Ene biohondakinak konpostatzen ditut
Baratze bat izan ala ez, hondakinak konpostatzeko hamaika aterabide daude. Hemen aholku praktikoak ematen dizkizugu, urririk ekipatzeko eta konpostatzen hasteko.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
Ene biohondakinak konpostatzen ditut
Baratze bat izan ala ez, hondakinak konpostatzeko hamaika aterabide daude. Hemen aholku praktikoak ematen dizkizugu, urririk ekipatzeko eta konpostatzen hasteko.
Zer da konpostaTZea?
Konpostatzea metodo eraginkorra eta iraunkorra da hondakin organikoak kudeatzeko eta lurrak, landareak eta baratzeak elikatzeko. Ekintza hau materia organikoa biltzean datza, deskonposizioa laster eta eraginkortasunez egin dadin.
Zergatik konpostatu biohondakinak?
Biohondakinak konpostatzeak onura ugari ditu, bai ekologikoak, bai ekonomikoak, bai praktikoak. Horri esker, etxe-hondakinen zikinontzia bere pisuaren laurdena inguru arintzen da, eta biohondakinak egiazko baliabide bihurtzen ahal dira.
Zeintzuk dira konpostatzerako aterabideak ipar euskal herrian?
Gaur egun, hirian nahiz kanpañan bizi, etxeetan edo apartamentuetan, badago biohondakinak konpostatzeko eta materia organikoa lurrera itzultzeko konposta sortzeko aterabiderik.
Konpostatze indibiduala
Etxean edo baratzea duen apartamentuan, edonorrek egin dezake konpostatze indibiduala. Birziklatutako plastikozko konpostagailu bat, biozego bat eta Nere konposta egiten lortzen dut gidaliburu praktiko bat urririk ematen zaizkie hala eskatzen duten partikular guziei. Oharra: 2024ko urritik, Bil ta Garbik webgune bat sortu du, konkretuki konposta egin baino lehen, sarean formatzeko.
Konpostagailu bat eskatzen dut
Zizare-konpostatzea
Berdegune pribatiborik gabeko eraikin batean bizi diren pertsonentzat, zizare-konpostatzea da aterabidea. Sukaldeko hondakin organikoak puskatan uzten dira zizare-konpostagailuan, eta konpost-zizareak arduratzen dira materia deskonposatzeaz. Zizare-konpostatzeko kit bat urririk eskaintzen dizugu. Barne biltzen ditu:
Zizare-konpostagailua (zizareak barne)
Hondakinen murrizketa eta bereizketarako animatzaileen sareak ematen duen formakuntza (nahitaezkoa), ordubete ingurukoa.
Zizare-konpostagailua 50 cm inguruko diametrokoa da eta kasik 60 cm gora.
Zizare-konpostagailu bat eskatzen dut
Konpostatze kolektiboa bizitegi eraikinaren oinean
Apartamentu batean bizi diren eta bizilagunekin konposta egin nahi duten pertsonentzat, konpostatze partekatua da aterabidea. Jabekidetzak baimena eman ondotik, konpostatze-maisu batek lagunduko zaituzte ekipamenduen kopurua zehazteko, bizilagun-erreferenteak formatzeko eta konpostagailuak martxan jartzeko. Oharra: garrantzitsua da pertsona boluntarioak eta parte-hartzaileak izatea, egitasmo hau lehenik gauzatzeko eta gero egitasmoak luzaz iraun dezan!
E-mailez egin diezaiekezu eskaera Bil Ta Garbiko konpostatze-maisuei: biodechets@biltagarbi.fr
Auzoko konpostatzea
Auzoko konpostatzea maiz gehiengo handiz hautatzen da aurrekontu parte-hartzaileetan. Gero eta olde handiagoa sortzen du hiritarren aldean. Plantan ezartzeko, hitzarmen bat sinatzen da Herriko Etxearen eta Bil Ta Garbi Sindikatuaren artean. Ordutik, Sindikatuko konpostatze-maisuak bere laguntza teknikoa ematen du, erreferenteen formakuntza hasten du eta biztanle boluntarioekin solasaldiak eta sentsibilizazio-denborak antolatzen ditu.
E-mailez egin diezaiekezu eskaera Bil Ta Garbiko konpostatze-maisuei: biodechets@biltagarbi.fr
Hondakinak konpostatzen ikasten dut
Konpostatzerako gidaliburuak eskura dituzu, hondakinen murrizketa eta bereziketarako animatzaile bati eskaera eginez edo Bil Ta Garbiren webgunean.
2024ko urritik, Bil ta Garbik “Konposta Jokoa” izeneko lineako formakuntza tresna xume eta ludikoa sortu du, norbere konposta egiten ikasteko. Formakuntza hori nahitaezkoa da konposta egiteko kit indibiduala eskuratzeko.
Baratzean ari izan, naturari kasu gehiago eginez
Biohondakinak konpostatzea da naturari kasu gehiago ematen dion baratzezaintzaren lehen urratsetarik bat: hondakinen kantitatea murriztea, pestiziden erabilera mugatzea, tokiko eta hazkunde moteleko espezieak lehenestea eta abar. Gai hau interesatzen bazaizu, argibide praktikoak aurkituko dituzu Bil Ta Garbiren webgunean (frantsesez).
Laguntza behar dut
Konpostatzeari buruzko argibideak behar izanez gero, e-mailez egin diezaiekezu eskaera Bil Ta Garbiko konpostatze-maisuei: biodechets@biltagarbi.fr biodechets@biltagarbi.fr