Ipar euskal herriko turismo gune nabarmengarriak
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 17a
Ipar euskal herriko ondarea
Bisitak, erakustokiak, gune historikoak, leizeak... Euskal Elkargoko turismo-bulegoak Ipar Euskal Herriko ondarearen ikuspegi osoa proposatzen du.
Ipar Euskal Herriko gune nabarmengarriak ikusi
Euskal elkargoak kudeatzen dituen guneak
Baigura aisialdi gunea
Baigura mendigunearen oinean, profesional errabiatuek urte osoan zehar errezibitzen zaituzte beren jarduerak zurekin partekatzeko. Turismo iraunkor batean engaiaturik, naturagune zoragarri horretan kirol eta aisialdi jarduerak laborantza-artzaintzarekin elkarrekin biziaraztea dute lehentasuna. Harrera gunean, La Gaita jatetxeak une goxo bat partekatzeko gomita luzatzen dizu etxeko jaki gozoen inguruan. Kirolzale ez direnentzat, tren ttipi batek eramanen zaituzte Baigurako tontorreraino hats-bahi utziko zaituzten ikuspegiaz goza dezazun. Naturazaleentzat, jarduera bat baino gehiago proposatuak zaizkizu: oihal hegala, lur orotako trotineta, eskalada, igurtzaldia, artzain batekin topaketa, tren ttipia eta seinalaturiko 45 km-ko ibilbideak!
Argibide guziak Baigura aisialdi gunearen webgunean.
Bidaxuneko gaztelua
Monumentu historiko gisa sailkatua den gunea Erdi-Arotik goiti gazteluen arkitektura-bilakaeraren lekuko paregabea da. 1523an sute batek suntsiturik, Agaramontarrek berreraiki zuten eta jauregi bihurtu. Pizkundea estilokoa, ospe handia izan zuen erresuma guzian. 18. mendean, bigarren sute batek suntsitu zuen. Gaur egun zaharberritua eta seguru ezarria izan da. Bere dorre nagusitik, 360°-ko ikuspegiaz gozatzen ahal duzu Biduze ibarrera eta Pirinioetara. Panorama erakusketa iraunkorra dorre nagusian. Parke belartsua urte osoan libreki helgarri, gazteluaren aitzinean. Udan, gaueko bisitak tortxez argiturik eta ikuskizun historikoak.
Argibideak, txarteldegia eta bisita gidatuen abiapuntua turismo bulegoan. MUPei helgarri
Oharra: Lurraldeko elkarteek ekitaldiak antola ditzakete gunean. Eskaerak egin behar dira Bidaxunealdeko Elkargoaren Etxean.
Gixuneko gaztelua
Gixuneko Erdi-Aroko gaztelutik Biduze ibaia ikusmenean da. Zaharberritze obra larriak egiten ari dira eta, oraintxe, ezin da bisitatu!
Argibide guziak Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren webgunean.
Lizarrietako lepoa
Mugaz gaindiko Lizarrietako lepoa, Sara eta Etxalar artean kokaturik, 441 metroko goratasunean, kultura bera, espezie migratzaileen behaketa eta sare bidezko usoen ehiza partekatzen den leku paregabea da. Hantatze handiko tokia berriki berrantolatua izan da aparkaleku berri batekin, naturagunea zainduz.
Argibide guziak Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren webgunean.
Zuhalmendi - Euskal zerria ezagutzera
Familia-ibilaldia ingurumen ezin hobean Zuhalmendiko leporaino (euskal kostaldeko ikuspegi ederrenetarikoa) Euskal Txerria ezagutzeko lau zerri haztegien ondoan. 10 interpretazio taula jostagarriz puntuztaturiko ibilbideak zerriaren sekretuak salatuko dizkizu.
Argibide guziak Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren webgunean.
Herauskorritxe - Euskal mitologiaren zentroa
Claude Labaten laguntzarekin eramaniko 18 hilabeteko lan sutsuaren ondotik, Xiberoko Kakots eszenografo taldeak Herauskorritxe aurkeztu zigun 2015ean, arte-muntadura garaikidea, euskal mitologiari eskainiriko eszenografia aberatsa eta hunkigarriarekin.
Argibide guziak Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren webgunean.
Bidaxunealdeko lorategiak
Landesak eta Bearnoren bazterrean, Bidaxunealdeko lorategi ttipiek bioaniztasun nabarmengarria aztertzeko eta euskal eta gaskoi kulturak nahasten dituen lurraldearen historian murgiltzeko bidea eskaintzen digute. Bidaxune, Burgue-Erreiti, Samatze, Bardoze eta Gixunen kokaturiko lorategiak Bidaxunealdeko natura- eta kultura-ondarearen aberastasuna ezagutzeko ohiz kanpoko bideak dira.
Argibide guziak Euskal Elkargoko turismo-bulegoaren webgunean.
Zerbait ments zaizu?