Arte-eta ekoizpen-eskulangintza sailaren garapen ekonomikorako bide-orria
Eguneratzea:2025ko martxoaren 10a

Arte- eta ekoizpen- eskulangintzak oinarri sendoak ditu Ipar Euskal Herrian eta hemengo ekonomiaren ADNaren parte da. Sail horrek beharrezko funtzio bat betetzen du, enplegu egonkorrak ahalbidetzen baititu, ezin direnak deslokalizatu. 22 000 enplegu inguru dira, hau da, lurraldeko enpleguen %16.
Gure tokiko enpresek jakintza bereziak dituzte, nortasun handiko produktuak ekoizten dituzte, eta Ipar Euskal Herriaren dinamika ekonomikoan azkarki parte hartzen dute.
2019an, “arte- eta ekoizpen- eskulangintza” saila ekoizpen sektore produktibo, historiko eta egituratzaile gisa identifikatu genuen. Sail horren garrantzia 2024-2030 Garapen Ekonomikorako Eskema berritzean berretsi genuen.
Bide-orri hau 2023-2024an hainbat artisau eta partaiderekin eraman trukaketen eta elkarrizketen emaitza da. Akitania Berriko Eskualdearen ekintzekiko osagarria da.

Bide-orri honen bidez ikuspegi anbiziotsu batetik lan egin nahi dugu lurraldeko eskulangintzari buruzko trebetasunen mantentzeko, garatzeko eta transmititzeko. Eta nola ez, sailaren trantsizioa sostengatu eta zalutu nahi dugu, ekonomia iraunkor eta erresiliente baten alde.
Sylvie Durruty Lehendakariordea Ekonomia eta berrikuntza
Dokumentua telekargatu
- Arte-eta ekoizpen-eskulangintza sailaren garapen ekonomikorako bide-orriaPDF - 12 orriak - 3,84 Mo
Orain
Arte master baten sorrera Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan
2025ko apirilaren 3a

Ipar Euskal Herriko AFOZek bere ateak aprendizgaiei irekitzen ditu
2025ko martxoaren 20a
