Europar Batasunak diruz laguntzen dituen mugaz gaindiko proiektuak
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a
Euskal Elkargoak daramatzan proiektuak
Ostreobila proiektua

Ostreobila mugaz gaindiko proiektuaren helburua da kostaldeko mugaz gaindiko lurraldeari ezagutza-elementuak eta erabakiak hartzeko laguntza tresnak eskaintzea, Ostreopsis alga toxikoaren agerpen posibleak aitzinatzeko eta horiek bioaniztasunean zein hondartzak erabiltzen dituzten pertsonen osasunean izan ditzaketen ondorioak kudeatzeko.
Ekintzak honako hauek dira, kudeaketa eta komunikazioaz gain:
Euskal kostaldean Ostreopsis-en urtaroen araberako dinamika ezaugarritzea, ipar eta hego euskal kostaldean urtero egiten diren jarraipenen segida eta harmonizazioaren bidez, emaitzak aztertuz eta publikoari eskuragarri jarriz.
- Espeziearen ekologia eta garapena bultzatzen duten baldintzak hobeki ulertzea.
- Ostreopsis-en ugaritzeek osasunean eta itsas faunan dituzten ondorioak ebaluatzea.
Egutegia: 2024ko urtarrila – 2026ko abendua
Proiektuaren partaideak:
- Euskal Elkargoa (Eramailea)
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Ifremer
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- AZTI Fundazioa
Paue eta Aturrialdeko Herrialdeen Unibertsitatea (UPPA) - Rivages Pro Tech – Suez Eau
- Laboratoire océanographique des sciences de la mer
- Institut de Ciències del Mar (ICM/CSIC)
Proiektuak lankidetzan dihardu, halaber, Euskal kostaldeko osasun agintariekin (Eskualdeko Osasun Agentzia, Eusko Jaurlaritzako osasun agintariak), baita Eusko Jaurlaritzako toxikologia zentroarekin eta Euskal Kostaldeko Ospitalearekin ere.
Aurrekontua: 2 201 988,64 €
horietatik 1 431 292,61 € FEDER funtsen bidez (Interreg POCTEFA programa)
Proiektuari buruzko informazioa gehiago:
Uramuga proiektua

URAMUGA mugaz gaindiko proiektuaren helburua da uraren zikloaren mugaz gaindiko kudeaketa integratua hobetzea, mugaz gaindiko arro hidrografikoetan (Errobi, Ugarana, Urdazuri eta Bidasoa) uraren kalitatea hobetzeko eta ur baliabideak hobeki optimizatzeko.
Urdaxen, Dantxarineako saltegietan (ventak), Txingudiko badian, Hendaian eta Ainhoan ur baliabideen kudeaketa partekatua da; herrialde bateko edo besteko erakundeek kudeatzen dute, eta horrek planifikazio eta kudeaketa bateratua eskatzen du.
URAMUGA proiektuaren helburua da koordinazioa eta inbertsioak hobetzea, hondakin-uren kudeaketa egokia bermatzeko, saneamendua hobetzeko eta mugaz gaindiko eremuko herritarren edateko ur hornidura segurtatzeko.
Euskal Hirigune Elkargoak, bere eskumenen arabera, proiektuaren lan ardatz guztietan parte hartuko du: mugaz gaindiko ur foro bat antolatzea, uraren lan taldea animatzea, Hendaian Joncaux eremuko sareetan inbertsioak egitea, Dantxarineako araztegiaren sareak hobetzea, ur baliabideei buruzko hainbat ikerketatan parte hartzea.
