Kultur aktorea naiz: nere proiektuak, nere egitura garatzen ditut

Artista edo kultur ekimenen antolatzailea zara? Zure proiektua sostengatzeko xehetasun eta dirulaguntzak atxemanen dituzu orrialde honetan.

Eguneratzea:2025(e) ko uztailaren 8a

Sail artistiko eta kultural estrategikoak

Herriekin eta arte eta kultur saileko eragile publikoekin eta pribatuekin harremanetan, Euskal Hirigune Elkargoak sail artistikoen garapena sostengatzeko xedea du.

Bere proiektu kulturalarekin bat, bere jarduera lurraldeko 5 sail adierazgarrienetan eta egituratzailetan oinarritzen da:

  • Antzerkia eta dagozkion arteak (zirkua, txotxongiloak, ipuinak…);
  • Dantza;
  • Musika;
  • Arte bisualak;
  • Zinema.

Sailen laguntzeko politika progresiboki sortzeko gogoarekin, kultura-zuzendaritzak hurbileko zerbitzua proposatzen du erreferente batekin sail bakoitz eta baliabide berezi andana batekin.

Karia horretara, zenbait tresna daude lurraldea arte eta kultura irakitan dauden hazlekua bihurtzeko: finantzamendu irizpide berriak eta zenbait urtetarako hitzarmenen idaztea, eragileen arteko lankidetza-sarearen animatzea eta gure solaskideen beharren identifikatzea.

Sail bakoitzeko erreferenteak

ArloaErreferentearen identitateaErreferentearen helbide elektronikoa
Antzerki saila eta doazkion arteakJulie Bercetchej.bercetchecommunaute-paysbasquefr
Euskarazko antzerkia eta dantza sailaXabina Claverie-Urrutyx.claverieucommunaute-paysbasquefr
Musika sailaAnnelise Arnaud-Cazamayoua.arnaudcommunaute-paysbasquefr
Arte bisualen sailaAmaia Licheratcua.licheratcucommunaute-paysbasquefr
Zinema sailaGraxi Irigarayg.irigaraycommunaute-paysbasquefr

Dirulaguntzak

Proiektuetarako laguntza galdetzea

Ibilbide artistikoan, batzuetan esku ukaldi bat aski da proiektu bat ezagutarazteko. Euskal Hirigune Elkargoak zenbait baliabide proposatzen ditu sormena noiztenka laguntzeko. Nahitara hainbat sailetarako eskura daitezke eta laguntza horiek urte osoan eska daitezke.

Amatur eta profesionalen arteko topaketa sustatzea

Euskal Hirigune Elkargoa eta Euskal Kultur Erakundea (EKE) batu dira baliabide bat proposatzeko amaturrek eraman sorkuntza-proiektuen sostengurako.

ELKI baliabidea elkarteentzat da. Ipar Euskal Herriko herri eta hirietako bizitza egunerokoan animatzen duten eta herritarrei esperientzia berriak edo beren praktika artistikoa aberasteko parada ematen dien ekimen artistikoak eta kulturala sostengatzen ditu.

Euskal Hirigune ELkargoak amaturrak lagundu nahi ditu, bereziki gazteak, zenbait hilabetez kultur arloko profesional baten edo batzuen laguntza proposatuz. Dirulaguntzak profesional horien lansaria laguntzen du eta euskarazko edo okzitaniera-gaskoizko proiektuak sustatzen ditu bereziki. 

EKEk balioa ematen dio partaidetza baten bidez aurkeztu proiektuetan euskarari eta euskal kulturari eman zaion tokiari. Partaidetza hori bikoitza da: laguntza teknikoa (baliabide, aholku, harremanetan jartze, komunkazio gunea) eta finantza laguntza. 

Euskal Hirigune Elkargoak eta EKEk bermatzen dute atxiki diren sorkuntza proiektuak publikoki aurkezten direla, partaideei beren praktika artistikoa aberasteko parada ematen dietela eta beren kultur aberastea sustatzen dutela.

ELKI proiektu deialdia ezagutu

Bere egitura garatzea, sendotzea

Beherean aurkezten diren laguntza baliabideek lurraldeko eragile profesional egituratuak garatzen eta sendotzen laguntzen dute.

Proiektu horiek badute urtean denbora osoko langile bat gutienez, eta beharrezko proiektuak dira tokiko bizitza kulturalerako; egoerari egokitu laguntza galda daiteke.

Kafetegiak, jatetxeak: artista bat jinaraztea

Kafe Kultura IPTri kidetuz (GIP Cafés Culture), Euskal Hirigune Elkargoak nahi ditu kafetegiak, ostatuak eta jatetxeak bultzatu kultura lurralde osoan hedatzera. Maiz leku horiek ez dute baliabiderik artistak eta teknikariak ordaintzeko eta errealitate horrek haien egoera ezegonkortzen du. Kafe Kultura IPTren dirulaguntzak leku horiei artisten eta teknikarien enplegua deklaratzeko parada ematen die lan-zuzenbidea errespetatuz.

