Partikularren hondakinen bilketa

Ipar Euskal Herriko partikularren hondakinen bilketa mota desberdinak eta zure zikinontzien bilketa arau eta egunak deskubritu itzazu.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 4a

Ipar Euskal Herriko hondakinen bilketa molde desberdinak eta egutegiak

Ipar Euskal Herrian, partikularren hondakinen bilketarako 3 molde daude: 

  • edukiontzi indibidualetakoa;
  • edukiontzi kolektiboetakoa;
  • bereizketa gunekoa.

Hondakinen bilketa sistemaren plantan ezartzea herriko etxeekin adosturik egiten da. Biztanleriaren beharrak eta bilketaren kostuak kontuan hartzen ditu. 

Edukiontzi indibidualak baldin badituzu, bilketa egunak eta egutegiak kontsulta zenitzake “Ene bilketa egunak” bilaketa-tresnari esker.

Bilketa arauak

Edukiontzi indibidualetako bilketa

  • Zure hondakinak bereizteko, 2 edukiontzi mota dituzu:
    • edukiontzi horia estalki eta paper hondakinentzako. Hondakinak nahas-mahas bota behar dituzu, ez paketatu;
    • Edukiontzi beltza birziklaezinak diren beste etxe-hondakinentzako. Birziklaezinak diren etxe-hondakinak ongi hetsiriko zikin-poltsa batean bildu behar dira;
  • Berinazko hondakinentzako, eremu publikoanberinen edukiontziak dituzu. Hondakinak nahas-mahas bota behar dituzu, tapoirik gabe. Harrabots trabagarriak saihesteko gomendatzen den ordutegia 7:00etatik 22:00etarakoa da.
  • Hondakin bereziak (landare-hondakinak, etxetresnak, hondakin lanjerosak, etab.) hondakindegira eraman behar dira
  • Edukiontzi bilketaren sistema pean zaudenean, zure etxe aitzinean egiten da. Edukiontziak bilketa bezperako arratsean atera behar dituzu, bilketa egunak kontuan hartuz, eta bilketa egina delarik berriz etxera sartu.
  • Ez ezazu zakurik zolan berean utz, legez kanpoko botatzetzat hartuko dira.
  • Bilketa aginduak errespetatzen ez dituzten edukia dituzten edukiontziak ez dira bilduko;
  • Zure edukiontzien mantenuaren ardura duzu (garbiketa, konponketa, berritzea). Zure edukiontziaren konponketa edo berritze eskaera Euskal Elkargoari helarazten ahal diozu;
  • Ez zara edukiontzien jabea. Egoera aldaketarik baldin bada (etxe-aldaira, haur baten sortzea, heriotza), zure sektoreko hondakinen zerbitzuarekin harremanetan sartu behar zara;
  • Etxe berrian sartzen bazara eta zein muntadura ukan dezakezun jakin nahi baduzu, zure sektoreko hondakinen zerbitzuarekin harremanetan sartu behar zara;
  • Telekargatzekoa

  • Edukiontzi gurpildunen eskura uzteko araudia (PDF, 229 Ko) 

Formatu eskuragarriko edukiontzi gurpildunen eskura uzteko araudia (PDF, 122 Ko)

Edukiontzi kolektiboetako bilketa

  • Zure hondakinak bereizteko 2 edukiontzi kolektibo dituzu:
    • edukiontzi horia estalki eta paper hondakinentzako. Hondakinak nahas-mahas bota behar dituzu, ez paketatu;
    • Edukiontzi grisa edo beltza birziklaezinak edo balorizagarriak diren beste etxe-hondakinentzako. Hondakinak ongi hetsiriko zikin-poltsa batean bildu behar dira;
  • Berinazko estalkiak bereizketa gunera eraman behar dira.
  • Hondakin bereziak (landare-hondakinak, etxetresnak, hondakin lanjerosak, etab.) hondakindegira eraman behar dira
  • Eskuarki edukiontzi kolektiboak eraikinen azpian edo erresidentzietan kokatuak dira.
  • Zure edukiontziaren konponketa edo berritze eskaera helarazi diezaiokezu Euskal Elkargoari;
  • Isun indibidualak aplikatzen dira legez kanpoko hondakin botatze kasuetan, edukiontzi inguruan izanik ere.