Proiektuaren ekintzak hauek dira, oro har:
• Proiektuaren kudeaketa
• Komunikazioa
• Uraren zikloaren mugaz gaindiko gobernantza eta kudeaketarako lankidetza esparrua sortzea
• Mugaz gaindiko lurraldeko saneamendu sareak hobetzea
• Edateko uraren horniduraren mugaz gaindiko kudeaketa hobetzea
Egutegia: 2024ko urtarrila – 2026ko abendua
Partaideak:
- NILSA (buruzagi)
- Servicios de Txingudi
- Euskal Hirigune Elkargoa
- Bera, Lesaka, Baztan, Urdax eta Luzaideko udalak
Aurrekontua:
3 627 435,74 € horietatik 2 357 833 € FEDER (Interreg POCTEFA)
Informazio gehiago aurki dezakezu proiektuari dedikatu webgunean:Uramuga
NILSAk abiatu merkatua Dantxarinea eremuko alternatiba azterketarentzat.
AI4FLOOD proiektua

AI4FLOOD proiektuaren helburua da uholdeen prebentzioa hobetzea adimen artifizialaren eta herritarren parte-hartzearen bidez.
Proiektuaren lurraldea osatzen dute Errobi eta Urdazuri ibai-arroek Frantziako aldean, eta Nafarroako ibai-arroek Espainiako aldean. Uholdeekiko eremu sentikorra da. Azken urteetan Errobin, Aturrin eta Urdazurin izandako uholdeek, baita Nafarroako Tafalla inguruan gertatutakoek ere (2019ko azken gertaera larria), erakutsi dute ibai horiek erregimen torrentziala izan dezaketela eta uholde azkar horien eraginpean dauden gune ugari daudela.
AI4FLOOD proiektuaren bidez, partaideek alerta goiztiarrak emateko tresnak garatzen dituzte, larrialdi egoeren aurrean prebentzioa, babesa eta prestaketa hobetzeko.
Tresna horiek oinarritzen dira berrikuntza teknologikoan (adimen artifiziala, neurona sareak…) eta herritarren eta enpresen parte-hartzean, autobabes neurriak definitu eta ezartzeko.
Proiektuaren ekintzak honako hauek dira, kudeaketa eta komunikazioaz gain:
Azterketa-arroak uholde arriskuaren aurrean karakterizatzea
• Adimen artifizialeko tresnak diseinatu eta garatzea, alerta goiztiarrak emateko
• Tokiko babes plan berriak definitzea (Espainiako aldean) edo dauden planak egokitzea (Frantziako aldean), eta biztanleen artean uholde arriskuaren prebentzioaren kultura garatzea
Euskal Hirigune Elkargoak, bere eskumenen arabera, azterketa-arroak karakterizatzeko ekintza koordinatuko du, aurreikuspen tresna berriak probatuko ditu eta prebentzioaren kultura garatzeko metodo eta tresnak definitzen aktiboki parte hartuko du. Proiektu hau Euskal Elkargoak gidatzen dituen Uholdeak Prebenitzeko Ekintza Programen (PAPI) osagarri da.
Egutegia: 2024ko urtarrila – 2026ko abendua
Proiektuaren partaideak:
• TESICNOR S.L – TESICNOR (buruzagi)
• Nair Center
• Euskal Hirigune Elkargoa
• Tafallako Udala
• NATURKLIMA – Klima Aldaketaren Behatokia
• PREDICT
• Arrisku, ingurumen, mugikortasun eta lurralde antolamenduko azterketa eta aditu zentroa – Okzitania
• SIXENSE
Proiektuaren aurrekontua: 2.138.934,58 € horietatik 1.390.307 € FEDER funtsen bidez (Interreg POCTEFA programa)
Informazio gehiago:
AI4Flood – uholdeen aurreikuspenari buruzko adimen artifiziala
Rhune-E proiektua

La Rhun-E proiektuaren helburua da Larrun mendigunearen antolaketa eta mugaz gaindiko gobernantza ezartzea, eremu hori modu partekatuan kudeatzeko.
Larrun mendigunea, Nafarroaren eta Pirinio Atlantikoen artean kokatua, Sara, Azkaine eta Berako udalerrien lurraldean dago. Mugaz gaindiko espazio partekatuaren adibide bikaina da. Balio natural eta ondare handiko eremua izanik, eragile guztien arteko kudeaketa koordinatua eta ikuspegi bateratua behar ditu bere ingurumen berezia babesteko.
