Zer dio araudiak? 

Hondakinen ekoizle edo edukitzaile oro behartuta dago hondakin horien kudeaketa ziurtatzera edo ziurtaraztera, araudiari jarraikiz. Hondakinak ezabatu edo azken balioa eman arte da horien erantzule, baita hondakinak tratatzeko hirugarren bati transferitzen zaizkionean ere (L541-2 artikulua – Ingurumen Kodea). 
 

Nola saihestu dezaket hondakinak sortzea ene establimenduan? 

Elikagaiak behar gabe xahutzeari buruzko autodiagnostikoa egiteko ekintzak egiten ditut;
Ene jardueraren segimendua eta analisia egiten dut, eskaerak egokitzeko;
Ene galtzeen segimendua egiten dut; 
Ene txartela optimizatzen dut galtzeak mugatzeko: txartel mugatua;
Ongi planifikatzen ditut ene fabrikazioak, kantitateak eskariari egokitzeko;
Behar gabeko xahutzearen kontrako ene ekintzen berri ematen dut, horiei buruz komunikatuz: afixak, mahai-xibaletak, inkestak, “zero zabor” apairuak; 
Zerbitzatutako kantitateak eta edukiontzien tamainak egokitzen ditut kantitate egokiak proposatzeko (haurren menua, gose ttipirako aukera); 
Janari-soberakinak sukaldaritzako apailatze berrietan berriz erabiltzen ditut (ogia, ogi xehatua, zopak eta arrain-ketuak, zukuak eta irabiakiak); 
Tamaina ttipiko (gehienez 50 L) zikin zakuak erabiltzen ditut, errazago maneiatzeko eta uzteko. Haien kantitatea ebaluatzen dut eta ikusten dut ea bilketa berezirik egin behar den; 
Langile guziak sentsibilizatzen ditut desmartxan inplika daitezen, eta pertsona bat izendatzen dut “elikagaien behar gabeko xahutzearen” erreferente gisa; 
Les Retournées kontsignari dei egiten diot ene berinazko botila eta ontziak itzultzeko (contactlesretourneesfr); 
Ene ekipamenduen mantentze-lanetako zerbitzuei erregularki dei egiten diet, elikagaiak galtzeko arriskuak saihesteko; 
Paperezko ekipamenduen ordezko aukerak aurkitzen ditut (babes-ekipamenduak: burukoa, maskarak, mahai-zerbitak eta mahai-zapiak). 

Nola erreakzionatu ene hornitzaileen aldera ?

Hornitzaileei eskatzen diet laguntzeko ene hondakin-produkzioa murrizten, paletak eta kartoiak berreskuratzen eta berriz erabil daitezkeen materialak lehenesten (adibidez, banaketa-saskiak); 
Ontziratu gabeko produktuak erosten ditut, ahal bezainbat; 
Ontziratutako zati indibidualetan zerbitzatu ohi diren produktuei (azukrea, txokolatea, ongailuak, saltsak eta abar) alternatibak aurkitzen dizkiet. 

 

Euskal hirigune elkargoak eskaintzen dituen zerbitzuak 

Euskal Hirigune Elkargoak zure “hondakin asimilatuen” bilketa egin dezake, hots, etxe-hondakinen izaera berekoak direnena eta, beraz, neurri berezirik hartu gabe bil daitezkeenena. Profesional batek etxe-hondakinen antzeko hondakinak ezabatzeko zerbitzu publikoaren faborea ukaiten duelarik, elkargoak bere hondakinen kudeaketa fakturatzeko gisa balio duen hondakinen zerbitzu-zerga berezi bat ordaintzera behartua izan daiteke. 

Oharra: Astean etxe-hondakinen antzeko 30.000 litro hondakin baino gehiago sortzen dituzten establimenduek ezin dute hondakin bilketa zerbitzuaren laguntzarik izan. Zerbitzu-hornitzaile bati dei egin behar diote. 

Euskal Hirigune Elkargoak bilketa egiten dien mediku-establimenduek, besteak beste, honako hauek baino ez dituzte aurkeztu behar haien eskuko dituzten bereizketa-edukiontzietan: 

- paperak (% 100 plastikozkoak eta zikindu gabeak diren arta-mahaiko paperak); 
- kartoi finak; 
- metalezko eta plastikozko estalkiak; 
- Botilak eta berinazko ontziak edukiontzi espezifikoetan utzi behar dira. 

Estalkietarako kartoi lodiak urririk onartzen dira Ipar Euskal Herriko 25 hondakindegietan

Beste ohar bat zure kasuan: 

- Bereiztearen obligazioa: 
- Aire zabalean erretzeko debekua; 
- Legez kanpoko botatzeen debekua; 
- Hondakin arriskutsuak hondakin ez-arriskutsuekin edo geldoekin nahasteko debekua; 
- Trazabilitate-dokumentuak atxikitzea (kontratuak, fakturak, hondakinen segimendua egiteko orriak eta abar); 
- Erabilitako elikagai-olioak isurbideetara botatzeko debekua. Zerbitzu-hornitzaile berezitu batek ezabatu behar ditu; 
- Bilketa Araudiak zehazten ditu bilketarako zerbitzu publikoari hondakinak aurkezteko baldintzak. 
 

Ene hondakinak kudeatzen ahal dituzten zerbitzu-hornitzaileak 

Zure hondakinak bildu eta tratatzeaz arduratuko den zerbitzu-hornitzaile pribatu bati dei egiteko aurkitegi bat ezarri du zure esku Euskal Hirigune Elkargoak. Aurkitegi honek bidea ematen dizu sortzen duzun hondakin-mota bereziki hautatzeko eta zure enpresatik hurbil hondakin hura kudeatzeko ahalmena duen profesional bat aurkitzeko. 
 

Gure hondakin-gidaliburuak profesionalentzat

Laguntza behar dut

Zure hondakin profesionalei eta zerbitzu-zerga bereziari buruzko argibiderik behar izanez gero, jar zaitez harremanetan zure sektoreko zerbitzuarekin.

Euskal Kostalde - Aturriko eremua 

Tel.: +33 5 59 57 12 03 (Baiona /Bokale) edo +33 5 59 57 12 15 (Angelu, Biarritz, Bidarte)
Posta elektronikoa: redevance.cotebasqueadourcommunaute-paysbasquefr

Hego Lapurdiko eremua 

Tel.: +33 5 40 39 71 05
Posta elektronikoa: dechets.sudpaysbasquecommunaute-paysbasquefr

Errobi-Aturri eremua

Tel.: +33 5 59 93 50 77
Posta elektronikoa: dechets.errobiaturricommunaute-paysbasquefr

Amikuzeko eremua / Bidaxunealdeko eremua - Hazparnealdeko eremua / Iholdi-Oztibarreko eremua / Garazi-Baigorriko eremua / Xiberoko Lurralde eremua

Tel.: +33 5 59 57 11 80
Posta elektronikoa: dechets.barnekaldecommunaute-paysbasquefr