Donibane Garaziko igerilekua

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 16a

Donibane Garazi

Accessible aux personnes à mobilité réduite

Accessible aux personnes déficientes auditives

Accessible aux personnes déficientes visuelles

Accessible aux personnes déficientes mentales

Kokapena

Ekipamenduak

  • kanpoko bainatoki handi bat, 25 metroko luzerakoa, 6 igerilerro dituena, eta 1,30 eta 2 metro arteko sakonera duena
  • estaliak diren palastaleku bat eta igeri egiten ikasteko bainatoki bat, beltxarga lepo bat eta ur-korrontearen kontrako turbina dituena
  • jacuzzi bat
  • pentagliss moldeko txirrista bat
  • splash pad moldeko palastaleku bat
  • berdegune bat
  • udan arratsaldetan irekia den edantegi bat
  • kutxatilak (1 euroko txanpona, giltzaz hesteko) 

Bainatu baino lehen errespetatu beharreko arauak

  • Bainujantzia janztea (bainuko galtzamotzak debekatuak)
  • Ile luzeak lotzea
  • Komunetara joatea
  • Dutxatzea
  • Oin-bainutik pasatzea
  • 8 urtez beheitiko haurrak bainujantzia beztiturik duen heldu batekin ibiltzea 

Horaires d'ouverture au public

La piscine est actuellement fermée. 

Aktibitateak

Klaseak

Izen-emateak telefonoz, mezu elektronikoz edo igerilekuan berean bakarrik egin daitezke. 

Klaseak astean 5 klaseko ikastaldien moldean antolatzen dira, astelehenetik ostiralera. Banakako klaseak segitzeko ahala, ikastaldietan libro diren lekuen arabera. (5 klaseko prezio finkoa = ikastaldiko aste bat, 10 klaseko prezio finkoa = ikastaldiko bi aste). 

Ez da gibelatzerik onartuko, salbu mediku-agiria aurkezten bada. 

  • Ur-ingurunea ezagutzeko klaseak: helburua da «nork bere burua sokorritzen jakitea». Aktibitatea 4 urtez goitiko haurrentzat da. Saioak 30 minutuko iraupena du eta gehienez bost haurreko talde batentzat da.
  • Igeri egiten ikasteko klaseak: helburua da tripa gaineko igeriketa kodifikatua menperatzea eta bizkar gainean oin ukaldika mugitzea (autonomia 25 metrotan). Aktibitatea jadaneko «nork bere burua sokorritzen» dakiten 6 urtez goitiko haurrentzat da. Saioak 40 minutuko iraupena du eta gehienez sei haurreko talde batentzat da.
  • Igeriketa hobetzeko klaseak: helburua da igeri egiteko teknika perfekzionatzea eta igeriketa estilo berriak ikastea. Aktibitatea 25 metroetako diploma erdietsi duten haurrentzat. Saioak 40 minutuko iraupena du, eta gehienez zortzi haurreko talde batentzat da. 

Helduendako igeriketa klaseak

Helburua da igeri egiteko teknika perfekzionatzea eta igeriketa estilo berriak ikastea. Uretan segurean sentitzeko ur-ingurunea aski ongi ezagutzen duten pertsonei zuzendua da aktibitatea. Saioak ordu oso bateko iraupena du. 

Helduen aktibitateetan izena eman behar da linean izena emateko webgunearen bidez.  
Oharra: izena emateko plataforma ez da bateragarria laguntza teknologikoko sistemekin, adibidez, pantaila-irakurgailu batekin. Helgarritasun-arazo bat baduzu, jar zaitez harremanetan igerilekuarekin, +335 59 37 97 60 telefono-zenbakira deituz edo piscine.garazi@communaute-paysbasque.fr helbidera mezu bat bidaliz. 

Ez da gibelatzerik onartuko, salbu mediku-agiria aurkezten bada. 

Uretako gimnastika klaseak

Egoera fisiko orokorra indartzea, artikulazioen malgutasuna eta koordinazioa hobetzea. Erritmo desberdinetako lana. Saioak 45 minutuko iraupena du, eta gehienez hamalau pertsonako talde batentzat da. 

Helduen aktibitateetan izena eman behar da linean izena emateko webgunearen bidez.  
Oharra: izena emateko plataforma ez da bateragarria laguntza teknologikoko sistemekin, adibidez, pantaila-irakurgailu batekin. Helgarritasun-arazo bat baduzu, jar zaitez harremanetan igerilekuarekin, +335 59 37 97 60 telefono-zenbakira deituz edo piscine.garazi@communaute-paysbasque.fr helbidera mezu bat bidaliz. 

Ez da gibelatzerik onartuko, salbu mediku-agiria aurkezten bada. 

Aquabike klaseak

Muskuluen indartzea sustatzen duten eta osasun kardiobaskularra hobetzen duten urean murgildutako bizikleta gaineko kirol-ariketak, jende guzientzat (trenpu onean izan behar da). Saioak 45 minutuko iraupena du. 