Erronkak, ordea, anitz dira: gunerako sarbidea, tontorreko ventas-etako hondakin-uren kudeaketa, mendi-ibilbideen erabilera handia, faunan eta floran duen eragina, naturguneen sailkapenaren mugaz gaindiko asimetria, eta abar. La Rhun-E proiektuak erronka horiei aurre egitea du helburu, ikerketa eta lanen bidez, gunearen ingurumen kalitate orokorra hobetzeko eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko eta bitartekaritza egiteko tresnak sortzeko.
Proiektuaren ekintzak honako hauek dira, kudeaketa eta komunikazioaz gain :
Larrun mendigunearen ingurumen- eta mendi-kalitatea lehengoratzea
• Larrun mendiguneko ondare natural eta kulturala ezagutzea, babestea eta balioan jartzea, baita bitartekaritza lana egitea ere
• Sarrera edo harrera gune komun bat sortzea, gobernantza eta lankidetza eredu berri baten oinarri gisa
Euskal Hirigune Elkargoak, bere eskumenen arabera, proiektuaren lan ardatz guztietan parte hartuko du: hondakinen kudeaketatik hasi eta ingurumen ondarearen balorizazioraino, baita artzain jardueraren zaintza eta bisitari fluxuen kudeaketa ere. Elkargoak mugaz gaindiko eskalan ekintzak eramango ditu aitzina, proiektuko gainerako partaideekin elkarlanean.
Egutegia: 2024ko urtarrila – 2026ko abendua
Proiektuaren partaideak:
• Pirinio Atlantikoetako Departamendua – buruzagi
• Nafarroako Gobernua
• Euskal Hirigune Elkargoa
• GAN-NIK (Nafarroa)
• Sarako herria
• Azkaingo herria
• Urruñako herria
• Berako Udala
Proiektuaren aurrekontua: 2.999.088 €
horietatik 1.949.407 € FEDER funtsen bidez (Interreg POCTEFA programa)
Informazio gehiago:
https://larhune.eu/fr/projet
SudWaMa proiektua

SudWaMa (SUstainable WAter MAnagement) proiektuaren helburua da eraikin instituzionaletan uraren kudeaketa zirkularraren estrategia komun bat garatzea, SUDOE lurraldean (Europaren hego-mendebaldea) aplikagarria izango dena.
Proiektuak biltzen ditu Ipar Euskal Herriko eragile instituzionalak, erakunde profesionalak eta ikerketa zentroak (Euskal Hirigune Elkargoa eta ESTIA ingeniaritza eskola), baita Hego Euskal Herrikoak, Madrilgo metropoli eremukoak eta Portugalgo Coimbrako hirikoak ere.
Proiektua honako ondorio batetik abiatu da: SUDOE lurraldeko ur baliabideak gero eta mehatxatuagoak dira klima berotzearen, gehiegizko kontsumoaren eta lurzoruen erabilera jasangarri ezaren ondorioz; aldi berean, arlo horretan irtenbideak garatzeko politika eta arau erantzunak ez dira nahikoak.
SudWaMa proiektuak erronka horiei aurre egitea du helburu eraikinetan ekonomia zirkularraren ikuspegia aplikatuz. Ikuspegi hori oinarritzen da euri-uren, euri-jasa-uren eta hondakin-uren berrerabilpenerako sistema berritzaileak ezartzean, teknologikoki eraginkorrak, ustiapen errazekoak, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki onargarriak direnak.
Proiektua 2025eko ekainean abiatu zen, eta 3 urte iraungo du.
Bere ekintzak honako hauek dira, kudeaketa eta komunikazioaz gain:
- Eraikinetan uraren kudeaketa zirkularra garatzeko estrategia komun bat prestatzea eta onartzea, hiri mailan uraren kudeaketa zirkularrerako benetako aukerak irekiz;
- Hondakin-uren, euri-uren eta euri-jasa-uren berrerabilpen sistemak esperimentatzea lau gune pilotutan;
- Erabiltzaileak sentsibilizatzea, eta eragileak mobilizatu eta formatzea, eraikinetan uraren kudeaketa zirkularra sustatzeko.
