Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasunen sindikatua hitz batez

Orrialde honetan

2017 urteaz geroztik, Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasunaren antolaketa Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasunen Sindikatuaren esku da, Euskal Elkargoan eta Landetako Tarnose, Ondres eta Saint-Martin-de-Seignanx herrietan.

Eskumenak

Mugikortasunen Sindikatuak antolatzen ditu:

  • Eguneroko garraio publikoa
  • Eskaera bidezko garraioa
  • Eskola-garraio zerbitzuak
  • Mugikortasun zerbitzu aktibo eta partekatuek, mugikortasun desberdinen garapenaren alde ekiten dute: bereziki bizikleta, autokidetza,...
  • Elkartasunezko mugikortasuna – mugikortasunaren aldeko laguntza indibidualak eta mugikortasunera iristeko hobekuntza mugikortasun urriko edo elbarritasuna duten pertsonentzat eta egoera sozial edo ekonomiko ahulean dauden pertsonentzat.
  • Enplegatzaile eta mugimendu anitz sortzen dituzten aktibitateen kudeatzaileei mugikortasunari buruzko aholkularitzak.
  • Merkantzia eta hiriko logistika garraio zerbitzuaren garapenean parte hartzen du.
  • Garraio kolektiboak egituratzeko ardatzak antolatzen ditu, bereziki garraio publikoak eramaten dituzten gune propioak eta gune multimodalak, besteak beste aldirikoaparkalekuak. Txarteldegi sistema tresna numerikoen bitartez, bidaiarien informazioa eta prezio aukeren multzoa.

Misioak

Mugikortasun-Planak ondoko helburuak ditu

  1. Auto indibidualaren erabilpena murriztea, 2020/2030eko mugikortasun-planarekin bat egiteko
  2. Auto indibidualaren erabilpenaz kanpoko eskaintza alternatiboak erraztu.

Ondoko politika publiko hauekin elkar adituz:

  • Lurralde antolaketa
  • Ekonomia
  • Gizarte kohesioa
  • Turismoa
  • Hizkuntza politika
  • Klima eta ingurumena

Egunerokoan

Mugikortasunen Sindikatuak:

Txik Txak markaren bitartez lurralde osoko garraio publikoaren sarea antolatzen du (ikus zehaztasunak gibelaldean) Laguntzen eta finantzatzen ditu:

  • Tram’Bus lineak eta etorkizunean Baiona/Donibane Lohizune /Hendaia lotzen dituen 3. linea
  • Bide eta bizikletabide egituratzaileak antolatzen ditu (diru laguntza).
  • Aldiriko aparkalekuak eta autokidetza guneak antolatzen ditu (diru laguntza)
  • A63 eta A64 autobideetan eguneroko joan-jinen prezioa %50ez apaldu du, « Pass Rocade* » delakoari esker
  • Baionako eta Hendaiako gune multimodalen gisako guneak garatzen ditu, baita Arrosa eta Haltsukoak bezalako hurbileko guneak ere. Laster, Donibane Lohizune eta Biarritzeko gune multimodalak…
  • SNCF eta Akitania Berria eskualdearekin batera, Baiona<>Donibane Garazi arteko 54 TER linea.

15 urteren buruan ibilgailu zaharrak berriekin ordezkatzen ditu, orainokoan, %100 elektrikozkoaren hautu teknologikoa eginez (kargatze zalua eta motela). 

Enpresak, administrazioak eta ikastetxeak laguntzen ditu Mugikortasun-Plan egokituak lantzen eta ekintza zehatzak abiatzen.

Partikularrak laguntzen ditu bizikleta elektrikoak erosten.

Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua eta uda garaian hondartzetan bizikletak aparkatzeko dispositiboa proposatzen du.

Partaideak 

Europar Batasuna • Estatua • Euskal Hirigune Elkargoa • Akitania Berria eskualdea • Akitania Berria eskualdeko • Mugikortasunen Sindikatua • Pirinio Atlantikoetako eta Landetako Departamendu Kontseiluak • Herriko Etxeak • SNCF • ASF• Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoa • CAF • CCI • Katedra Unibertsitarioa • Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea

TXIK TXAK

Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasunen Sindikatuak

lurralde osoko garraio publikoaren sarea segurtatzen du « Txik Txak »ekin.

→ 2 Tram’Bus linea
→ 29 autobus-linea urtean zehar
→ Gainerateko 3 autobus-linea udan
→ 10 autokar-linea
→ Ibai joan-jinkari 1
→ Garraio zerbitzu 1 mugikortasun urriko pertsonentzat (itsasbazterrean)
→ Joan-jinkari sare bat Baiona eta Biarritzeko hiri-barneetan, udan hondartzetara doazen joan-jinkariz emendatua (Getaria, Bidarte, Donibane Lohizune…)
→ Eskaera bidezko garraioaren antolatzea Xiberoa, Amikuze eta Iholdi-Oztibarreko eremuetan, beste eremu batzuetara hedatzeko xedearekin

Eskaera bidezko garraioaren antolatzea Xiberoa, Amikuze eta Iholdi-Oztibarreko eremuetan, beste eremu batzuetara hedatzeko xedearekin

→ Ordutegiak
→ Garraio-tituluak eta prezioak
→ Garraio-titulu eta abonamenduen erosketak online
→ Ibilbideak eta mugikortasun aterabideak bilatu Ipar Euskal Herrian eta hego Landetan
→ Informazio baliagarriak, zerbitzuak, sareari buruzko aktualitateak… Eskaera bidezko garraioaren abiatzea Xiberoa, Amikuze eta Iholdi- Oztibarreko eremuetan

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?