Euskararen eta gaskoiaren alde egitea
Egun, lurraldeko biztanleen % 20 dira euskaldunak, hau da, 51 500 pertsona baino zertxobait gehiago. Gaskoiari dagokionean, 6000 mintzatzaile besterik ez dago Behe Aturriko 15 herrietan, eta 8400 dira ulertzen dutenak. Bi hizkuntzak oso bestelako dinamiketan badira ere, beraien bizitasuna eta garapena, batez ere belaunaldi berrien bitartez, elkargoaren politikaren funtsezko ardatza dugu.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 19a
Altxatu beharreko erronkak
- Euskara leku eta zerbitzu publikoetan biziaraztea (haurtzaindegiak, aisialdi zentroak, administrazio zerbitzuak etab.) euskaldunak beren hizkuntza mintza ahal daitezen egunerokoan;
- Euskararen Erakunde Publikoan (EEP) talde lanean jarraitzea eskolan euskara ikasteko eskaintza areagotzeko, bai eta helduentzat ere;
- Okzitaniako gaskoia sostengatzea irakaskuntzaren bidez, bai eta beraren kulturaren eta mendetako ondarearen alde egitea ere.
Jadanik abian emaniko jardunak
- 2018ko ekainaren 23an, Euskal Hirigune Elkargoak ofizialki onartu ditu euskara eta gaskoia bere lurraldeko hizkuntza gisa, frantsesaren ondoan;
- Euskal Elkargoak eta Estatuak Euskararen Erakunde Publikoari eman diruzko sostenguari esker, etengabe ari da irakaskuntza elebiduna aitzin egiten. Egun, lehen mailako eskolako ikasleen % 43 eta ama eskolako % 48 ari dira euskaraz ikasten;
- Euskal Elkargoak plantan ematen dituen Leha eta Euskaraz Josta laguntza programei esker, lurraldeko haurtzaindegien %34k eta aisialdi zentroen 1/3k euskarazko harrera eta jarduerak eskaintzen dizkiete haurrei;
- Herrien laguntzeko baliabideei esker, Iparraldeko herrien ¾ aritzen dira euskara ikusgarriago egiten leku eta zerbitzu publikoetan;
- Inbestimendurako laguntzak ematearen bidez, haur txikien2 haurtzaindegik sortu dituzte edota emendatu murgiltze moldeko lekuak. Eta bidean da beste hainbat proiektu ere;
- Uda Leku elkarteari eman diruzko sostenguaren bitartez, urtero, 300 euskal haur ari daitezke euskarazko opor egonaldietan;
- Euskal Elkargoa komunikazio % 100ean hirueledunaren bidean doa. Elkargoaren aldizkaria eta sare sozialak lurraldeko hizkuntzetarako zabalik diren lekuak dira. Elkargoaren webgunean, berrien, laguntzen eta urraspideen % 100 frantsesez, euskaraz eta gaskoiz ikus litezke.
- Euskal Elkargoak euskararen ezagutze ibilbideak proposatzen dizkie bere langile berriei eta jadanik barneko 250 formakuntza programa diruztatu ditu;
- Euskararen aldeko tarte handiak antolatzen ditu (Euskararen Urtaroa, Euskaraldia, Euskal Herria Jatorrizko bertsioan Bizitzea kanpaina) eta jadanik lurraldean erroturik diren ekitaldiak sostengatzen ditu (Korrika, Herri Urrats, Passem, etab.);
- Euskal kultura eta gaskoi kultura biziarazten ditu artista eta elkarteentzetzako hainbat laguntza baliabideren bidez, hala nola ELKI ekimenen deialdia, amateurren arte eta kultura jardueren alde, urtero hogeita hamar bat proiektu sostengatzeko aukera ematen duena, EHEk eta Euskal Kultur Erakundeak elkarrekin diruztaturik, kultura gaskoierako «De Cap Tau Monde»proiektu deialdia edota euskaraz edo gaskoiz garaturiko proiektuen diruztapenak handituz.
Oraindik egiteko direnak
- Euskararen erabilera orokortzea Euskal Hirigune Elkargoak eta beraren kide diren 158 herriek ematen dituzten zerbitzu publikoetan;
- Helduak hizkuntza ikastera bultzatzea, ikasketa trinkoa faboratuz;
- Eskola eskaintza Okzitaniako gaskoiz garatzea, bereziki Bidaxuneko lurraldean.
Zu ere, engaia zaitez!
- Zure lehen hitza euskaraz edo gaskoieraz eman ezazu, irribarrea itzuliko dizute. Linean eskura ditzakezun hiztegi hizkuntzanitzak lagungarri gerta dakizkizuke;
- Zure haurrei hizkuntza ikasteko bai eta euskal kultura gazte-gaztetatik ikasteko aukera eman iezaiezu;
- Zure aldetik: euskara edo gaskoia ikas ezazu hurbilen duzun zentroan izena emanez.
Zerbait ments zaizu?