“Ura, itsasbazterra eta ingurune naturalak” jarduera txostena

2024ko jarduera-txostenaren edizio honek “Ura, Itsasbazterra eta Ingurune Naturalen” zuzendaritzaren eskumen-arlo bakoitzaren egoera aurkezten du (edateko ura, saneamendua, euri-urak, uholdeen kudeaketa, ingurune naturalen zaintza, bainatzeko urak, etab.), eta molde koherentean erakusten urtean zehar eraman ekintzak.

Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 19a

Euskal Hirigune Elkargoak ur-politikaren kudeaketa bermatzen du lurralde osoan. Eginkizun horrek etxeko uraren “ziklo ttipia” –edateko ura, ur zikinen saneamendua eta euri-uren kudeaketa– eta uraren “ziklo handi” naturala hartzen ditu barne, hots, uholdeen prebentzioa, bainatzeko urak eta ur-inguruneak zaintzea edo itsasbazterreko arriskuen kudeaketa.

2024ko jarduera txostenean, eta Lurralde Elkargoen Kode Orokorraren arabera, Euskal Hirigune Elkargoak egoera orokorra aurkezten du. Lan-eremu bakoitzerako, dokumentuak, besteak beste, emaitza-adierazgailuak, ondarearen egoera edo zerbitzuaren urteko kontuak zehazten ditu. Aldi berean, Euskal Hirigune Elkargoak urtean zehar eraman proiektu nagusiak ere aurkezten ditu.

Txosteneko datu guziak Ur eta Saneamendu zerbitzuaren Behatokiaren SISPEA sistema nazionalaren bidez ere eskuragarri dira.

Telekargatzeko dokumentuak