Euskal Hirigune Elkargoak, bere eskumenen arabera, estrategia komunaren elaborazioa koordinatuko du. Halaber, proiektuan parte hartzen duten lau eskualdeetako araudien analisi konparatiboa egingo duen azterketa bat eramango du aitzina, baita uraren kudeaketa jasangarriaren inguruan erabiltzaileak eta eragileak sentsibilizatzeko praktika onen analisia ere. Gainera, ESTIArekin batera, gai honetan lanean ari diren funtsezko eragileen talde bat osatu eta animatuko du (tokiko, eskualdeko eta nazio mailako eragileak).
Egutegia
2025eko ekaina – 2028ko maiatza
Proiektuaren partaideak
Espainia :
- Zubigune Fundazioa
- Universidad Politécnica de Madrid – Centro de Estudios e Investigación para la Gestión de Riesgos
- Breen Aquaponic Systems S.L.U.
- BUILD: INN, Euskadiko Eraikuntza Kluster Elkartea
- Canal de Isabel II, S.A.MP
Portugal :
- Coimbra Unibertsitatea – Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Ingeniaritza Departamentua
- AC – Águas de Coimbra, E.M.
Frantzia :
- Euskal Hirigune Elkargoa
- ESTIA RECHERCHE
Proiektuaren aurrekontua
1 698 634,51 €
Proiektuaren kofinantzatzaileak
Proiektua %75ean FEDER funtsen bidez finantzatua da, Interreg Sudoe programaren baitan.
Informazio gehiago
Proiektuari eskainitako webgunea : sortzen ari da
Egoera
Proiektu transnazionala
Egoera : martxan
Gauzatze epea : 2025 – 2028
SMART Coast proiektua

SMART Coast proiektuak (Sustainable MAnagement of visitor flows for Resilient Tourism in COASTal areas – kostaldeko eremuetan turismo erresiliente baterako bisitari joan-jinen kudeaketa jasangarria) tresna operatiboak ezartzea du helburu, kostaldeko eremuetan joan-jin turistikoen kudeaketa hobetzeko eta itsasertzara iristeko moduak modu iraunkorrean berrantolatzeko.
Proiektuak Atlantikoko kostaldeko hainbat eskualdetako erakunde publikoak, herriko etxeek, helmuga turistikoak eta unibertsitateak biltzen ditu. Besteak beste, Akitania Ipar Euskal Herriarekin (Euskal Hirigune Elkargoa eta Itsasbazterreko GIPa), Espainiako lurraldeak (Kantabria eta Galizia), Irlandako Kerry konderria eta Portugalgo Algarve eta Azore uharteak.
Ipar Euskal Herria Akitania-Berria eskualdeko helmuga turistiko bisitatuenetako bat da. Bere erakargarritasuna hein handi batean kostaldean oinarritzen da, eta horrek bisitari kopuru handiak eragiten ditu, batez ere udan. Horrek, batzuetan, eragozpenak sor ditzake bai bisitarientzat bai bertako biztanleentzat. 2020az geroztik, bisitari joan-jinen kudeaketa lehentasunezko arloa bihurtu da Euskal Hirigune Elkargoarentzat, eta horretarako hainbat neurketa eta erregulazio tresna probatzen hasi da bere Turismo Estrategiaren baitan.
SMART Coast proiektua dinamika horretan kokatzen da, Euskal kostalde osoan fluxuen kudeaketarako irtenbide berriak esperimentatzeko aukera emanez. Landuko diren gai nagusien artean daude kostaldeko eremu sentikorretan oinezkoen ibilbideak, trafiko pilaketak eta aparkaleku arazoak. Irlandako, Espainiako eta Portugalgo partaideekin lankidetzan, esperimentazio horiek joan-jinen kudeaketa jasangarri, orekatu eta tokiko berezitasunetara egokitutako estrategiak identifikatzea dute helburu.
