Guides pour la prévention et la gestion des déchets professionnels
Dokumentua kontsultatu

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 13a
Hondakinen ekoizle edo edukitzaile oro behartuta dago hondakin horien kudeaketa ziurtatzera edo ziurtaraztera, araudiari jarraikiz. Hondakinak ezabatu edo azken balioa eman arte da horien erantzule, baita hondakinak tratatzeko hirugarren bati transferitzen zaizkionean ere (L541-2 artikulua – Ingurumen Kodea).
Hornitzaileei eskatzen diet laguntzeko ene hondakin-produkzioa murrizten, paletak eta kartoiak berreskuratzen eta berriz erabil daitezkeen materialak lehenesten (adibidez, berriz erabil daitezkeen banaketa-saskiak);
Bilgarri poliestirenoen ordez ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko aukera aztertzen dut ene hornitzaileekin. Pirinio Atlantikoetako Ofizio eta Ofizialeen Ganbarari dei egiten diot (05 59 55 82 63), proiektu honetan lagun nazan.
Euskal Hirigune Elkargoak zure “hondakin asimilatuen” bilketa egin dezake, hots, etxe-hondakinen izaera berekoak direnena eta, beraz, neurri berezirik hartu gabe bil daitezkeenena. Profesional batek etxe-hondakinen antzeko hondakinak ezabatzeko zerbitzu publikoaren faborea ukaiten duelarik, elkargoak bere hondakinen kudeaketa fakturatzeko gisa balio duen hondakinen zerbitzu-zerga berezi bat ordaintzera behartua izan daiteke.
Oharra: Astean etxe-hondakinen antzeko 30.000 litro hondakin baino gehiago sortzen dituzten establimenduek ezin dute hondakin bilketa zerbitzuaren laguntzarik izan. Zerbitzu-hornitzaile bati dei egin behar diote.
Euskal Hirigune Elkargoak bilketa egiten dien mediku-establimenduek, besteak beste, honako hauek baino ez dituzte aurkeztu behar haien eskuko dituzten bereizketa-edukiontzietan: paperak (% 100 plastikozkoak eta zikindu gabeak diren arta-mahaiko paperak);
- kartoi finak;
- metalezko eta plastikozko estalkiak;
- Botilak eta berinazko ontziak edukiontzi espezifikoetan utzi behar dira.
Estalkietarako kartoi lodiak urririk onartzen dira Ipar Euskal Herriko 25 hondakindegietan.
Beste ohar bat zure kasuan:
- Bereiztearen obligazioa;
- Aire zabalean erretzeko debekua;
- Legez kanpoko botatzeen debekua;
- Hondakin arriskutsuak hondakin ez-arriskutsuekin edo geldoekin nahasteko debekua;
- Erabilitako elikagai-olioak isurbideetara botatzeko debekua. Zerbitzu-hornitzaile berezitu batek ezabatu behar ditu;
- Trazabilitate-dokumentuak atxikitzea (kontratuak, fakturak, hondakinen segimendua egiteko orriak eta abar);
Bilketa Araudiak zehazten ditu bilketarako zerbitzu publikoari hondakinak aurkezteko baldintzak.
Zure hondakinak bildu eta tratatzeaz arduratuko den zerbitzu-hornitzaile pribatu bati dei egiteko aurkitegi bat ezarri du zure esku Euskal Hirigune Elkargoak. Aurkitegi honek bidea ematen dizu sortzen duzun hondakin-mota bereziki hautatzeko eta zure enpresatik hurbil hondakin hura kudeatzeko ahalmena duen profesional bat aurkitzeko.
Zure hondakin profesionalei eta zerbitzu-zerga bereziari buruzko argibiderik behar izanez gero, jar zaitez harremanetan zure sektoreko zerbitzuarekin.
Tel.: +33 5 59 57 12 03 (Baiona /Bokale) edo +33 5 59 57 12 15 (Angelu, Biarritz, Bidarte)
Posta elektronikoa: redevance.cotebasqueadourcommunaute-paysbasquefr
Tel.: +33 5 40 39 71 05
Posta elektronikoa: dechets.sudpaysbasquecommunaute-paysbasquefr
Tel.: +33 5 59 93 50 77
Posta elektronikoa: dechets.errobiaturricommunaute-paysbasquefr
Tel.: +33 5 59 57 11 80
Posta elektronikoa: dechets.barnekaldecommunaute-paysbasquefr
Zerbait ments zaizu?