Etxe Hondakinen Biltze Zerga (EHBZ-TEOM)
Etxe Hondakinen Biltze Zerga zer den jakin nahi duzu?, zenbatekoa den? nork ordaintzen duen? Azalpen guztiak orrialde honetan dituzu.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 5a
Zer da etxe hondakinen bilketa zerga (EHBZ-TEOM)?
EHBZ zergak Ipar Euskal Herriko etxe hondakinen edo antzekoen bilketa eta tratamendu zerbitzua diruztatzen du.
Nork ordaintzen du EHBZ hori?
Jabe edo gozamendunen izenean ezartzen da jabetza eraikien gaineko funtsen zergaren inprimaki berean. Baitezpadakoa da, baita jabetza horretan egonaldi laburrak besterik egiten ez baduzu ere. EHBZ eraikin publiko batean bizi diren funtzionarioek ere ordaindu behar dute, baita bizitegi horrek funtsen gaineko zerga ordaindu behar ez badu ere.
Zerga alokatzaileari ordainarazteko eskubide osoa du jabeak, kudeaketa gastuak izan ezik.
Nola kalkulatzen da EHBZ?
EHBZ alokatze balioaren arabera ezartzen da (bizitegiaren edo lokalarena), urtero, Elkargo Kontseiluak, aurrekontua bozkatzean ezarri atxikitze mailaz biderkatuz. Egungo maila % 10,7 da. 2022az geroztik aldatu gabea da.
Bazenekien?
Jabe zaren ondasuna alokatzeko baduzu eta hutsik bada, EHBZren murrizpena eska dezakezu. Horretarako, zure jabetzak honako baldintza hauek bete behar ditu:
- zure nahiaz beste arrazoirengatik izatea hutsik;
- gutxienik hiru hilabetez izatea hutsik;
- zati batean edo osorik hutsik izatea.
Zure eskaria hona igorri behar duzu: zure bizitegia loturik den finantza publikoen zentroari.