Euskal Hirigune Elkargoak, bere eskumenen arabera, 2. ekintzan parte hartuko du: “bisitari kopurua neurtzeko, informazioa hedatzeko eta fluxu turistikoak kudeatzeko ekintza zehatzak esperimentatu eta ezartzea”. Horretarako, bi fluxu motatan oinarritutako irtenbideak probatuko ditu:
- Oinezkoen eta bizikleten joan-jinak: kostaldeko mugimenduak eta portaerak aztertzea, biztanleen eta bisitarien mugikortasun ohiturak eta beharrak hobeto ulertzeko;
- Ibilgailuen joan-jinak: trafikoaren eta aparkalekuen azterketa, bereziki udako garaian, eta ondoren despilaketa edo pilaketa murrizteko irtenbideen probak.
Euskal Hirigune Elkargoak, halaber, proiektuarekin lotutako partaideekin komunikazioa bermatuko du: Euskal ElkargokoTurismo Bulegoa (OTPB), Atout France eta Paue eta Aturrialdeko Herrialdeen Unibertsitatea (UPPA).
Proiektua 2025eko uztailean abiatu zen, eta bi urte eta erdiko iraupena izango du.
Egutegia
2025eko uztaila – 2027ko abendua
Proiektuaren partaideak
Espainia :
- Vigoko Unibertsitatea
- Kantabriako Unibertsitatea
- Piélagoseko Udala
- Kantabriako Gobernua
- Costa Quebrada elkartea
Portugal :
- Algarveko Turismo Eskualdea
- Azores Destination Management Organisation (Azores DMO)
Frantzia :
- Euskal Hirigune Elkargoa
- Itsasbazterreko GIPa (eramailea)
Irlanda :
- Munster Technological University
Proiektuaren aurrekontua (gehieneko aurrekontu globala)
2 963 093,71 €
Proiektuaren kofinantzatzaileak
Proiektua %75ean FEDER funtsen bidez finantzatua da, Interreg Espace Atlantic 2021-2027 programaren hirugarren deialdiaren baitan.
Informazio gehiago
Proiektuari eskainitako webgunea: sortzen ari da.
Egoeran
Proiektu transnazionala
Egoera: martxan
Gauzatze epea: 2025 – 2027
REGENAQUA proiektua

REGENAQUA proiektuaren helburua da Pirinioetako POCTEFA mugaz gaindiko eremuan ur baliabideen kudeaketa hobetzea, hainbat araztegitan (STEP) tratamendu kuaternariorako eta tratatutako hondakin-uren berrerabilpenerako teknologia pilotuak garatuz. Teknologia horiek hainbat arlotan aplikatzeko pentsatuak dira: hiri ingurunean, nekazaritzan, ingurumen arloan, industria eremuan eta araztegien barne erabileretan.
Proiektua 5 ekintzatan banatzen da:
- Proiektuaren kudeaketa
- Komunikazioa
- Mikropoluitzaileak ezabatzeko teknologia kuaternarioak garatzea
- Hondakin-uren berrerabilpenerako instalazio pilotuak garatzea
- Tratatutako hondakin-uren berrerabilpenerako mugaz gaindiko plan estrategikoa eta teknologia kuaternarioak ezartzeko gida (emaitzen kapitalizazioa eta transferentzia)
Testuinguru horretan, Euskal Hirigune Elkargoak tratamendu kuaternarioaren eta tratatutako hondakin-uren berrerabilpenaren (REUT) erakusle edo demostratzaile bat eraikiko du Angeluko Pont de l’Aveugle araztegian.
