Profesionala: arte eta kultura heziketa proiektuak garatzen ditut
Ipar Euskal Herriko biztanle batzuekin harremanetan zara? Osasuneko, hezkuntzako, gizarte mailako, kulturako, lehen haurtzaroko, goi mailako irakaskuntzako edo enpresako profesionala zara? ... beraz, bizi-memento guzietako lankidetza eta arte eta kultura heziketa zuretako da!
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 13a
Zer ote da “AKH Ipar Euskal Herrian – Lurralde baten mailako lankidetzak” Gutuna?
2024ko urriaren 1eko topaketaren karietara, Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Donibane Lohizune, Hendaia, Maule-Lextarre, Urruña eta Ziburuko herriko etxeek; Estatuak, alde batetik Akitania Berriko DRAC erakundearen bidez, eta bestetik Bordeleko akademiako errektoretzaren / Pirinio Atlantikoetako Hezkuntza Ministerioko Departamendu Zerbitzuen zuzendaritzaren bidez, izenpetu dute “AKH Ipar Euskal Herrian – Lurralde baten mailako lankidetzak” Gutuna.
Horrela, partaide guziek, kultura, arte, gizarte, medikuntza, hezkuntza bizitzako eragileekin batean, balore testu bat partekatzen dute AKHren inguruko erreferentzia komun gisa balio duena. Bestalde, haien helburua kalitatezko AKH eskaintzea da Ipar Euskal Herriko biztanleei, bizitza osoan zehar.
“AKHk pertsonaren loratzean parte hartzen du, bere emantzipazioan eta sormenean. Besteei eta haien hizkuntzei irekitzeko bidea ematen du, norbere hautuen baieztatzeko bidea, zentzu kritikoaren garatzeko bidea, jakin-mina pizten du eta elikatzen adin guzietan. Familian, eskolan, lanean edo lagunen artean, bizitza-ibilbidea osatzen duten memento guzietan parte hartzen du. »
AKH Ipar Euskal Herrian – Lurralde baten mailako lankidetzak Gutunaren zatia.
Lurralde mailan, norentzat ote da AKH?
Proiektua partaide batek edo besteak abian ezartzen du:
AKH proiektu ideia bat badut, Euskal Elkargoko herriekin harremanetan sartzen naiz.
Gutunaren izenpetzaile eta AKHren partaide publiko guziek zure laguntza beharrei ihardetsiko diete.
Behereko inprimakiaren bidez, herriak eta Euskal Elkargoa zure zerbitzuko dira proiektu-partaideekin elkartzeko. Zure proiektuen diseinuan, obratzean eta ebaluazioan baliagarria izanen zaizkizun argibideen zaintza bermatzen dute.
- Étape 1Nor naizen (étape en cours)
- Étape 2Nire proiektua
- Étape 3Zure eskaeraren laburpena
Haur gazteen kultura eta arte piztea Ipar Euskal Herrian
2024an, Gutunaren partaideek arreta finkatu zuten haur gazteen (0-3 urte) Kultura eta Arte Piztean (KAP), laguntzen dituzten helduen harremanean.
2024ko martxotik 2025eko martxora, ikerketa-ekintza bat eraman zen lurraldean KAP ekintzen egoera finkatzeko, Jessica Cendoya Lafleur eta Jessica de Bideran ikertzaileen (Bordele-Montaigne Unibertsitateko UBIC laborategia) laguntzarekin.
Desmartxaren eta ikerketa-ekintzako eragileen 2025eko martxoaren 25eko solasaldien txostenahemen entzungai.
2024ko urriaren 1ean, Sophie Marinopoulos psikologo eta psikoanalistak, familiaren espezialistak eta “Osasun kulturalerako estrategia nazionala - Sortzetik 3 urte arteko haurren kultura eta arte piztea sustatzea eta iraunkortzea burasoekin duten loturan (ECA-LEP)” txostenaren idazleak Ipar Euskal Herriko profesionalentzat eta hautetsientzat esku hartu zuen. Hemen aurkituko duzu bere solasaldia, bereziki biziki haur gazteen kultura osasunaren kontzeptuari buruzkoa.
2025ean, Gutunaren izenpetzaileek Kultura eta Arte Piztearen garapena sustengatzen dute Ipar Euskal Herrian, helburu estrategiko hauen inguruan:
- KAP eta haren ekosistema ikusgarri egitea,
- KAP estrategiaren eramaileak eta hartzaileak laguntzea formakuntza eskaintza bat garatuz hautetsiendako eta herrietako eta elkargoetako teknikariendako, eta kulturako, lehen haurtzaroko, gizarte eta osasun alorreko profesionalendako,
- Sortzetik beretik arte ikerketa eta denendako obren zirkulazioa sostengatzea,
- Obren eta haur gazteen eta haien familien arteko bitartekaritza tresnen ikerketa eta diseinua sustatzea,
- Desmartxaren segimendu eta garapen instantziak sendotzea.
2026an, #1 berripaperak (orri-oineko izen ematea), haur ttipien Kulturarendako eta Artearendako gogo-piztearen inguruan, Euskal Elkargoaren lurraldean hedatzen diren ekintzak aipatzen ditu.
