Bereizketa aholkulariak
Hondakinak murriztu eta ongi bereizi nahi dituzue? Hondakinen bereizketa egiteko aholkulariak hemen dira zuei informazioa emateko.
Eguneratzea:2026(e) ko martxoaren 4a
Zein da Hondakinen Murrizketa eta Bereizketarako Animatzaileen (A.R.T.D.) eginkizuna?
A.R.T.D.-en rola da zuen galderei erantzutea eta zuen hondakinen kudeaketari buruz informazioa ematea:
- Nola sortu hondakin gutiago;
- Nola sailkatu hondakinak;
- Nola konpostatu biohondakinak.
Zein zerbitzu eskaintzen dituzte Hondakinen Murrizketa eta Bereizketarako Animatzaileek?
A.R.T.D.-ek aholkuak ematen dizkizue. Zuen eskura jartzen dituzte informazio-dokumentu desberdinak (gidak, bereizketa-oroigarriak, fitxak, etab.) eta tresna batzuk bereizketa edo hondakinen murrizketa errazteko (aurre-bilketarako poltsak, Stop Pub pegatinak, etab.).
Haien eginkizun nagusiak hauek dira:
- Etxez etxeko komunikazioa etxeen artean, sailkapen arauak azaltzeko, egin beharreko jestuak erakusteko, bereizketa okerren ondorioak azaltzeko eta hondakinak hobeki bereizketa aholkuak emateko;
- Lurreko jarraipenak bilketa-taldeekin batera, bereizketa kalitatea apala den auzoak identifikatzeko, bildu diren ontzien kopuru apalak eta bereizketa eskasa edo desegokia antzemateko;
- Informazio eta sentsibilizazio ekintzak publiko erreleboekin (hautetsiak, Elkargoko eta herrietako zerbitzu teknikoak, CCAS-eko langileak, etxebizitzen kudeatzaile eta zaintzaileak, turismo arloko profesionalak, elkarteak, etab.);
- Esku-hartzeak eskoletan, bereziki 3. zikloko ikasleak hondakinen kudeaketa egokira sentsibilizatzeko;
- Publiko zabalari zuzenduriko animazioak ekitaldi eta manifestazioetan (merkatuak, azokak, bestak, etab.).
Nola harremanetan sartu Hondakinen Murrizketa eta Bereizketarako Animatzaile batekin?
Zuen eremuko animatzailearekin harremanetan sar zaitezkete.
| Sektoreak | Telefonoak |
|---|---|
| Hego Lapurdi eremua |
|
| Euskal Kosta Aturri eremua | +335 59 44 26 14 |
| Errobi eremua |
|
| Errobi-Aturri eremua | +336 45 49 69 89 |
| Hazparnealdeko eremua | +336 79 34 27 57 |
| Iholdi-Oztibarre eremua | +336 79 34 27 57 |
| Bidaxunealdeko eremua | +336 85 79 85 51 |
| Amikuze eremua | +336 45 48 88 18 |
| Xiberoa eremua | +336 45 48 18 08 |
| Garazi-Baigorri eremua | +336 45 49 29 19 |
Gehiago ikusi
- Ene hondakinak bereizten ditut, bereizte aginduak
- Partikularren hondakinen bilketa
- Les points de tri
- Les déchèteries