Burasoen laguntzea

Laster buraso izanen zara edo jadanik hala zara, laguntza xerkatzen duzu, aholkuak, horretarako lekuak? Orrialde honetan atzemanen dituzu lagundu zaitzaketen zenbait egitura.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a

Harrera egitura bat xerkatzen dut ene haurrarentzat

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneak - LHB

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneek - LHB (lehengo Etxe-haurtzainen Harrera Gunea - EHG) Ipar Euskal Herriko familiak hartzen eta informatzen dituzte hauek 6 urtetik petiko haurrak haurtzain batek edo haurtzaindegi batek zaintzea nahi dutelarik. Aholkuak behar dituzten eta beren ofizioan lagunduak izateko beharra duten etxe-haurtzain onetsiendako harrera guneak ere dira. Zerbitzua kitorik da. Bertan bakoitzak argibideak aurki ditzake, praktikan laguntza ukan eta esperientzietan sustengu bat. Animazioak proposatuak dira (musika tailerrak, eskulanak, irakurketa-mementoak liburutegian...).

Euskal Elkargoa Lehen Haurtzaroaren 5 Bitartekaritza-guneren partaide da.  

Dagokizun LHBren zenbaki-helbideak atzeman itzazu zure herria zein den jakinaraziz.

Lurraldeko beste egiturak ezagutzeko, jar zaitez harremanetan zure Herriko Etxearekin edo zoaz Monenfant.fr webgunera. 

Buraso berria naiz eta trukatzeko beharra dut

Haur-Burasoen Harrera Lekua (HBHL)

Haur-Burasoen Harrera Lekuak joko-guneak dira, leku goxoak, 6 urtez peko haurrentzat heldu erreferente batek lagundurik (buraso, aitatxi-amatxi, etab.) eta burasogaientzat ere bai. Nornahi jin daiteke, izenik eman gabe. Sartzea libro da eta anonimoa. Parte hartzea kitorik da eta boluntariotzan eta konfidentzialtasunean bermatua. Haurrentzat, beste haurrekin elkartzeko lekua da, partekatzeko lekua “elkarbizitza” ezagutzeko. Helduentzat, burasoen artean edo lehen haurtzaroko profesionalekin trukatzeko lekua da, solasean aritzeko lekua.

Euskal Elkargoak 2 HBHL kudeatzen ditu Ipar Euskal Herrian, bat Bidaxunen, bestea Hiriburun.

Lurraldeko beste egiturak ezagutzeko, jar zaitez harremanetan zure Herriko Etxearekin edo zoaz Monenfant.fr webgunera

“Lehenbiziko 1000 egunak” webgunea

Buraso bizi berria hobeki bizitzeko aholku eta aterabide franko proposatzen dira Frantziako

Osasun Publikoak garatu Lehenbiziko 1 000 egunak webgunean.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com