Horien artean, « Bakoitzarengandik Hurbilago » programak hainbat proiektu biltzen ditu haur ttipien harrera-lekuei zuzenduak, non egunerokotasuneko esperientziek artearekilako eta kulturarekilako gogo-pizte sentikorra eskaintzen zaien.
Bestalde, Kulturarendako Eta Artearendako Gogo-Piztearen Gida Praktikoak, lehen haurtzaroko, osasuneko eta gizarte alorreko profesionalak laguntzen ditu proiektuak sortzen eta obratzen.
Formakuntza eta topaketa profesionaletan parte hartzen dut
2026/03/17 & 16 - « La Boite à Tutti » – Musikarako gogoa piztea eta mugimendu dantzatua - Ziburu
- Data: 2026ko Martxoaren 16a astelehena eta 17a asteartea
- Lekua: Ziburu (G. Poulou erabilera anitzeko gela, haurtzaindegia)
- Hunkitutako jendea: Kulturako, Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Ziburuko Herriko Etxea eta Euskal Hirigune Elkargoa, Tutti kolektiboarekin elkarlanean
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/03/24 & 25 - Poesia eta lehen haurtzaroa - Bidarte
- Data: 2026ko Martxoaren 24a asteartea eta 25a asteazkena
- Leku: Bidarte (Mediateka)
- Hunkitutako jendea: Kulturako, Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Bidarteko Herriko Etxea eta Euskal Hirigune Elkargoa, Enfance et Musique elkartearekin elkarlanean
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/04/21 - Liburuak eta liburuak! - Hazparne
- Data: 2026ko Apirilaren 21a, asteartea (14:00-17:00)
- Lekua: Hazparne (Elkargoaren Etxea)
- Hunkitutako jendea: animatzaileak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Euskal Hirigune Elkargoa, Libreplume elkartearekin elkarlanean
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/04/22- Euskal Museoaren bisita librea - Baiona
- Data: 2026ko Apirilaren 22a, asteazkena
- Lekua: Baiona (Euskal Museoa)
- Hunkitutako jendea: Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Euskal Museoa eta Euskal Hirigune Elkargoa
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/04/24 - Lehen haurtzaroko sorkuntza, jende guzientzat sortzea - Bastida
- Data: 2026ko Apirilaren 24a, ostirala
- Lekua: Bastida (Inesa Gaxen gela)
- Hunkitutako jendea: Kulturako, Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Egun tematikoa
- Antolatzaileak: Clarenza - Bastide de l’oralité topaketarako kulturgunea eta Euskal Hirigune Elkargoa
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/04/30 - Lehen haurtzaroa eta mugimendu dantzatua - Baiona
- Data: 2026ko Apirilaren 30a, osteguna
- Lekua: Baiona (Arte-hiria - Oldeak dantza-estudioa)
- Hunkitutako jendea: Honako leku hauetako lehen haurtzaroko profesionalak: Mauleko, Arrangoitzeko eta Mugerreko elkargoko haurtzaindegiak; Zuraideko eta Hiriburuko haurtzaindegi ttipiak; Jatsu eta Lakarrako elkarte-haurtzaindegiak; Biarritz, Baiona, Angelu, Bokale, Bidarte, Donibane Lohizune, Ziburu, Urruña, Hendaia eta Mauleko herriko haurtzaindegiak edo elkarte-haurtzaindegiak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Euskal Hirigune Elkargoa, Iparraldeko Kontserbatorioa, La Manufacture - Akitania Berria Eskualdeko Koreografia Garapenerako Zentroarekin elkarlanean
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/05/05 - Artista-liburuak ezagutzea lehen haurtzaroan - Hiriburu
- Data: 2026ko Maiatzaren 5a, asteartea
- Lekua: Hiriburu (Mediateka)
- Hunkitutako jendea: Kulturako, Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Hiriburuko Herriko Etxea eta Euskal Hirigune Elkargoa, Jaune Magenta elkartearekin elkarlanean
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/06/11 - Ahotsa, gorputza eta lehen haurtzaroa - Lekorne
- Data: 2026ko Ekainaren 11a, osteguna
- Lekua: Lekorne (Hodi Aldean gela)
- Hunkitutako jendea: Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Lekorneko Herriko Etxea eta Euskal Hirigune Elkargoa, Lagunarte konpainiarekin elkarlanean
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
2026/06/16 & 17 - Artea, kultura eta lehen haurtzaroa - Mugerre
- Data: 2026ko Ekainaren 16a asteartea eta 17a asteazkena
- Lekua: Mugerre (Elizaberriko elkarteen etxea)
- Hunkitutako jendea: Kulturako, Lehen haurtzaroko, Osasuneko eta gizarteko, Hezkuntzako profesionalak
- Mota: Formakuntza
- Antolatzaileak: Mugerreko Herriko Etxea eta Euskal Hirigune Elkargoa
- Aurkezpen dokumentua: deskargatu hemen
- Izen emateak: hemen
KAP proiektu ideia bat badut, Euskal Elkargoko herriekin harremanetan sartzen naiz.
Hemen duzu “PERTSONA BAKOITZETIK AHAL BEZAIN HURBIL” programa.
Hemen duzu Ipar Euskal Herriko Kultura eta Arte Piztearen gidaliburu praktikoa.