Ene elikagai enpresa garatu nahi dut
Laborantza munduan, etxalde baten transmititzea pasatze bat da eta aldi berean erantzukizun bat, ekoizpen tresna bat edo laborantza praktikak bizirik egonarazteko edo haien garatzeko, laborari bat edo gehiagoren instalazioa errazteko edo nork bere erretreta prestatzeko. Aholku praktiko zenbait ematen dizkizugu zure proiektua obratzeko, urratsez urrats.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
1. Transmisioari buruzko informazioa biltzen dut
Instalaziorako eta Transmisiorako Harrera Gunea, transmisiorako sarbidea
Ene etxaldea transmititu nahi dut, asoziatu bat xerkatzen dut, etxaldea norbaiti uzteko proiektua dut edo erretretara joateko edo lanbidez aldatzeko proiektua. Instalaziorako eta transmisiorako harrera gunea (PAIT) ene departamenduko Laborantzaren Etxean kokatua da, eta ene errezibitzeko prest da behar ditudan argibide guzien emateko. Ene lehen solaskidea da eta zenbait urratsez osatu tresnari buruz gidatuko nau.
Instalaziorako eta Transmisiorako Harrera Guneak kitorik errezibituko nau hitzordu indibidual baten karietara, eta ene ideiak argitzeko trukaketa memento bat eskainiko dit. Maila nazionalean eskualdekoan edo tokikoan dauden laguntzei eta dirulaguntzei buruz argibideak emanen dizkit:
- Argibideak transmisioaren urratsei buruz: legezko eta zerga-abisuak, gelditze “administratiboa”, erretreta-galdea, etab. ;
- Partitze eta Instalatze Aurkibidearen aurkezpena, etxaldea uzten dutenak eta etxaldea hartu nahi dutenak harremanetan jartzeko tresna.
- Laguntza zerbitzuei buruzko argibideak, adibidez, ikuskatze baten egitea ene egituraren deskripzio osoa finkatzeko Aurkibidean sartu aitzin.
- Babesle batekin egin ikastaldiaren edo Lan Inguruneko Egoeran Ezartzeko Epearen aurkezpena, ene familiakoa ez den aprendiz baten errezibitzeko, ene egituraren segida hartuko duena. Aprendiz horrek Estatuak eman ordainsaria ukanen du.
- Ene segida hartuko duena errezibitzeko transmisioari dagozkion tresnen agerian uztea: soldatapeko lanpostua, aprendizgoa...
Instalaziorako eta transmisiorako harrera guneak harrera bermatzen du berdintasun, inpartzialtasun, konfidentzialtasun eta errespetu baldintzetan.
Harremana: 0800 505 507 (Zenbaki berdea) - Instalaziorako eta transmisiorako harrera gunearen e-posta
Formakuntza erakunde berezituen bidez
64 departamenduko Laborantza Ganbera
Instalaziorako eta transmisiorako harrera gunea kudeatzeaz gain, eta haren bidez formakuntzak proposatzeaz gain, Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganberak urte osoan zehar formakuntzak proposatzen ditu bere animatzaileen bidez. Formakuntza horiek 64 departamenduko Laborantza Ganberaren webgunean ikus daitezke, “gure formakuntza guziak” atalean.
Harremana:
Pau (egoitza): 05 59 80 70 00
Donapaleu: 05 59 65 86 09
Instalaziorako eta transmisiorako harrera gunearen webgunea, “instalazioa-transmisioa” atala
Euskal Herriko Laborantza Ganbara
EHLGk etxaldea beste bati uztekoa dutenak laguntzen ditu etxaldearen transmisio-proiektuan:
- formakuntza kolektiboen karietara edo indibidualki;
- bai familia transmisio baterako, bai familiaz kanpoko transmisiorako, segida hartuko duena identifikatua izan ala ez.
Kasu guzietan, transmisioa hilabete edo urte batzuk lehenago prestatu behar da, erretreta nahi den mementoan hartzeko.