Bereizketa guneko bilketa

  • Eskuarki zure etxebizitzatik hurbil edo zure auzoan kokatuak diren bereizketa guneetan hondakinak bereizi behar dituzu;
  • Bereizketa gune bakoitzean edukiontzi bat edo batzuk daude:
    • berinen edukiontzia berinazko estalkientzako;
    • edukiontzi horia paperezko, plastikazko, kartoizko eta metalezko estalkientzako;
    • edukiontzi beltza birziklaezinak diren beste etxe-hondakinentzako.
  • Bereizketa gune batzuetan ehunentzako edukiontziak daude ere;
  • Edukiontzi horian, estalki eta paper hondakinak nahas-mahas bota behar dituzu, ez itzazu paketatu;
  • Edukiontzi beltzean, birziklaezinak eta balorizagarriak diren hondakinak ongi hetsiriko zikin-poltsa batean paketatu behar dira.
  • Gehienetan bereizketa gunean libreki eskuragarri dira. Baina sektore batzuetan etxe-hondakinen edukiontziak dagokion herriko biztanleentzako soilik diren sarbide ezagugailu batez hornituak izan daitezke;
  • Isun indibidualak aplikatzen dira legez kanpoko hondakin botatze kasuetan, edukiontzi inguruan izanik ere.
  • Kasu: hondakin berezi batzuk (landare-hondakinak, etxetresnak, hondakin lanjerosak, etab.) ez dira etxe-hondakinekin nahasi behar baizik eta hondakindegira eraman.

Hurbil duzun bereizketa gunea atzeman ezazu

Zure trabagarrientzako zerbitzua

Euskal Elkargoak trabagarriak kentzeko zerbitzua eskaintzen du Euskal Kostalde - Aturriko eta Hego Lapurdiko eremuetan. Hondakin handien kentzea zure etxe aitzinean gertatzen da.

Trabagarri bat ene etxean kenarazi

Hondakinei buruzko araudia eta zergak

Ipar Euskal Herriko hondakinen bilketa arautegia

Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldeko etxe hondakinen eta antzekoen prebentzio eta kudeaketarako zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren baldintza eta moldeak Bilketa araudiak finkatzen ditu. Etxe-hondakinen eta antzekoen prebentzio eta bilketarako zerbitzu publikoaren erabiltzaile guziei inposatzen zaie.

Etxe-Hondakinen Kentze Zerga (EKZ, fr. TEOM)

EKZk etxe-hondakin edo antzeko guzien bilketa eta tratatze zerbitzua finantzatzeko da. Bizitegiaren edo egoitzaren alokatze balioaren arabera kalkulatzen da eta eraikiriko jabetzen Lur Zergaren bidez ordaintzen.

EKZri buruz gehiago jakin

Legez kanpoko botatzeak

Hondakinak botatzeko diren edukiontziez edo bilketa guneez kanpo egiten diren hondakin botatzeak 70 €-tik 120 €-ra doan isun batekin zigortzen dira. Baliabide honek zikinduriko guneen libratze eta garbiketa gastuak ordaintzea ahalbidetzen du.

Legez kanpoko botatzeei buruz gehiago jakin

Ba ote zenekien?

Bereizketaren sinplifikatzeari esker, urte batean soilik estalki eta paperen bilketa %27z emendatu da, hots, biztanleko 11 kg baino gehiago. Etxe-hondakinen bilketari dagokionez aldiz, biztanleko 25 kiloz gutitu da. Aitzinekorik gabeko emaitzak!

Laguntza behar dut

Hondakinei buruzko informazio praktiko ororentzako zure sektoreko hondakinen ardura duen zerbitzuarekin harremanetan sar.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com