Hedapen laguntzea Kafe Kultura IPTren bidez

Euskaraz eta okzitaniera-gaskoiz sortzea

Euskarazko praktika herrikoiak eta amaturrak

Euskal Kultur Erakundeari (EKE) eman sostenguaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak nahi du euskarazko praktika herrikoien aldeko laguntza indartu. EKE zuzeneko kultur eragileen elkargunean kokatua da, eta euskal kulturaren zerbitzuko den gogoeta eta ekintza gunea da, bi ardatzen inguruan:

  • Praktika herrikoiaren eta amaturraren jarraipena eta sostengua bermatzea;
  • Erakunde publikoak bultzatzea, beren kultura-politiken karietara, euskal kulturaren berezitasunak hobeki kontuan hartzera.

EKE eta Euskal Hirigune Elkargoa elkarrekin lanean ari dira tresna komunak sortzeko eta mundu amaturretik mundu profesionalera pasatzen diren artistekin esku-hartzeak antolatzeko.

Eragile profesionalak

Euskal Elkargoak sortu laguntza-baliabideek modalitate bereziak proposatzen dituzte euskarazko eta okzitaniera-gaskoizko sorkuntzak eta proiektuak sustatzeko. 

Gaskoi kultura sostengatzen duen politika baten abiarazteko xedez, “De Cap Tau Monde” proiektu deialdia proposatzen zaie lurraldean eta lurraldetik kanpo okzitaniera sustatzen duten eragile pribatuei eta amaturrei.

“De Cap Tau Monde” proiektu deialdia (laster argitaratuko da)

Beste laguntza publikoak

Beste erakunde publiko batzuek kultura sostengatzen dute lurraldean. Tokiko laguntzen eskuliburua atzemanen duzu Akitania Berriko eskualdearen webgunean, baita ere Kultura Ministerioak ematen dituen finantzamendua nazionalen baliabideen katalogoa

Euskal Hirigune Elkargoak sostengatzen ditu

Festibalak, egiturak edo artistak, Euskal Elkargoak egunerokoan laguntzen ditu gure lurraldean kutlura egiten dutenak. Hona epe luzean hitzarmenen eta behin eta berriz emanen diren dirulaguntzen bidez lagunduko diren eragileen eta artisten zerrenda. 

Antzerkia eta doazkion arteak

AXUT!

Axut! kolektiboak Hendaian plantatu zen 2021ean, eta arloko bere ikusgarri eta ekintzen bidez euskarazko antzerki bidez euskarazko antzerki garaikidearen hedapena egiten du.

Jour de fête konpainia

2014an sortua, Jour de Fête konpainia Bokalen plantatua da, eta lantaldeak biltzen ditu eremu publikoan eta eremu publikorako sortu proiektu artistikoen inguruan.

Hecho en casa konpainia

Frantses eta txiletar konpainia hau 2005ean, sortu zen eta Angelun kokatua da. Hecho en casa konpainiak hainbat arlotako artistak biltzen ditu, denak ere “istorio moldatzaileak” dira eta arlo orotan ari dira: antzerkia, idazketan, dantzan edo musikan.

Le Petit Théâtre de Pain

Le Petit Théâtre de Pain konpainia 1994an sortu zen eta Luhuson kokatua da; 13 pertsonak osatzen dute, eta elkarrekin proiektu artistiko bat eramaten dute gure mundua animatzen duten gaiekin harremanean. 

Nanoua konpainia

2013an sortua, Baionan kokatua da Nanoua konpainia, eta ikusgarriak fabrikatzen ditu kontakizunaren eta ekai eta objektu antzerkiaren elkargunean.

Hego Akitaniako Eszena Nazionala

Antzerkia, dantza, zirkua edo musika, Hego Akitaniako Eszena Nazionalak programazio aberatsa eta eklektiboa proposatzen du Baionan, Angelun, Bokalen eta Donibane Lohizunen. 

Dantza

CCN Malandain Ballet Biarritz

Gare du Midi plantatua, Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionala Akitania Berriko bizitza kulturalaren gune nagusia da mundu osoan ezagutuak diren obra neoklasikoei esker. Urtero Koreografia Zentro Nazionalak Maitaldia dantza festibala antolatzen du. Dantza konpainia ederrenak lurraldera jinarazten ditu sorkuntzak ezagutarazteko, artistekin elkartzeko eta dantza praktikatzeko. Euskal Elkargoarekin lankidetzan eraiki partaidetzaren bidez, festibalak bere programazioa Biarritzetik kanpo esportatzen du lurraldeko publikoakin elkartzeko. 

Bilaka kolektiboa

Baionan kokatua, Bilaka dantzari eta musikari kolektiboa da. Euskal Herriko kultura tradizionalaren aktibazio garaikidearen alde lan egiten du.

