Gazteendako argibideak eta laguntzak

11 eta 30 urte artean dituzu eta laguntza behar duzu zure desmartxetarako edo proiektuetarako? Horra hemen lagun zaitzaketen egituren eta tresnen zerrenda bat. 

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a

Ipar euskal herriko laguntza egiturak 

Ipar Euskal Herriko Tokiko Misioa 

Ipar Euskal Herriko Tokiko Misioak 16 eta 25 urte arteko gazteen gizarteratzea eta laneratzea errazteko ekintzak koordinatzen eta sustatzen ditu, bereziki gazte behartsuenentzat (eskola-sistematik atera diren gazteak, diplomarik gabe direnak, edo baxoa baino apalagoko edo baliokidea den diploma dutenak). Tokiko Misioak berme profesionala edota soziala proposatzen du, lan bat, formakuntza bat, bizitegi bat, osasuna xerkatzeko laguntza. Euskal Elkargoak elkartea sustengatzen du helburu eta baliabide hitzarmen baten karietara, hiru lehentasunekin: lurraldean enplegurako eta formakuntza baliokiderako sarbidea sustatzen duen zerbitzua, gazte guzien eskubideetarako sarbidea, eta Euskal Elkargoko Mugikortasun, Bizileku eta Gizarte Ekintza zerbitzuen jarraipena.  

Ipar Euskal Herriko Tokiko Misioaren webgunea bisitatu

Gazte Informazioa

Gazte Informazioa Frantziako gazteen harrera-sare nagusia da. Bere eginkizuna da gazte guziei argibideak ematea eskubideak eta autonomia lortzeko desmartxei lotu gai guziei buruz. Orientazioa, formakuntza, enplegua, eskubideetarako sarbidea, osasuna, joan-etorriak, mugikortasun internazionala, kultura, aisialdiak... “Gazte Informazioak” gazteen eguneroko gai guziak aipatzen ditu eta laguntzen ditu beren proiektu pertsonaletan eta profesionaletan.  

Ipar Euskal Herriko Gazte Informazio Guneak:  

Baxenabarre – Baxenabarreko Gazte Informazioa

Baxenabarreko lurraldean gaindi ibilki da.  
E-posta:infojeunes@missionlocale-paysbasque.org  Tel: :+336 71 64 94 66

Baiona – Baionako Gazte Informazioa 

Helbidea: Bourgneuf karrika, 71 – 64100 Baiona 
E-posta: bij@bayonne.fr  Tel: +335 59 59 35 29 

Biarritz – Biarritzeko Gazte Informazioa

Helbidea: Pétricot karrika, 31 bis – 64200 Biarritz 
E-posta: info.jeunes@biarritz.fr  Tel: +335 59 41 01 67 

Mugerre – Mugerreko Gazte Informazioa 

Helbidea: Elizako plaza, 32 - 64990 Mugerre  
E-posta: service.jeunesse@mouguerre.fr  Tel: +335 59 31 51 82 

Hendaia – Hendaiako Gazte Informazioa 

Helbidea: Portuko karrika, 15 - 64700 Hendaia  
E-posta: bij@hendaye.com  Tel: +335 59 20 41 41 

Xiberoa – Xiberoko Gazte Informazioa

Helbidea: Azia elkartea – Zerbitzu Anitzeko Arhanpia Etxea – 64470 Atharratze-Sorholüze 
E-posta: azia.alkartea@gmail.com  Tel: +335 59 28 67 62 

Uztaritze – Uztaritzeko Gazte Informazioa 

Helbidea: Maliarena eraikina, Geltokiko bidea, 11 - 64480 Uztaritze 
E-posta:infojeunes@ustaritz.fr  Tel: +336 26 81 77 31 

Gazteen Iparrorratza informazioa errazkiago lortzeko

Gaur egun, kasik bi gaztetik batek ez du laguntza publikorik ukaiten. Informazio gehiegi, hiztegi nahiko zaila... Gazteak anitzetan gaizki informatuak sentitzen dira eta, ondorioz, zailtasunak dituzte eskuragarri dituzten aukera guziez baliatzeko. Frantziako Estatuak du Gazteen Iparrorratza pentsatu zerbitzuetarako sarbidea sinplifikatzeko tresna numeriko gisa, informazioa jendarteratuz eta profesional egokiarekin harremanetan jarriz. Enpleguaren, formakuntzaren, bizitegiaren, osasunaren arloetan gazteek dituzten arazoei buru egiteko egunero lan egiten duten hainbat partaiderekin batera, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak “Gazteen Iparrorratza” abiatu du bere lurraldean, Pirinio Atlantikoetako gazteek beren eskubideak errazkiago lortzeko.  

