Lehen haurtzaroko zaintza moldeak ipar euskal herrian

Zaintza molde bat xerkatzen duzu Ipar Euskal Herrian zure haurrarentzat? Orrialde honetan, lurraldean dauden zaintza moldeak atzemanen dituzu, baita ere ukan ditzakezun laguntzak.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 13a

Zaintza molde desberdinak

Zaintza kolektiboa

Haurtzaindegi kolektiboak  

Haurtzaindegi kolektiboak elkargokoak izan daitezke, elkarte batek kudeatuak edo Zerbitzu Publiko Ordezkaritzapean. Horiek, haur ttipiak errezibitzen dituzten erakundeen arauen eta normen mende dira. 

Ikus Elkargoko haurtzaindegien eta Euskal Hirigune Elkargoaren partaideen haurtzaindegien zerrenda gure lineako aurkitegian.  

Mikrohaurtzaindegiak 

Haurtzaindegi tradizional baten eta etxe-haurtzain baten arteko erdibidean, mikrohaurtzaindegian gehienez hamabi haur hartu daitezke; egitura pribatua da. Mikrohaurtzaindegiak ohiko haurtzaindegi kolektiboen araudi beraren mende daude, segurtasun-arauak betetzen dituen egoitzarekin eta haurren loratzea eta segurtasuna sustatzeko plantan ezarri antolamenduarekin. Egoitza edo kudeatzaile bakoitzak bere izen emate baldintzak aplikatzen ditu. 

Harrera etxe-haurtzaindegi batean 

Etxe-haurtzaindegian etxe-haurtzain batek harrera kolektiboa egiten du eta aldi berean harrera indibiduala. Haurrak etxe-haurtzain baten etxean errezibituak dira eta jarduera kolektiboak egiten dituzte etxe-haurtzaindegiko egoitzan. Haurtzaindegia puerikultore baten agintepean dago, haur ttipien hezitzaile batek lagundurik. Haurtzaindegiak du etxe-haurtzaina ordaintzen: beraz, ez da dirurik aipatzen familiaren eta etxe-haurtzainaren artean. FaLKek du prezioa finkatzen eta zaintzen.

Harrera indibiduala

Dispositibo indibidualen bidez zure 0 eta 6 urte arteko haurra erregularki edo noiztenka utz dezakezu zaindegian.  

Zure eta zure haurraren beharrei egokitzeko aterabide franko bada: zure haurra etxean zainaraztea edo etxe-haurtzain batek zaintzea, haurtzain horren enplegatzaile zuzena ala ez izatea hautatzea, zaintza partekatu bat plantan ezartzea edo zure haur ttipi-ttipia harrera kolektibora partez etxekotuko duen aterabidea hautatzea...  

Etxe-haurtzain independente batekin 

Etxe-haurtzainek bereziki 0 eta 6 urte arteko haurrak zaintzen dituzte egunean zehar edo eskola aitzin edo ondotik, bai beren etxean, bai etxe-haurtzaindegi batean. Profesional horiek burasoak edo familiako haurtzaindegi batek kontrata ditzakete. Egunerokoan, haurren zaintza, loratzea, garapena, osasuna eta segurtasuna bermatzen ditu, bere zaintzapean dauden artean. Etxe-haurtzainen Harrera Guneak (RAM) proposatu animazioetan eta gogoa pizteko jardueretan parte har dezake haurrekin:  musika, ipuinak, eskulanak, jokoak... 

Etxe-haurtzainak Departamendu Kontseiluaren onespena badu lanbide hori praktikatzeko gaitasuna duela justifikatzen duena eta haur ttipiendako zaintza eta segurtasun baldintza egokiak eskaintzen dituen lekua duela. Onespen hori bost urterako ematen da, eta luzatu daiteke. Departamendu Kontseiluak bere jardueraren segipena eta kontrola bermatzen du. 

Harrera etxe-haurtzaindegian 

Etxe-haurtzain onetsiek aukera dute elkarrekin lan egiteko eta etxetik kanpo, haurtzain-etxeetan. Etxe-haurtzainek Departamendu Kontseiluko lehendakariak eman onespen berezia dute, Ama-Haurren Babes zerbitzuek iritzia eman ondoan. Lau haurtzain izan daitezke, bakoitzak gehienez lau haur zain ditzake aldi berean, haurren segurtasuna eta osasuna bermatzen duen egoitzan. Burasoak dira etxe-haurtzainen enplegatzaile zuzenak. 

Haurren zaintza burasoen etxean, enplegatu batekin 

Burasoak etxeko haurtzaindegiaren enplegatzaileak dira (enplegu zuzena edo erakunde bat erabiliz mandatari gisa), edo haien esku enplegatu bat ematen duen zerbitzu hornitzaile baten bezeroak dira, haien izenean enplegatzaile dena. 

Nola atzeman zaintza molde bat ene inguruan?

Monenfant.fr webgunean aurki ditzakezu lehen haurtzaroko harrera-egitura guzien harremanetarako argibideak. 

Nork lagundu nazake ene desmartxetan?

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneak – LHB: zure gidatzeko baliabideak eskaintzen dituzten lekuak dira. 

Etxe-haurtzain bat, haurtzaindegi bat, zaintza-molde erregular bat edo aldi batekoa xerkatzen baduzu, Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneak – LHB (Lehengo Etxe-haurtzainen Harrera Guneak), hor daude zaintza-moldeei buruz argibideak emateko

Animatzaileek argibideak emanen dizkizute egitura kolektiboetan izena emateko moldeei buruz, etxe-haurtzain independenteekin harremanetan jar zaitzakete erregularki eguneratua den zerrenda baten bidez. Dirulaguntzak ukaiteko dauden baliabide mota desberdinen artean gida zaitzakete eta laguntza ere eman buraso-enplegatzaile eginkizunean (FaLK laguntzak, legeria, lan-kontratuak, etab.). 

Euskal Hirigune Elkargoaren partaide diren Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneei buruzko argibideak irakur itzazu.  

Ezagutu Ipar Euskal Herriko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneak FaLKen webgunean.

Ene haurraren zaintzak zonbat kostako du?

Zaintza moldeen gastuei buru egiteko, Familia Laguntza Kutxak (FaLK) eta Laborantza Mutualitate Sozialak (MSA) dirulaguntzak ematen dituzte haur ttipiaren zaintza zerbitzuaren (PAJE) karietara. 

  • Zaintza-moldearen hautu librearen osagarriak (Cmg), haurrak etxe-haurtzain batek, etxeko haurtzain batek edo mikro-haurtzaindegi batek zaintzea erabaki duten burasoei laguntza ematen die.
  • Haurraren hezkuntzarako zerbitzu partekatua (Prepare) haurra zaindu nahi duten burasoendako laguntza da.
  • Zaintza haurtzaindegi kolektiboan egiten denean, hauek zuzenean ukaiten dituzte dirulaguntzak, bereziki FaLKen bidez. Tarifak burasoen irabazien arabera egokitzen dira. 

Argibide guziak monenfant.fr webgunean atzemanen dituzu; dirulaguntzak estimatzeko simulagailuak ere erabil ditzakezu

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com