Merkatu publikoak

Sar zaitez laster gure merkatu publiko guzietara, eta, gure urteko programazioaren argitalpenari esker, aitzinetik ikus itzazu interesatzen zaizkizun aukerak.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a

Berria: Erosketa arduratsuen estrategiaren parte gisa, Euskal Hirigune Elkargoak bere zerbitzuei haien burua ezagutaraztea proposatzen die eragile ekonomikoei.  
Izena ematen dut

Nola kontsultatu gure merkatu publikoak?

40.000 eurotik goitiko (zergarik gabe) obra, hornidura eta zerbitzuen merkatu-proiektuak argitaratzen ditu Euskal Hirigune Elkargoak bere erosle-profilean.

Egiten ari diren kontsultak marchespublics.info webgunean ikus daitezke.  
Guztiz segurua den desmaterializazio-plataforma honek honetarako ahala ematen dizu:

  • deialdi publikoen iragarkiak bilatzea eta hautatzea, edozein prozeduratarako;
  • enpresei zuzendutako kontsulta-dosierrak deskargatu eta irekitzea;
  • kontsultei linean erantzutea, konfidentzialtasun osoz.

2023-2026ko erosketa arduratsuaren estrategia (GEEASE)

Euskal Hirigune Elkargoak 2023ko irailaren 30ean onartu zuen Gizarte eta Ekonomia mailan Erosketa Arduratsuen Sustapenerako Eskema (GEEASE). Bide-orri operatibo horri esker, Euskal Hirigune Elkargoko zuzendaritza-sail guziak koordinatzen eta laguntzen ahalko dira gizarte- eta ingurumen-arloko erosketa arduratsuak plantan ezartzen.

Irakurri Euskal Hirigune Elkargoko GEEASE

Urteko programazioa 

2023-2026ko Gizarte eta Ekonomia mailan Erosketa Arduratsuen Sustapenerako Eskemaren (GEEASE) osagarri eta oihartzun gisa, Euskal Hirigune Elkargoak 40.000 euro (zergarik gabe) baino handiagoak edo berdinak diren merkatuen urteko programazioa argitaratzen du, urtean zehar abian jarri behar lukeena.

Programazioak, bereziki, erosketei dagokienez eragile ekonomikoekin informazioa partekatzen segitu eta hori egituratzeko borondateari erantzuten dio, bai eta Euskal Hirigune Elkargoko merkatuetarako sarbidea sinplifikatzeari ere. 

Beraz, urteko programazio horrek honakoa egiteko ahala eman beharko lieke eragile ekonomikoei:

  • Euskal Hirigune Elkargoak izan ditzakeen erosketa-beharrak ahal bezain ongi ulertzea, eta, bereziki, ingurumen- eta gizarte-gogoetak kontuan hartzea;
  • merkatu-prozedurei buruzko zaintza plantan ezartzea, AWS desmaterializazio-plataformaren bidez (e-posta bidezko abisuan izena emanez);
  • interesatzen zaizkien merkatuetan parte hartzeko  aukerak aitzinetik ikustea.

Urteko programazioa ez da aitzin-informazioko oharpen bat, eta ezin da inola ere konprometigarria izan Euskal Hirigune Elkargoarentzat. Izan ere, izaera informatiboa du, aurreikuspenezkoa eta ez osoa, eta, gainera, kanbia daiteke. 

Eragile ekonomikoei eskainitako gunea: ezagutaraz ezazu zure burua!

Erosketa arduratsuen estrategiaren parte gisa, Euskal Hirigune Elkargoak bere zerbitzuei haien burua ezagutarazteko gonbita egiten die eragile ekonomikoei, lineako argibide-fitxa bat betez. Fitxategi hori Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek bakarrik kontsultatzen ahalko dute, eta Euskal Hirigune Elkargoak eragile ekonomikoei eta haien eskaintzei buruz duen ezagutza hobetzeko eta eskaera publikorako sarbidea errazteko balioko du.

Oharra: Zerrenda honek ez du kontratu-erreferentziarako balio.

Erosketa zerbitzuari nire burua ezagutarazten diot

Zalantzarik izanez gero, idatz ezazu helbide elektroniko honetara: ar@communaute-paysbasque.fr