Egutegia: 2026ko urtarrila – 2028ko abendua
Partaideak:
- NILSA (buruzagi)
- Euskal Hirigune Elkargoa (CAPB)
- IPREM
- ECOCENE
- Luy Gabas Lées ur-sindikatuaren erakundea
- Nay herri elkargoa
- Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoa (Euskadi)
- Vitoria-Gasteizko Udal Urak (Euskadi)
- Besòs-Tordera Partzuergoa (Katalunia)
Proiektuaren aurrekontu globala:
2 275 852,65 €
horietatik %65 FEDER – POCTEFA funtsen bidez finantzatua
Euskal Elkargoaren aurrekontu espezifikoa:
583 200 €
horietatik 379 080 € FEDER – POCTEFA
Dobla proiektua

Dobla proiektuaren helburua da dantzaren sektorea egituratzea eta garatzea mugaz gaindiko eskalan (Euskal Herria eta Nafarroa), lankidetzaren bidez eta tokiko ondarea balioan jarriz, garapen iraukorraren ikuspegitik.
Dantza mugaz gaindiko lurralde honetako nortasunaren adierazle sendoa da. Sektoreko eragileen ekosistema aberatsa da eta dagoeneko mugaz gaindiko lankidetza ugari sortu ditu. Hala ere, lankidetza horiek noizbehinkakoak eta gutxi egituratuak dira oraindik. Gainera, dantzaren profesionalek gaur egun erronka ekonomiko, ingurumeneko eta sozial handiei egin behar diete aurre. Egoera berrietara egokitzea inoiz baino beharrezkoagoa da.
Dobla proiektua egoera horren diagnostikotik eta sektoreko eragileei irtenbide zehatz eta operatiboak eskaintzeko borondatetik sortu da. Malandain Ballet Biarritz erakundea buru duen proiektu honek mugaz gaindiko lurraldeko dantzaren arloko erakunde eta eragile nagusiak biltzen ditu. Hiru urtez, partaide horiek dantzaren profesionalen mugaz gaindiko sare bat sendotu eta egituratzeko lan egingo dute, baita profesional horiei laguntzeko estrategia bat garatzeko ere.
Proiektuan aurreikusitako ekintzek sektorearen balio kate osoa hartuko dute: sorkuntzatik hedapenera. Ekintza horiek sektorea dinamizatzen lagunduko dute, lankidetzak indartuko dituzte eta lurralde honetako proiektu artistiko eta kulturalei ikusgarritasun europarra eta nazioartekoa emango diete.
Proiektuaren helburu espezifikoak honako hauek dira:
- Kultura nortasun komun bat balioan jartzea
- Artisten eta lan artistikoen mugikortasuna hobetzea mugaz gaindiko lurraldean
- Sektorearentzat baliabideak eta finantzaketa optimizatzea
- Sektorearen nazioarteko ikusgarritasuna indartzea
- Berrikuntza eta aniztasun artistikoa sustatzea
Egutegia
2026ko urtarrila – 2028ko abendua
Proiektuaren partaideak
- Malandain Ballet Biarritz (eramailea)
- Euskal Hirigune Elkargoa
- Eusko Jaurlaritza
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Errenteriako Udala
- Dantzaz
Proiektuaren aurrekontua (gehieneko aurrekontu globala)
1 506 388,60 €
Proiektuaren kofinantzatzaileak
Proiektua %65ean FEDER funtsen bidez finantzatua da, POCTEFA mugaz gaindiko programaren baitan.
Informazio gehiago
Proiektuari eskainitako webgunea: sortzen ari da
Egoera
Proiektu mugaz gaindikoa
Egoera: martxan
Gauzatze epea: 2026 – 2028
Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen sindikatuak eramaten dituen proiektuak
Mugaziklo proiektua

Mugaziklo proiektuaren helburua da mugaz gaindiko eremuan mugikortasun aktiboa eta jasangarria sustatzea, Gipuzkoan, Nafarroan eta Pirinio Atlantikoetan. Horretarako, bizikleta ibilbide eta tarte berriak sortzea, tokiko biztanleak sentsibilizatzea eta zerbitzuak nahiz gobernantza hobetzea aurreikusten da.
