12 urtez peko haurrek- azaltzen ditu bere webgunean.
Euskal Herrian bisitan naiz
- Ihesbide xerka bazara, Ipar Euskal Herriko turismo bulegoaren webgunean oinezkoentzako ibilaldien fitxak dituzu edo mendi profesionalek idatziriko gure gidak «Euskal Herriko Bidexkak» eros ditzakezu euskal turismo bulegoetan;
- Ipar Euskal Herriko turismo bulegoaren webgunean Euskal Herriko bizikleta ibilbide ederrenak dituzu ere, hala nola Bizodisea, Pirinioetako Mendilepoen Bidea edota Eskandiberikoa;
- Baliagarria: Webgunean «Bizikleta harrera» labeldun ostataleku guztiak dira zerrendaturik, bai eta bizikleta elektrikoak alokatzen dituzten saltoki guztiak edota ibilaldian lagun zaitzaketen monitoreak ere.
Bizikleta txapelketa bat ene lankideekin
- Urtero, astebetez, Mugikortasunaren Txapelketak langileak bultzatzen ditu bidaiatzeko ohiturak aldatzera norbanakoaren autoa ez bestelako garraio moldeak lehenetsiz;
- Ipar Euskal Herriko enplegatzaile guztiek (enpresak, elkarteak, erakunde publikoak) har dezakete horretan parte;
- Sariak daude egitura aktiboenentzat.
Zerbait ments zaizu?