Ipar Euskal Herriko bereizketa-gidaorriak
Dokumentua kontsultatu

Hondakinak zein zikinontzitan bota behar diren jakitea ez da beti begi bistakoa. Bereizketa hobe egin dezazun gomendio praktiko batzuk ematen dizkizugu hemen.
Eguneratzea:2024(e) ko urriaren 31a

Etxe-hondakin errefusa guziak: higiene hondakinak (mokanesak, xatarrak, maskak, komuneko papera), plastikazko objektu ttipiak (bolaluma, bizar labana, hortz eskuila), baxera hautsia.
Hurbil dituzun bereizketa guneak atzeman itzazu

Berina, janari hondakinak, mokanesak, komuneko papera, xatarrak, maskak, jantziak, hostoak, pilak eta bateriak, tresna elektriko ttipiak;
Hurbil dituzun bereizketa guneak atzeman itzazu

Berinazko estalki guziak: Botilak, ontziak, poteak, usain on flaskoak, hutsak diren farmazia flaskoak.
Hurbil dituzun berina zutabeak atzeman itzazu

Bio-hondakinak (fruitu eta barazki zurikinak, kafe hondakina...) eta landare ekaiak (hosto hilak, adar xehatuak, errauts hotzak, arkatza gordin marroia...).
Haragi eta arrain soberakinak, itsaski oskolak, belar txarrak eta eri diren landareak, tratamendu kimikoa pairatu duten baratzeko hondakinak, errautsa, abere gorotzak, biodegradagarria ez den oro.
Ez duzu baratze bat ukan beharrik zure hondakinak konpostatzeko. Hemen zure konposta ongi egiteko aterabideak aurkezten dizkizugu.
Jantziak, etxe oihalak, zapatak.
Ehun heze edo zikinak.
Hurbil dituzun ehunentzako edukiontziak atzeman

Hondakin bereziak: trabagarriak, kartoi handiak, hondakin elektriko eta elektronikoak, landare-hondakinak, obra-hondakinak, egurra, burdineria, erradiografiak, ehunak, baratze-hondakinak, pilak, bateriak, infekzio arriskuko arta hondakinak, hondakin lanjerosak.
Amiantoa edo amiantoa duten hondakinak, gas botila eta su-itzalgailuak, kutsaturiko egurra (termitak), motzondoak, sendagaiak, lehergailu eta arma kartutxoak, profesionalen hondakinak (salbuespenak izan ezik).
Hurbileko hondakindegia atzeman
Epemugaz kanpoko eta baliatzen ez diren sendagaiak.
Estalkiak eta jarraibideak zikinontzi horian utz daitezke.
Hondakindegian onartzen ez diren hondakin guziak (adibidez: gas botilak, produktu lehergarriak, produktu erradioaktibo edo amiantodunak, profesionalen hondakin bereziak)
Euskal Elkargoak hondakin profesionalen bilketa eta tratamenduan berezituak diren enpresen koordenatuak dituzten informazio gidak eskaintzen ditu.
Citeok garaturiko “Bereizketaren gida” aplikazioak bereizketa jestu ona egiten laguntzen zaitu, gogoan dituzun galdera praktiko guziei erantzunez. Gaurdanik estalkien barra kodea eskaneatzea ahalbidetzen dizu, produktu/marka partzuer bakoitzaren bereizketa agindua emateko gisan.
Bereizketaren gida aplikazioa telekargatu
Oharra: aplikazioa ez da pantaila irakurle gisako laguntza teknologikoko sistemekin bateragarria.
Bereizketa memoek Ipar Euskal Herriko hondakin bereizketaren oinarrizko arauak oroitarazten dituzte eta zure etxetik hurbil diren bilketa zerbitzuen kontaktuak ematen dizkizute.
HMBAek zure hondakinak bereizteko eta jatorrian murrizteko gomendio praktikoak ematen dizkizute.
2023ko urtarrilean bereizketaren sinplifikatzea plantan ezarri zenetik, urte batean biltzen diren estalki bereizgarrien bolumena %27 emendatu da Ipar Euskal Herrian. Hori biztanleko 11 kg gehigarriren baliokidea da.
Elkargoak hondakinen murrizketa eta birziklatzerako zer egiten duen deskubritu ezazu
Zerbait ments zaizu?