Euskal Elkargoko turismo-bulegoak

Ipar Euskal Herrian turismo-politika nola antolatua den ulertu nahi duzu eta lehentasunezko kontaktuak ezagutu? Argibide guziak aurkituko dituzu orrialde honetan.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 16a

Euskal Elkargoa, turismo-bulegoak: nork zer egiten du? 

Turismoa Euskal Hirigune Elkargoaren eskumenean da, baita estatuaren, eskualdearen eta departamenduaren eskumenean ere (turismoaren kodeko L.111-1 artikulua).  

Euskal Elkargoak turismo-antolaketaren ardura du 158 herritan eta turismoaren sustapenarena 153 herritan.  

Euskal Elkargoa “turismoaren sustapenari” dagokion eskumena betetzen du Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren (152 herri) eta hiri-eremuko Baionako elkargoaren turismo-bulegoaren bitartez, harrera, informazioa, sustapena eta partaideen koordinaketarako betekizunak utzi dituelarik haien esku.

Turismoko “oporleku sailkatuk” diren 5 herrik sustapena eskumena atxiki dute eta herriko turismo-bulegoak dituzte: Angelu, Biarritz, Bidarte, Kanbo eta Hendaia

Turismo-harrera bulegoak

Elkargoko turismo-bulegoak 

  • Euskal Elkargoko turismo-bulegoa  
    Elkargoen turismo-bulegoak
  • Euskal Elkargoko turismo-bulegoa
  • Donibane Lohizuneko turismo-harrera bulegoa
  • Urruñako turismo-harrera bulegoa
  • Ziburuko turismo-harrera bulegoa
  • Getariako turismo-harrera bulegoa
  • Arrangoitzeko turismo-harrera bulegoa
  • Ezpeletako turismo-harrera bulegoa
  • Sarako turismo-harrera bulegoa
  • Azkaineko turismo-harrera bulegoa
  • Senpereko turismo-harrera bulegoa
  • Ainhoako turismo-harrera bulegoa
  • Hazparneko turismo-harrera bulegoa
  • Bidaxuneko turismo-harrera bulegoa
  • Bastidako turismo-harrera bulegoa
  • Ahurtiko turismo-harrera bulegoa
  • Baigorriko turismo-harrera bulegoa
  • Donibane Garaziko turismo--harrera bulegoa
  • Donapaleuko turismo-harrera bulegoa
  • Atharratze-Sorholüzeko turismo-harrera bulegoa
  • Maule-Lextarreko turismo-harrera bulegoa
  • Hiri-eremuko Baionako elkargoaren turismo-bulegoa 

Herrietako turismo-bulegoak 

  • Angeluko Turismoa
  • Biarritzeko Turismoa
  • Bidarteko turismo-bulegoa
  • Kanboko turismo-bulegoa
  • Hendaia Turismo eta Merkataritza 

Ohiko galderak

Euskal Hirigune Elkargoaren eta turismo-bulegoen (batez ere Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren) eginkizunen artean, zer da desberdintasuna?

Euskal Hirigune Elkargoaren eskumeneko dira garapen ekonomikoa (adib.: proiektu-ekarleei ekarririko laguntza), antolaketa (adib.: Ibilketarako Tokiko Planaren antolaketa), lurraldeko estrategia (adib.: Ipar Euskal Herriko Turismo estrategia baten apailatzea).  

Sustapenaren eskumena betetzen du Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren bitartez, harrera, informazioa, sustapena eta partaideen koordinaketarako betekizunak utzi dituelarik haren esku, eta hiri-eremuko Baionako elkargoaren turismo-bulegoaren bitartez. Herriko bost turismo-bulegok sustapena eskumena betetzen dute turismoko oporleku sailkapena duten herrien izenean. 

Zergatik turismo-bulego bat baino gehiago daude Ipar Euskal Herrian?

“Turismo-oporleku” sailkatuak diren herriek sustapena eskumena atxikitzeko aukera izan dute. Errepublikaren lurraldeko antolaketa berriari dagokion 2015eko agorrilaren 7ko legearen arabera, herri-eskumeneko herriarteko turismo-bulego bat sortua izan da Baionako eremuan; 2016ko Montagne II legea betearazteko gisan, Angelu, Biarritz, Bidarte, Kanbo eta Hendaiako Herriko Etxeek herriko turismo-bulegoak atxikitzea erabaki dute. 

Nola koordenatuak dira eragile desberdinen ekintzak?

Euskal Hirigune Elkargoak 158 herrien mailako estrategia bat apailatzen du, departamenduko (CD64-ADT4) eta eskualdeko (CRNA-CRTNA) estrategiekin lankidetzan eta koherentzian. Sustapenari dagokionez, koordinaketa segurtatua da Ipar Euskal Herriko Politika Batzordearen bitartez (ADT64-Euskal Elkargoa-7 turismo-bulego).