Nire hondakinak hasieratik murrizten ditut
Zure hondakinak egunerokoan murriztu nahi dituzu? Metodoa, online baliabideak, dirulaguntzak, aurkitu itzazu aholku on guztiak "zero hondakin" dinamikan sartzeko.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 26a
Zergatik murriztu nire hondakinak?
"Hondakin onena sortzen ez dena da". Batez beste, Ipar Euskal Herriko biztanle batek oraindik 619 kg hondakin botatzen ditu urtero (2022ko datuak). Produktuen kontsumoa hirukoiztu egin da azken 60 urteetan, eta horrek hondakinen ekoizpena etengabe handitzen du. Hondakinak murriztea osasun-, ingurumen- eta finantza-erronka da.
Hondakin gutiago, zer erran nahi du?
- Lehenik, aurrezkiak zuentzat eta kolektibitatearentzat;
- Kontsumitutako lehengai gutiago eta, beraz, ingurumenean eragin ttipiagoa
- Enplegu gehiago sortzen dira lekuan, berrerabilpenaren eta birziklatzearen sektoreetan.
Comment réduire mes déchets à la source ?
Zure buruari egin behar dizkiozun galderak
Hondakinak murrizteko prozesuan engaiatzea, bakoitzaren kontsumo-ohiturei buruz hausnartzekoaukera da. Produktu bat erosi edo bota aitzin, galdera praktiko hauei erantzuten has zaitezke:
- Erosiko dudan produktua behar al dut?
- Aloka dezaket, norbaiti eska diezaioket edo norbaitekin parteka dezaket erosteko partez?
- Nola fabrikatua edo ekoiztua izan da?
- Nola paketatua da?
- Produktu iraunkorra da edo azkar zaharkituko da?
- Kaltegarria al da osasunerako eta ingurumenerako?
- Nihaurek egin dezaket?
- Osoki kontsumituko dut?
- Oraindik erabil daiteke botatzeko partez?
Nire ibilbidea urratsez urrats
Kontsumitzeko moduak ez dira egunetik biharamunera aldatzen. Har itzazu, lehenik, epe luzera segi ditzakezun keinu sinpleak, eta egizu aitzina etapaka.
Laguntzeko, 5R metodoa segi dezakezu, behetik gorako lehentasunen ordena errespetatuz.
1. Ezetz erran
Hondakinak murrizteko hartu behar den lehen ohitura da. Erran ezetz funtsezkoak ez diren produktu guztiei. Saihestu itzazu bereziki erabilera bakarreko objektuak, hala nola plastikozko poltsak, plastikozko lastotxoak edo behin erabiltzeko ontziak. Errefusatu itzazu, halaber, erosketa-tiketak, iragarki orriak, publizitatea, publizitate-opariaketab.
Ba al zenekien? Zure etxeko postontzian "Stop pub" pegatina ezarriz,, etxeko 25 kg paper aurrezten dituzu urtean. Pegatina doan eska dezakezu Bil Ta Garbiren webgunean.
2. Murriztu
Kontsumoa murriztea da kontsumo arduratsuagora iristeko bigarren urratsa. Ohitura on horiek gure eguneroko jarduera guztietan aplikatzen dira.
Bulegoan
- Zure esku botila eta ontzi berrerabilgarriak ekar ditzakezu bazkaritarako.
- Neurriz inprimatu, papera alferrik ez gastatzeko.
- Erregularki sailka itzazu zure mezu elektronikoak
- Lekuan berean hornitzen diren eta ontziratu gabeko produktuak erabiltzen dituzten hornitzaileei emaiezu lehentasuna.
Etxean
- Ikas ezazu garbiketa-produktuak edo kosmetikoak nola egin, erabil itzazu etiketa ekologikoa duten produktuak, ingurumena errespetatzen dutenak. Bil ta Garbik "Nork berak egin" tutorialak proposatzen dizkizu, zure desodorantea, hortzetako pasta edo makillajea kentzeko lozioak egin ditzazun.
Kasu! Erronbo gorriko ikurrak dituzten ontziak hondakindegira eraman behar dira, osagai arriskutsuak daramatzatelako.
- Saihestu erabilera bakarreko produktuak, hala nola erabili eta botatzen diren oihalñoak, kotoi txotxak.
- Horien ordez, erabil itzazu berriz bete daitezkeen flaskoak, produktu solidoak;
Erosketak egiterakoan
- Poltsa bat edo saski bat hartzen dut erosketen egiteko.
