Hurbileko zerbitzu publikoak hedatzea

Erakunde eragile ororen ondoan, Euskal Elkargoak kalitatezko zerbitzu publiko anitz hedatzen ditu hurbiletik, herri barneak biziberritzen saiatuz bereziki. Proiektu horiek Ipar euskal Herriaren kohesioa eta bizitasuna laguntzen dituzte.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 19a

Altxatu beharreko erronkak

  • Eguneroko administrazio urraspideak erraztea eta arrakala digitala murriztea France Services bidez lurraldea saretuz;
  • Artamendu eskaintza orekatua eskuratzeko aukera ematea lurralde osoan zehar, Osasun Etxeak sortuz eta baserrialdeetan profesionalak koka daitezen sostengatuz;
  • Kirola egitea faboratzea eta Iparraldeko haur orori igerian irakastea;
  • Kultura hornikuntzak eta jarduerak ororen esku berdintasunean eskaintzea;
  • Herritarrei zahartzen laguntzea eta bakartzearen aurka borrokatzea jendeen etxean atxikitzeko zerbitzua garatuz;
  • Prekarietatearen aurka borrokatzea larrialdiko ostatalekuak garatuz eta lurraldeko elkarte eragileak sostengatuz;
  • Hurbileko mugikortasun eskaintza garatzea zerbitzu eta leku publikoak eskuragarri izan daitezen laguntzeko.

Jadanik abian emaniko ekintzak

  • Euskal Elkargoak zerbitzu publiko anitz kudeatzen du zuzenean: 11 elkargo haurtzaindegi, 5 aisialdi zentro, 2 haur-gurasoak hartzeko leku, 3 mediateka, 8 igerileku, Donapaleuko Saint-Louis zine gunea, Makeako apaindurak egiteko lantegia edota Luhusoko Harri Xuri ikuskizun aretoa;
  • Euskal Elkargoak lau Osasun Etxe eraiki ditu Barkoxen, Atharratzen, Maulen eta Aiziritzen;
  • Bere Osasunerako Tokiko Kontratuaren bitartez, osasun prebentzioko jarduerak sostengatzen ditu ere;
  • Euskal Elkargoak bost France Services Etxe eraiki ditu eta kudeatzen ditu Atharratzen, Maulen, Donapaleun, Bardozen eta Donibane Garazin, jadanik baden nazio sareaz gain;
  • Euskal Elkargoa hiru kiroldegi eraikitzen ari da Atharratzen, Baigorrin eta Donapaleun;
  • Euskal Elkargoak Ezpeletako Mamurrak haurtzaindegia berreraiki du. Ingurumenaren aldetik eredugarria den eraikina da, lastoz egina;
  • Euskal Elkargoak Igerileku Planabozkatu du, euskal haurrei igerian jakiteko aukera emateko;
  • Euskal Elkargoak kultura proiektua bozkatu du eta lurralde osoan zehar Iparraldeko Orkestraren, Malandain Balletaren, Street Arte festibalaren, Points de Vue eta abarren      kultura proposamenak heda daitezen antolatzen du.
  • Herriarteko Gizarte Ekintzako Zentroaren (HGEZ)200 langile aritzen dira euskal barnealdeko adinekoen eta mendeko pertsonen etxeetan;
  • Euskal Elkargoak, Departamendu Kontseiluarekin batera, sukalde zentral bat eraiki du Bidaxunen non ikastetxeetarako, haurtzaindegietarako, aisialdi zentroetarako eta inguruko HGEZaren onuradunentzako apairuak egiten baitira;
  • Euskal Elkargoak Baionako eta Euskal Herriko Elikagaien Bankuaren eraikina eraiki du. Elkarte horrek egunean 2 500 000 apairu banatzen dizkie 12 800 pertsonari;
  • Euskal Elkargoak prekarietate handienean direnei laguntza emateko hornikuntzak eskaintzen ditu, hala nola Biarritzeko gizarte hotela, larrialdietarako ostatalekuak: Manuit Angelun eta Ene Tokia Baionan, edota Baionako migratzaileentzako PAUSA harrera eta igarotze zentroa. Behar gorrienean direnen alde aritzen diren elkarte anitz laguntzen du ere zuzenean.
  • Bakarturik direnen lekualdaketen errazteko, Euskal Elkargoak, 2025az geroztik, Eskari Bidezko Garraio zerbitzua eskaintzen du ere garraio publikoak ez dauden aldeetan, lurralde osoan zehar.

Oraindik egin beharrekoak

  • Arte irakaskuntzako guneak sortzea Iparraldeko Maurice Ravel kontserbatorioarekin elkarlanean;
  • Euskal Museoa hedatzeko laguntza;
  • Igerileku berrien eraikitze eta berritzea, igerileku Planaren harira;
  • Gizarte gune bat eraikitzea Baionan, prekaritatearen aurkako hainbat zerbitzu biltzeko;
  • Elkargoaren haurtzaindegiak handitu eta modernizatzea.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com