Proiektuaren ekintzak honako hauek dira, kudeaketa eta komunikazioaz gain:
- Mugaz gaindiko bizikleta ibilbideen sareak osatu eta hobetzeko azpiegiturak garatzea.
- Mugikortasun integratu, jasangarri eta aktiboaren eredua sustatzea, sentsibilizazio eta informazio ekintzen bidez.
- Bizikleta azpiegituren kudeaketari buruzko esperientziak kapitalizatzea eta mugikortasun aktiboa sustatzea.
Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuakbere eskumenen arabera, 8 bizikleta aparkaleku seguru instalatuko ditu, Mugi Mouv mugikortasun heziketa programa ezarriko du lehen hezkuntzako ikasleen artean, eta bizikleta elektrikoen epe luzerako alokairu zerbitzu pilotu bat abian jartzeko azterketa egingo du.
Egutegia: 2025eko maiatza – 2029ko maiatza
Proiektuaren partaideak:
- NASUVINSA (Nafarroa) – buruzagi
- Pirinio Atlantikoetako Departamendua (64)
- Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua
- Gipuzkoako Foru Aldundia (DFG)
- Bidasoa Activa
Aurrekontua:
5 978 753,24 €
horietatik 3 886 189,60 € FEDER funtsen bidez (Interreg POCTEFA programa – AFOMEF deialdia)
MUGAZIKLO proiektua %65ean Europar Batasunak kofinantzatua da, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren AFOMEF proiektu deialdiaren bidez. POCTEFA programaren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.
Transfermugi proiektua

Transfermugi proiektuaren helburua da Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzea, tren zerbitzuak eta errepide bidezko garraio publikoak garatuz. Horretarako, besteak beste, tren eta autobus proiektu pilotu berriak ezartzea, tren azpiegiturei eta trafikoari buruzko azterketak egitea eta polo multimodal estrategikoak antolatzea aurreikusten da.
Proiektuaren ekintzak honako hauek dira, kudeaketa eta komunikazioaz gain:
- Tren garraio zerbitzuak eta intermodalitate azpiegiturak ezartzea:
– Régiolis tren materialaren homologazioa Iruneraino ibiltzeko
– Cercanías zerbitzua Hendaiaraino hedatzeko proba pilotua
– Tren azpiegiturei buruzko azterketak
– Merkantzien garraioaren trafikoari buruzko azterketa
– Polo multimodalen azterketa eta antolaketa, Basco-Landais RER proiektua garatzeko
- Errepidezko mugaz gaindiko hiriarteko zerbitzu publikoak hobetzea:
→ Mugaz gaindiko hiriarteko autobus linea bat ezartzea
→TXIK TXAK sarearen eta bere kostaldeko linea expressaren balorizazio eta errendimendu azterketa
- Mugaz gaindiko erabiltzaileen esperientzia hobetzea
Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen sindikatuakbere eskumenen arabera, mugaz gaindiko dimentsioa duten polo multimodalen antolaketari buruzko azterketak eta lanak eramango ditu aitzina (Bidarten eta Hendaiako Deux Jumeaux gunean), baita TXIK TXAK kostaldeko linea expressaren mugaz gaindiko zatien azterketak ere.
Egutegia: 2024ko urria – 2029ko maiatza
Proiektuaren partaideak:
- ETS (Eusko Jaurlaritza) – buruzagi
- Akitania-Berria Eskualdea (RNA)
- Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen sindikatua
- Gipuzkoako Foru Aldundia (DFG)
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (ATTG)
- NAEN Euroeskualdea
Proiektuaren aurrekontua:
5 950 060 €
horietatik 3 867 539 € FEDER funtsen bidez (Interreg POCTEFA programa – AFOMEF deialdia)
TRANSFERMUGI proiektua %65ean Europar Batasunak kofinantzatua da, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren AFOMEF proiektu deialdiaren bidez. POCTEFA programaren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.
Zerbait ments zaizu?