Birziklatzea: zer bilakatzen dira ene hondakinak?

Bereizi ondotik zure hondakinak zer bilakatzen diren jakin nahi baduzu, hemen duzu Ipar Euskal Herriko balorizazio sistemaren eta birziklatze sailen azalpena.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 9a

Bilketak ipar euskal herrian

Bilketa guzian (etxe-hondakinak, bilketa selektiboa, hondakindegietako hondakinak), 2022an, lurraldeko 318 709 biztanleen 197 340 tona hondakin bildu dira; hots, 619 kg/bizt.

Nola balorizatzen dira hondakinak ipar euskal herrian?

Bilketetan eta hondakindegietan biltzen diren hondakinen %68 balorizatzen dira. Balorizatzeak birziklatzea, berrerabiltzea, hondakinen energia berreskuratzea eta konpostatzea barne hartzen ditu.

Gainestalki birziklagarrien eta paperen balorizatzea

Berina

Berina O-I manufacturing enpresak birziklatzen du, vayres-en (33) edo béziers-en (34). Bildu eta aldi baterako atxiki ondotik, berina berinategietara eramaten da. Sailkatzen da, zikinak kentzen zaizkio, eta xehatzen. Ondotik, lehengaiekin nahasirik, berina erraustua lantegietako labeetan urtarazten da, berinazko gainestalkien ekoizpen zikloan berriz sartzeko. Tona bat berina birziklatuz, 75 cl-ko 2000 botila egin daitezke. Berina %100 eta mugagabe birziklatzen da.

Papera

Papera pilotatan ezartzen da, baionako canopia bereizketa zentroan; gero, papertegietara igortzen da. Bertan, tindua kentzen zaio, eta berriz ore bilakatzen da, paper-ore ekoizpen katean berriz sartzeko. Egunkariak, aldizkariak eta abar sortzeko baliatzen da. Papera paprec enpresak birziklatzen du, papertegietan, espainian eta frantzian (saint michel papertegia).  

Gainestalki birziklagarriak  

Gainestalki birziklagarriak baionako canopia bereizketa zentrora eramaten dira. Bereizketa zentroak urtean 21 500 tona hondakin selektibo har ditzake (gainestalkiak + papera). Bertan, gainestalkiak izaeraren arabera sailkatzen dira: PET argia, kolorezko PET, HDPE (opakuak), altzairua, aluminioa, kartoitxoak eta elikadurako brikak. Gero, pilotatan ezartzen dira, eta dagozkien birziklatze sailetara igortzen.

Plastikozko botilak eta flaskoak

Plastikoak valorplast enpresak berreskuratzen ditu, eta suez-en gune hauetan horien birziklatzea antolatzen: baiona (PET argia eta iluna), espainia, colmar, verdun eta italia. Petzko botila eta flasko gehienak zuntz bilakatzen dira (poliester), lumatxak betetzeko, autoetarako eta teilatu zapalak isolatzeko. Hdpezko botila eta flaskoak hodi, igerilekuetarako kofratuetako ontzi, edukigailu, hiri-altzari edo lixiba-flasko bilakatzen dira.  

Altzairua, aluminioa

Altzairua

Altzairuzko gainestalkiak paprec, decons eta le comptoir des métaux enpresek berreskuratzen dituzte, frantzian birziklatzeko. Altzairua mugagabe birziklatzen da. Tona bat altzairu birziklatu bakoitz, tona bat burdin mea aurrezten da. Altzairu birziklatua egunero baliatzen ditugun objektuak fabrikatzeko baliatzen da (autoetan, etxetresna elektrikoetan, altzarietan, gainestalkietan, etab.). Altzairuzko artikulu guziak (piezak, botilañoak, jantzi-garbigailuak, supermerkatuko orgatxoak, kazolak, kontserbak, etab) altzairu birziklatua daramate; bana beste, %60.  

Aluminioa

Aluminioa AFM recyclage (baiona) edo alberdi (hendaia) enpresek berreskuratzen dute, eta espainiara eta frantziara birziklatzera igortzen. Aluminiozko gainestalki bilduak nahasturak egiteko baliatzen dira; bereziki, objektu moldekatuak, autoko ekipamenduak eta gainestalkiak. Aluminio birziklatua autoen karterrak, soropil mozkailuen kapotak, lisaburdinen zolak, berogailuak, altzari garaikideak etab. Egiteko baliatzen da.

Kartoitxoak  

Kartoitxoak paprec eta suez enpresek berreskuratzen dituzte, espainiako estatuko papertegietan birziklatzeko. Fabrikatu behar den produktuaren arabera, paper-industriak kartoi birziklatu gutiago ala gehiago baliatuko du: %95 kartoi izurtuetan, %82 kartoi zapaletan, %51 higienerako paperetan eta %29 gainestalkietarako paperetan.  

Elikadurako brikak

Elikadurako brikak SUEZ enpresak berreskuratzen ditu, eta espainiara, évreux hirira eta italiara birziklatzera igortzen. Gainestalki konposatuak direnez, osatzen dituzten osagaiak bereizten dira. Elikadura brikak osatzen dituzten 3 gaiak hauek dira: kartoia (%75), plastikoa (%20), aluminioa (%5). Briketatik atera kartoi zuntzak bertan baliatzen dira: komuneko papera, industriarako xukatzeko papera, gutunazalak eta opari-papera egiteko baliatzen den paperean sartzen dira.  

Etxe-hondakinen balorizazioa

Etxe-hondakinen %84 canopian tratatzen dira (baiona), eta %16 mendixka (sarrikotapea), eta etxe-hondakinen parte organikoa konpost gisa balorizatzen da. Canopian, bestalde, lurralde osoko bilketa selektiboaren bereizketa-zentroa ere da.

Zaluaga (senpere) eta mendixka guneetan, hondakin ez arriskutsuak biltegiratzeko instalazioak ere badira. Gure lurraldean 6 lekualdaketa kai daude (etxe-hondakinetarako eta bilketa selektiboetarako).

Hondakindegietako hondakinak balorizatzea

Hondakindegiko hondakin-jario bakoitzak norako zehatza du.

Hala, hondakindegietako hondakinen %73 balorizatzen da.

  • %40 birziklatzen dira;
  • %27 balorizatzen dira (hondakin berdeen balorizazio organikoa);
  • Gaineratekoa lurperatzen da.

Birziklatze sailak xeheki hondakindegietan bildu hondakin moten arabera (FR, PDF, 34,2 ko)

Sakontzeko

Zenbaki-datu zehatzagoak nahi badituzu, euskal hirigune elkargoaren “hondakinen bilketa eta balorizazioa” zuzendaritzaren jarduera txostenak.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com