Brise-lames auzoko laket-portua
Laket-portua erabiltzen duzu edo erabiltzeko izena eman nahi duzu? Zure laguntzeko argibide baliagarri guziak aurkituko dituzu hemen.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
Aurkezpena
Euskal Elkargoak laket-portuaren ustiapena kudeatzen du 1972tik goiti, 2024. urtea arte doan emakida baten harira. Portua Akitania Berriaren portu-eremuan sartzen da. Eguneroko kudeaketa segurtatzen dute zuzendari batek eta elkargoko 7 langilek.
425 tokiko urbegi batek, laket itsasketari eta arrantzari loturiko jarduera ekonomikoek osatzen dute gunea. Enpresa horiek itsasoko eremu publikoa okupatzeko hitzarmen bidez alokatuak diren eremu eta eraikinetan daude.
Igurikatze zerrendan izena ematea
Urte osoan amarratzeko gune bat okupatzeko kontratu baten esleipena lortzeko, igurikatze zerrendan izena eman behar da baitezpada.
Izen ematea ordainpekoa da, 15 € urtean. Igurikatze epeak aldakorrak dira itsasontzien neurriaren arabera.
- Igurikatze zerrendan izena ematea PDF - 2 orriak - 47,24 Ko
- Igurikatze zerrendan izena ematea DOCX - 166,13 Ko
Prezioak
Angeluko Brise-Lames portuak proposatzen dituen zerbitzu desberdinen prezioak 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.
- Tarifs du Port de plaisance au 1er janvier 2026 (format PDF)PDF - 8 orriak - 657,54 Ko
- Tarifs du Port de plaisance au 1er janvier 2026 (format word accessible)DOC - 968,50 Ko
Jabetza gabetzeko prozedurak
2026
- Mise en demeure du bateau IRAXABAL en date du 6 janvier 2026PDF - 2 orriak - 141,18 Ko

Portu garbiago baterako
Laket-portuak bi TchaoMegot hautsontzi ezarri ditu (bata portuko bulegoetarako eskaileren oinean eta bestea Aturriko laket-arrantzaleen elkartearen heinean). Hautsontzi horiek zigarreta muturrak biltzeko eta birziklatzeko bidea eskaintzen dute, ingurumenaren zaintzan parte hartuz. Ekimen horri esker, bilduriko zigarreta muturrak ekai baliagarri bihurtzen dira, hala nola isolagailuak, kutsadura murrizteaz gain.
2025ean 13 680 zigarreta mutur bilduak izan dira, hots 3,8 kg isolagailu sortuak.