Eskolatzea ipar euskal herrian

Zure haurra Ipar Euskal Herrian eskolatu nahi duzu, irakaskuntza publikoan edo elebidunean? Hona hemen argibide praktiko guziak.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 13a

Eskolan izena ematea 

Zure haurrak aurten 3 urte beteko baldin baditu, CP mailan sartuko baldin bada, edo urtean zehar etxez aldatu baldin baduzu, behar duzu haren izena eskolan eman.  

Haurraren izena eskola publiko batean edo pribatu batean eman daiteke. Eskola publiko batean onartua izateko, bizi zaren herriko Herriko Etxearekin jarri behar duzu harremanetan.  

Eskolatzeko lekukorako baimen berezia 

Egoera batek baino gehiagok familiak eraman ditzake haurrendako eskolatze-lekurako baimen berezia galdatzera. Halere, zure herriko auzapezaren baimena galdegin behar duzu haurrak eskolatu nahi dituzun herriko auzapezari baimen berezia galdatu aitzin.  

Zure herriko auzapezarekin harremanetan jar zaitezte haurrak zure bizitoki-sektorea ez den beste leku batean eskolatu nahi badituzu. Edozein kasutan, galdea idatziz egin behar duzu. 

Irakaskuntza euskaraz eta okzitaniera-gaskoiz  

Irakaskuntza da belaunaldi gazteei hizkuntza transmititzeko bide nagusia. Modelo pedagogiko bat baino gehiago bada lurraldean. 

3 irakaskuntza adarrek (Eskola publikoak, Irakaskuntza katolikoa, Seaska federazioa) proposaturik, euskarazko eskaintza beti emendatzen ari da. 2019an, lurraldeko lehen mailako ikasleen % 40k euskarazko irakaskuntza segitzen zuen. 

Hemen atzemanen dituzu argibide praktikoak euskara zure haurrari ttipidanik praktikarazteko.  

Eskolatzea okzitaniera-gaskoiz ere segi dezake. 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com