Ipar Euskal Herriko hondartzak
Ipar Euskal Herriko hondartzetan usu edo noizbehinka ibiltzen zara? Hemen, eremu natural gogoangarri horiez segurtasunean eta haien oreka hauskorra errespetatuz gozatzeko aholku praktikoak ematen dizkizugu.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 18a
Ipar Euskal Herriko 35 bainu eremu zainduak
- Ipar Euskal Herrian 35 bainu eremu zaindu daude (3a itsasbazterreko hondartza eta Senpereko aintzira).
- Hondartzetako zaintza udan bermatzen da nagusiki baina epealdi hori baino haratago joan daiteke, Biarritz eta Angeluko hondartzetan bezala.
- Sagailoaren, aroaren eta hondartza bakoitzean eskura diren zerbitzu guzien informazio praktiko guziakKalilo aplikazioan zehazten dira. Aplikazioak bainu eremua hesten den kasuetan ere abisatzen zaitu.
- Aktibitate batek interesatzen bazaitu (surf, paddle, murgiltzea, itsas ateraldiak) Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoaren webgunea kontsulta ezazu. Aholku on anitz ematen du.
Ene hondartzako uraren kalitatea
Euskal kostaldean, hondartza guziak kalitate onean edo biziki onean sailkatuak dira
- Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko 35 bainu eremu zainduetako uraren kalitatearen segimendua egiten du.
- Zaintza hori maiatza erdialdetik iraila bukaerara arte egiten da eta Biarritz eta Angeluko hondartzetan urte osoan bermatua da.
- Kalilo aplikazioak uraren kalitatea egunero agertzen du, baita zaintza ordutegietatik kanpo ere, eta kutsadurarik bada abisatzen zaitu.
- Zure hondartzako uraren kalitatea nola kontrolatzen den jakin nahi baduzu, bainu uren kalitatearen kontrolari eskainiriko gure orrialdea kontsulta dezakezu.
Uste komunen aurka borrokatzeko liburuxka
Ur zikinek itsasoan bukatzen dute, araztegiak zaharkituak dira, bainu uren kalitatea urtero okertzen da... Aurreiritzi iraunkor horien aurka borrokatzeko, Euskal Elkargoak gai horren inguruan errepikatzen diren kritikei molde faktikoan erantzuten dien eskuorri pedagogiko bat argitaratu du.
Segurtasun osoz bainatu
- Euskal itsasbazterra leku biziki ederra da baina arriskuak ere ditu. Bainua, itsas aktibitateak, eguzkitan egotea, animalien ziztadak, Baionako ospitaleko webguneanaholku eta informazio baliagarri anitz atzemanen duzu. Herrientzako aurkezpen liburuxka bat eta esposizio bat bereziki garatu dira.
- Gainera, urte batzuk dira Ostreopsis alga euskal kostaldean agertu zela. Algak, hondartza inguruetan den jende ahularengan ere eragina ukan dezake. Hemen lagin hartzeen datuak jakinarazten dizkizugu eta
Hondartzarako jokabide egokia
Hondartza eta honek gerizatzen duen bioaniztasuna eremu hauskorrak dira. Orrialde honetan ekosistema minberak babesteko aholku praktikoak atzemanen dituzu.
Nola joan Ipar Euskal Herriko hondartzetara?
- Hondartza inguruko aparkaleku publiko gehienetan ordaindu behar da;
- Autorik gabeko bidaiak sustatzeko, TXIK TXAKek aukera anitz eskaintzen du. Udan, autobusen maiztasunaren emendatzea eta ordutegien biderkatzea, geldialdien seinaletika berezia, urririkako joan-jinkariak, zubi aparkalekuak, zainduriko txirrindulentzako aparkalekuak... zu gidatzeko informazio praktiko guzia webgunean atzemanen duzu.
Zerbait ments zaizu?