Elirale konpainia - Pantxika Telleria

Pantxika Telleria koreografoak 2001ean sortu zuen Elirale konpainia eta Senperen plantatua da. Sorkuntzak propsoatzen ditu publiko guziendako, gazte-gaztetik. Topaketen, prokatika-tailerren eta konpainiaren baitan ari diren dantzari gazteen formakuntzaren bidez, konpainia etengabe lanean ari da lurraldean.

Iparraldeko Dantzarien Biltzarra (IDB)

Ipar Euskal Herriko dantzariak biltzen dituen biltzarrak sarea animatzen du eta tailerrak proposatzen urte osoan zehar. 

Musika

Atabal

Atabal, Estatuak labelizatu Gaurko Musiken Eszena, Biarritzen kokatua da eta estetika anitzetako kontzertuak proposatzen ditu irailetik uztailera.

Bertsularien Lagunak

Bertsolaritzaren garatzeko elkartea da Bertsolarien Lagunak, eta bertsolaren formakuntza eta profesionalizazioa laguntzen ditu lurralde osoan.

Clarenza - Bastide de l'Oralité

Lagunarte konpainiatik (ikus beherago) heldu da Clarenza; ahozkotasunaren zentroa da, Kultura Ministerioak labelizatua. Bere xedea da sorkuntza artistikoa ahal bezainbat jenderekin partekatzea, ahozkoatasuna hartuz bere ikerketa, sorkuntza, topaketa, tailer, hitzaldi eta ekitaldietako ekintzen hari gorri gisa.

Euskal Herria Zuzenean

1996an sortu zen Euskal Herria Zuzenean festibala, hiru eguneko kontzertuak eskaintzen ditu aire librean. Arrosan hasi zen, ondotik Idauze-Mendin iragan zen, Heletan, Lekornen eta Irisarrin. 2024an Arberatzen plantatu zen Euskal Herriko eta kanpoko artistak proposatzeko. 

Errobiko Festibala

Ezkandrai elkarteak du Errobiko Festibala antolatzen, munduari eta haren musikei irekia den sorkuntza eta topaketa artistikoen festibala da. Itsasun iragaten da eta beste herrietan ere hitzorduak proposatzen ditu.

Ravel festibala

Agorrilean, 15 egunez, Ravel festibalak artista klasiko handienak gonbidatzen ditu lurraldeko geletan jotzeko.

Lagunarte

Kristof Hiriartek zuen LagunArte musika konpainia sortu 2001ean; bere artea sortzen du, ekoitzen eta hedatzen. 

Orchestre Symphonique du Pays Basque - Iparraldeko Orkestra

Iparraldeko Orkestra alda daitekeen taldea da lurraldeko gelei eta berezitasunei egokitzeko gisan. Bitartekaritza bere proiektuaren funtsezko eragile gisa landuz, musika klasikoa eta garaikidea transmititzen du lurraldeko publiko guziei.

Zinema

FIPADOC

FPIADOC festibalak mundu osoko dokumentalak biltzen ditu. Euskal Elkargoak festibala bultzatzen du filmak lurraldeko zinema geletan erakustera bere programazioa ahal bezainbat jenderi hel dadin.

Cinéma et Culture elkartea

Baionako Atalante zinema gelan kokatua da elkartea, eta Arte eta Entsegu programazio eklektikoa proposatzen du, baita ere euskal zinemako obrak. 

Zukugailua

Zukugailu elkarteak egituratua eta ekonomikoki aktiboa den sail zinematografikoaren garapena sostengatzen du, Ipar Euskal Herria ekimen zinematografikokolurralde bihurtuz Euroeskualdearen erdian.

Gastibeltza

Gastibeltza euskarazko filmak ekoitzen eta banatzen ditu, bereziki lurraldeko zinema geletan.

 

Arte bisualak

Baionako Euskal Museoa

Euskal Museoa Baionan kokatua da, eta Euskal Herriko historia eta kultura erakusten ditu. Bere proiektu zientifiko eta kultural berriarekin, Euskal Museoa pixkanaka lurralde osora zabaltzen ari da, ekintza berezien bidez, Maulen museoaren adar bat plantatzeko proiektuaren bidez eta hainbat ondare gure sarean ezarriz.

Praxis

Elkarteak Baionako Kaxu galeria kudeatzen du; honek karrikako artea eta pop kultura aintzinera ematen ditu. 2017az geroztik, Baionako Herriko Etxearekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin lankidetzan, Points de Vue festibala antolatzen du.

CPIE Littoral basque - Euskal itsasbazterreko IEZI

Dituen aktibitate ugarien artean, Ipar Euskal Herriko Ingurumenaren aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorrak (IEZI) - Euskal Itsasbazterrak Hendaiako Nekatoenean artista egonaldia antolatzen du. Urtero artista-autoreak errezibituak dira hilabete bat eta lau hilabete arteko egonaldirako, gehienetan bertako, lurraldeko edo IEZIren kezkei lotu proiektu berezia lantzeko.