Helgarritasunerako Herriarteko Batzordea (HHB)

Helgarritasunerako Herriarteko Batzordea, bere arauzko alderdiaz gain, Euskal Elkargoak ekarri helgarritasun unibertsalaren balioak –«denentzat praktikoa, baliagarria eta erabilgarria izatea»– sustatzeko zinezko akuilatzaile eginkizuna duen instantzia da.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a

Helgarritasuna Ipar Euskal Herrian

Bide eta eremu publikoak, garraioak eta mugikortasuna, etxeekilako ingurunea eta jendea errezibitzen duten eraikinak, numerikoa, webguneak eta mugikorretarako aplikazioak dira helgarritasunaren gai nagusiak, eta lege eta araudi jakin batzuen menpe dira.

Gai horiek berak dira Euskal Hirigune Elkargoak bere lurraldean hasi eta bultzatutako ekintzen muina. 

Zer da helgarritasuna?

Helgarritasunak honako hauek egiteko ahala ematen dio pertsona bakoitzari:

  • Karrikan ibiltzea
  • Autobusetara igan eta autobusetatik jaustea
  • Eraikinetan sartzea
  • Eraikinetan, webguneetan edo telefono mugikorretan jakinarazten diren argibide baliagarri guziak irakurri, entzun eta ulertzea.

Euskal Hirigune Elkargoa ahalmen urriko pertsonen elkarteekin eta adineko jendeen elkarteekin ari da lanean, Ipar Euskal Herrian helgarritasun handiagoa izan dadin. 

Anbizio politikoa: lurraldearen helgarritasun unibertsala

Sortu zenetik, Euskal Hirigune Elkargoa politika boluntarista egiten ari da helgarritasunaren arloan. Ordezkaritza espezifiko batean gorpuzten da hori exekutiboan, lurraldeko helgarritasun unibertsalaren ardura duen lehendakariorde baten bidez.

Ipar Euskal Herria helgarritasun unibertsalaren arloan lurralde eredugarri bihurtzeko nahiari erantzuteak ondorio gisa dakar honakoa izanen den helgarritasun baten alde lan egitea:

  • Berritzailea,
  • Denentzat praktikoa, baliagarria eta erabilgarria (diseinu unibertsala)
  • Euskal Hirigune Elkargoak eta Ipar Euskal Herriko udalerri guziek partekatua
  • Bertako biztanleen zerbitzura, elkarrekin hobeki bizitzeko tresna izanez. 

Helgarritasunari eskainitako eta Ipar Euskal Herriko udalerriak elkartzen dituen sare bat eratzea

5.000 biztanletik gorako 15 udalerriek, bakoitzak bere Helgarritasunerako Herriko Etxeko Batzordea du.

Helgarritasunerako Herriko Etxeko Batzordeek (HHEB) eta Helgarritasunerako Herriarteko Batzordea (HHB) elkarrekin ari dira lanean, sare berean, helburu hauek betetzeko:

  • Ipar Euskal Herri osoan helgarritasunaren aldeko bide-orri bat eta helburuak zehaztea,
  • eta horiek deklinatzea lurraldeko udalerri bakoitzak bere tamaina eta baliabideak edozein izanik ere aurki ditzakeen soluzio mutualizatuen bidez. 

Proiektuen adibideak

Elioz zerbitzua, elkorrak eta entzumen urrikoak diren pertsonentzat

Arautegiak aurreikusten duenez, udalerriek eta Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoek (HELEP) elkorrak eta entzumen urrikoak diren pertsonei telefono bidezko harrera eta harrera fisikoa eskaini behar dietela.

Zuzentasunez eta elkartasunez jokatzeagatik, administratuek eta bisitariek zerbitzu hori izan dezaten, bizi diren edo egoten diren udalerria edozein izanik ere, 2020tik goiti mutualizazio-soluzio bat hautatu zen zerbitzu hori eskaintzeko: ELIOZ CONNECT.

Euskal Hirigune Elkargoak eta lurraldeko 5.000 biztanletik gorako 15 udalerriek batera finantzatzen dute.

Gaurdanik 136 udalerrik ezartzen dute ELIOZ CONNECT soluzioa beren administrari eta bisitarien esku.  

Webgune helgarriak sortzeko Elgarweb baliabidea

Molde ekonomiko eta ekologikoan denentzat helgarriak diren webguneak sortzearen zailtasunaz oharturik, HHEB-HHB sareko hautetsiek Elgarweb proiektu akuilatu zuten.

2022an plantan ezarri zen mutualizazio-baliabidea da Elgarweb. Udalerriei ahala ematen die ohiko funtzioak dituen webgunea izateko (agenda, aurkitegia, harremanetarako formularioa eta abar), webgune hori helgarritasun-araudien araberakoa izanez.

Elgarweb baliabideari buruzko argibide gehiago.