“Gazteen Iparrorratza” elkartearen webgunea bisita ezazu

AdoEnia, Ipar Euskal Herriko Nerabeen Etxea

AdoEnia Ipar Euskal Herriko Nerabeen Etxea prebentzio-zerbitzua da eta Euskal Kostaldeko Ospitaleari lotua. AdoEniak 2009ko urriaren 5ean ireki zituen ateak  ehenik Baionan eta 2016az geroztik, 11 permanentzia baditu Ipar Euskal herri osoan. Nerabeei beren familian edo ingurunean “ezinegona” eragin diezaiekeen arriskuen eta nahasmenduen prebentzioa eta identifikazioa da bere egiteko nagusia. Zerbitzua 11 eta 21 urte arteko gazteentzat da. Ipar Euskal Herriko Nerabeen Etxeak esku hartzen du nerabeak eta heldu gazteak hartzen dituzten egituretan ere, hala nola eskoletan (kolegio eta lizeotan) eta lanean (AFoZ, Laborantzako AFoZ, prestakuntza-ikaskuntza), baita ere Ipar Euskal Herriko animazio-egituretan prebentzio ekintzak eramateko (ikus Profesionalen saila) eta ezinegonaren identifikatzeko. Diziplina anitzeko taldeari esker, Nerabeen Etxea ezaguna eta ezagutua da bere profesionaltasunagatik, harreragatik, artaz entzuteagatik, bere laguntzagatik eta errezibitzen dituen pertsonekin finka ditzakeen proposamenengatik. AdoEnian eztabaidak ere antolatzen dira, nerabetasunari buruzko gaikako gaualdiak profesionalentzat edo nerabeen burasoentzat. 

Telefonoz:+335 59 64 22 52  
Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, 13:00etatik 17:00etara  

Adoenia elkartearen webgunea bisitatu 

AZIA  

Xiberotar gazte batzuek sortua 1998an, AZIA elkartearen helburua da gazteak haien lurraldeari sentsibilizatzea. Horretarako, gazteek gazteendako eraman proiektu anitz garatu ditu: 3 urte guziez, guti gorabehera, tokiko aurrezki batzorde berri bat sortzen da urratsak abiatu gazteendako, gazte informazio gune bat antolatzen da, Xiberoko enpleguaren gidaliburu bat argitaratzen da, etab. AZIA elkarteak Xiberoko lurralde-animazioan ere parte hartzen du, hainbat ekimenen bidez, besteak beste, topaketak eta eztabaidaren kultura sustatzeko, bere proiektuekin lotu gaiei buruz edo, oro har, lurralde-intereseko gaiei buruz (etorri berrien errezibitzea, energia eta ekologia trantsizioaren aldaera asko, etab.).  

Aziaren webgunea bisitatu 

Tresna Eskutan (l’Outil en Main) 

Tresna Eskutan 1990. hamarkadan Frantziako iparraldean sortu kontzeptu nazionala da, eskuzko trebetasunak sustatzeko. Elkarte-proiektuaren helburua da gazteak ofiziale lanbideei sentsibilizatzea erretretan diren ofizialeekin elkarretaraziz.  “Tresna Eskutan” elkarteen batasunak 166 elkarte biltzen ditu Frantzian, 2 800 ofiziale boluntario 2 000 haurrekin elkarretaraziz. Ipar Euskal Herrian hiru elkarte badira: Tresna Eskutan Amikuzen (egoitza Larribarren), Tresna Eskutan Xiberoan (egoitza Ezpeize-Ündüreinen) eta Tresna Eskutan Errobin (egoitza Ezpeletan).  

Tresna Eskutan elkartearen webgunea bisitatu  

 

Gazteen proiektuetarako dirulaguntzak

kasleen Ekimenetarako Deialdia 

Euskal Elkargoak urtero sustengatzen ditu Ipar Euskal Herriko campuseko ikasle-elkarteen proiektuak ikasleen ekimenetarako deialdi baten bidez. Proiektuak elkartasunarekin, kulturarekin, kirolarekin, osasunarekin loturan izan daitezke. Urtean 25 000 €-ko dirulaguntza bada.  

Argibide gehiago Ikasleen Ekimenetarako Deialdiari buruz  

Gazteendako laguntza-egituren laguntza 

Euskal Elkargoak diruz laguntzen ditu gazteak lurraldean hobeki integratzeko lanean ari diren proiektu-eramaileak. Gazteek eraman ekimenak izan daitezke.  

Argibide gehiago laguntzari buruz 

Lurraldeko beste laguntzak 

64ko Departamendu Kontseiluak, FaLK 64-k, Akitania Berriko Eskualdeko Kontseiluak, Crous eta MSA erakundeek gazteen ekimen kolektiboak sustengatzen dituzte prozedura bakar baten karietara: 64ko gazteen proiektua

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com