- Gainestalki gutiko produktuak kontsumitzen ditut: ontziratu gabekoak, pakete handiak) edo itzultzen direnak;
- Iraupen luzeagoko produktuak nahiago ditut. 2021eko urtarrilaz geroztik, eguneroko kontsumorako produktu ainitzek konpongarritasun-adierazlea daramate;
- Bigarren eskuko produktuak erosten ditut, dendetan edo Interneten. Adibidez, bigarren eskuko altzariak prezio merkean eros ditzakezu "Hangars d’AIMAn".
Nire haurrekin
- Eskola hornigai kargagarri eta iraunkorrak nahiago ditut. Jadanik etxean ditugunak ahal bezain bat erabiltzen ditut.
- Eskulanak ikasten ari naiz, dekorazioa, jaki goxoak, mozorroak, opari-bilgarriak (furoshiki) nihaurek egiteko;
- Nihaurek prestatzen ditut urtebetetzeko askariak, eta baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak hautatzen ditut.
- Ateraldi kulturaletarako, txartel birtualak erabiltzen ditut
3. Berrerabili
Zure ustez zaborra dena ez da nahitaez zaborra denentzat. Bota aitzin, hau egin dezakezu:
- objektuak konponarazi. ADEME*-en webgunean, material ohikoenen matxuren diagnostikatzailea aurkitzen da. 50 €-rainoko konponketa-bonua ere jaso dezakezu.
- hatu saltegietan, ganer-husteetan edo Interneten saldu;
- lekuko elkarteei eman, birziklatze-guneetan utzi edo hondakindegietan eskaini;
- "Upcycling" egin, hots, objektu berri bihurtu.
*ADEME: FrantziakoTrantsizio ekologikoaren agentzia
Baliagarria! Bil ta Garbiren webgunean, ekonomia zirkularrean engaiatutako lekuko eragileen kontaktuak aurkituko dituzu.
4. Lurrari itzuli
Hondakin organikoak gure zabor-ontzien bolumenaren ia herena dira. Hala ere, badira horiei balioa emateko irtenbideak. Baratzea ukan ala ez, konposta egin dezakezu. Konpostagailu bat doan lortzeko eta konpost on bat egiteko modua azaltzen dizugu hemen,
Ongi da jakitea! Bil ta Garbik 50 €-ko laguntza eskaintzen du zure lorategiko hondakinak birrindu ditzazun.
5. Birziklatu
Birziklatzea da hondakin gehiago ez sortzeko egin behar den azken gauza. Horren praktika sustatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak bereizketa erraztu du eta bilketa-gune gehiago sortu ditu lurraldean zehar. Bereizketa jarraibideak eta hurbileko bilketa-guneen kokapena ezagutzeko, kontsulta ezazu "Hondakinak bereizten ditut" informazio-orria.
Nork lagun diezadake hondakinak murrizten?
Bil ta Garbiren "Zero hondakin" baliabideak
Bere webgunean, Bil ta Garbi Sindikatuak baliabide ugari proposatzen ditu hondakinen murrizteko eta kontsumo arduratsuago baterantz joateko. Bertan aurkituko dituzu, adibidez, Ipar Euskal Herriko "zero hondakin" eta "zero xahutze" eragileen aurkitegi bat, baita eguneroko ekokeinuen gida praktikoak ere.
Hondakinen murrizteko eta bereizteko animatzaileak
Animatzaileek laguntzen zaituzte eta aholkuak ematen dizkizute hondakinak murrizteko prozesuan.
Hurbileko animatzaile batekin harremanetan jarri
Huts egin ezin dituzun hitzorduak
Bil ta Garbi Sindikatuak "Zero Hondakin", "Zero Xahutze" egunak antolatzen ditu urtero azaroan. Aukera ona da inguruan jarduten duten "zero hondakin" eragileak ezagutzeko eta prozesuan sartzeko.
ADEMEn "Zer egin nire hondakinekin?" simulagailua
"Zer egin nire hondakinekin?" tresnak, birziklatzeko soluzioa(k) berehala ematen d(it)u,produktu motaren eta egoeraren arabera. Aterabide ekologikoak eta bertutezkoak lehenesten ditu eta, saihestu ezin izan dituzun hondakinek ahal bezain eragin guti izan dezaten ingurumenean.
Zerbait ments zaizu?