Laneko hondakinen bilketa
Profesionala bazara (enpresa, elkarte, erakunde publiko, etab.) eta hondakinak bildu eta birziklatu nahi badituzu, hor dituzu gure zerbitzuen aurkezpena eta zenbait aholku praktiko.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
Araudiak zer dio?
1975eko uztailaren 15eko legearen arabera (FR), profesional bakoitzak du bere hondakinen desegitearen ardura.
AGEC lege berria (Xahutzearen kontra, Ekonomia Zirkularraren alde) onartuz geroztik, enpresak beren bio-hondakinak tratatzera ere behartuak dira. Informazio gehiago nahi baduzu, Frantziako Ekologiaren Ministerioaren webgunera jo dezakezu.
Zein zerbitzu proposatzen ditu Hirigune Elkargoak?
“Iduriko” deitu hondakinen bilketa
“Iduriko” deitu hondakinak profesionalek (enpresek, elkarteek, erakunde publikoek etab.) ekoizten dituzten eta partikularren hondakinen idurikoak diren hondakinak dira.
Profesional guziek, egoera guzietan, bilketa zerbitzua balia dezakete, baldintza hauei jarraiki:
- zerbitzua urririk da astean 770 etxe-hondakin litro baino gutiago ekoizten duten enpresentzat;
- zerbitzua ordaintzen da astean 770 etxe-hondakin litrotik goiti. Profesionalek zerga berezia ordaindu behar dute; horren zenbatekoa bilketa zerbitzuei eramaten dioten etxe-hondakin bolumenaren araberakoa da. Zerga hori 1. eurotik goiti aplikatzen zaie TEOMetik salbuetsiak diren profesionalei (lantegiei, administrazioei);
- zerbitzutik kanpo dira astean 30 000 etxe-hondakin litro baino gehiago ekoizten duten profesionalak.
- Baimenduak diren bolumen mugak gainditzen dituzten asteak baizik ez dira fakturatzen.
Oharra: hondakinen bilketarako zerbitzu publikoa ez dagokien profesionalek hala ere Etxe Hondakinen Biltze Zerga (EHBZ) ordaindu behar dute.
Bilketa zerbitzuak hauek hartzen ditu barne:
- partikularren hondakinen iduriko hondakinen bilketa, garraioa eta balorizazioa (etxe-hondakinak, gainestalki birziklagarriak, berina kanpo);
- bilketa ekipamenduak eskura ematea eta beharrez aldatzea;
- laguntza teknikoa, hondakinen kudeaketa optimizatzeko: bereizketa garatzea, edukiontzien bolumena eta kopurua murriztea.
Oharra: Bilketa zerbitzuak berinazko botilak eta bokalak ez ditu bere gain hartzen, ezta hondakindegira eraman behar diren hondakinak ere.
Hondakinen hondakindegiko bilketa
Lurraldeko hondakindegi gehienak profesionalei ere zabalik zaizkie. Onartzen eta ukatzen diren hondakinei eta profesionalen harrera baldintzei buruzko informazioak hondakindegien aurkitegian (FR) dituzu.
Oharra: Profesionalen hondakinen hondakindegiko bilketa ordaintzen da.
Elkargoak ene hondakinak ez baditu bere gain hartzen, nola jokatu?
Iduriko hondakinen bilketan hondakinak kontuan hartuak ez dituzten edo hondakindegiak baliatzeko baldintzak betetzen ez dituzten profesionalek enpresa pribatuei dei egin behar diete. Euskal Hirigune Elkargoak hondakin profesionalen bilketan eta tratamenduan berezituak diren tokiko enpresen on line aurkitegia osatu du.
Bestalde, jarduera eremuen araberako gidak ere badira, hondakinak hastapenetik murrizteko aholkuak hartzeko.
Laguntza behar dut
Zure hondakin profesionalei eta zerbitzu-zerga bereziari buruzko argibiderik behar izanez gero, jar zaitez harremanetan zure sektoreko zerbitzuarekin.
Euskal Kostalde - Aturriko eremua
Tel.: +33 5 59 57 12 03 (Baiona /Bokale) edo +33 5 59 57 12 15 (Angelu, Biarritz, Bidarte)
Posta elektronikoa: redevance.cotebasqueadourcommunaute-paysbasquefr
Hego Lapurdiko eremua
Tel.: +33 5 40 39 71 05
Posta elektronikoa: dechets.sudpaysbasquecommunaute-paysbasquefr
Errobi-Aturri eremua
Tel.: +33 5 59 93 50 77
Posta elektronikoa: dechets.errobiaturricommunaute-paysbasquefr
Amikuzeko eremua / Bidaxunealdeko eremua - Hazparnealdeko eremua / Iholdi-Oztibarreko eremua / Garazi-Baigorriko eremua / Xiberoko Lurralde eremua
Tel.: +33 5 59 57 11 80
Posta elektronikoa: dechets.barnekaldecommunaute-paysbasquefr