Hondakinen kudeaketa ipar euskal herrian: nork zer?

Ipar euskal herrian hondakinen kudeaketa nola antolatua den ulertu nahi baduzu eta desmartxetan laguntza behar baduzu, orri honetan informazio baliagarriak atzemanen dituzu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Hirigune elkargoa, herriak: nork zer?

Euskal hirigune elkargoa  

  • Euskal hirigune elkargoa da partikularren hondakinen bilketaren arduraduna, ipar euskal herriko 158 herrietan;
  • Profesionalen hondakinak ere biltzen ditu, partikularren hondakinen idurikoak direlarik;
  • Elkargoak ditu, herriekin lankidetzan, lurraldeko bilketa sistemak plantan ematen, ontziak eta edukigailuak biltzen eta hondakindegiak kudeatzen;
  • Hondakinen bereizketa eta tratamendu zentroen kudeaketa eta hondakinen birziklatzea eta balorizazioa bil ta garbi sindikatuaren esku eman du;
  • Bil ta garbi sindikatuarekin, “zero hondakin” politika orokorra darama.

Herriak

  • Herriek eremu publikoen garbitasunaren ardura  atxiki dute (zikinontzi publikoen bilketa, karriken eta hondartzen garbiketa, berdeguneen mantentzea, etab.);
  • Euskal hirigune elkargoarekin lan egiten dute, bilketa sistema antolatzeko, biztanleen beharrei ahal bezain ongi egokitzeko. 

Erabiltzaileendako hondakinen zerbitzuak

Hondakinen bilketari eta tratamenduari buruz galderarik baldin baduzu (bilketa arazoa, ontzia aldatzea, txapa bat eskuratzea, konpostagailu bat erostea, etab.), Partikularra edo profesionala izanik ere, zure eremuari dagokion hondakin harrera gunea(fr) dei dezakezu, edo bertara joan.