Harremana:
EHLG 05 59 37 18 82
Noiztenkako ekintzak/animazioak transmisioaren inguruan
Laborantza Ganberak antolatu Transmisioaren Hamabostaldia
Urtero, Laborantza Ganberak antolatzen du Transmisioaren Hamabostaldia. 100 ekitaldi baino gehiago antolatuak dira Frantzian zehar azaroaren bigarren hamabostaldian.
- Farm’dating, speed-meeting edo install’dating ekitaldiek parada ematen diete etxaldea norbaiten esku utziko dutenei etxaldea har dezaketen pertsonak giro lasaian ezagutzeko;
- Mahai-inguruak eta foroak, etxalde-buruak baita ere lurraldeko elkargoak sentsibilizatzeko etxaldeen transmisioaren/hartzearen garrantziaz;
- Informazio-bilkurak, proiektu-eramaileek edo laborariek informazioak biltzeko instalazioaren/transmisioaren prestaketaz, adituekin trukatuz (Ganberetako aholkulariak, legelariak, notarioak, etab.);
- Formakuntza egokituak proiektuaren apailatzeko urratsaren arabera eta proiektu-eramaileek instalatzeko/transmititzeko dituzten beharren arabera.
Harremana:
- Pau (egoitza) 05 59 80 70 00
- Donapaleu 05 59 65 86 09
- 64 Departamenduko Laborantza Ganberako webgunea
Transmisiorako kafeak
- Zer ote da? Instalazio-transmisio kafe bat elkartzeko, jendea ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko memento bat da.
- Zertaz hitz egiten da? Transmisio kafe batean etxaldeen transmisioari buruzko gaiak aipatzen dira. Egutegia, etxaldea hartuko duenaren bilaketa, erretreta-proiektuari eta etxaldearen etorkizunari buruzko hautuak. Baina ere beldurrak eta zailtasunak, eta ofizioaren arrakastak eta pozak. Nor bere etxaldeaz hitz egitera ere etortzen da hor egon daitezkeen proiektu-eramaileekin.
- Norentzat da? Proiektu-eramaileentzat, instalatuak diren laborarientzat edo etxaldea utziko dutenentzat. Transmisioari buruzko gogoeta hasteko, segitzeko edo bururatzeko parada da.
Harremana:
- EHLG: Tel: 05 59 37 18 82 – EHLGren webgunea -
- ELB: ELBren e-posta
“Transmisioa”, lurraldeko animazio-desmartxa
Formakuntzen eta laguntzen osatzeko, laborantza ganberak ekintzak egiten ditu etxaldea utziko dutenak identifikatzeko eta sentsibilizatzeko, lurralde zehatzetan tokiko ekintzak eramanez. Horrela, Garazi-Baigorrin, Xiberoan, Hazparnealdean, Bidaxunealdean edo Iholdi-Oztibarren ekintza hori egin da.
Harremana:
- Pau (egoitza) 05 59 80 70 00
- Donapaleu 05 59 65 86 09
- 64 departamenduko Laborantza Ganberaren webgunea
Euskal Hirigune Elkargoaren esperimentazio bat Xiberoan
Euskal Elkargoak 2023an esperimentazio bat abiatu zuen Xiberoan 55 urtez goitiko laborariak identifikatzeko eta transmisioari buruz informatzeko. Hurbiltze bat ere pentsatua da laborantzan instalatzekoak daitezkeen proiektu-eramaileen inguruan lan egiteko.
Harremana:
Euskal Hirigune Elkargoa (egoitza): 05 59 44 72 72
E-posta: agriculture@communaute-paysbasque.fr
2. Ene transmisioa prestatzen dut
Etxaldearen transmisioa aitzinetik prestatu behar da, erretretara joatea eta transmisioa prestatzeko. Badira tresna batzuk etxaldea pixkanaka transmititzeko aktibitatea (edo parte bat) atxikiz, arrunt transmititu aitzin, eta horrela, proiektu-eramailearen integrazioa errazteko etxaldean eta haren ingurumenean. Beraz, inportantea da bereiztea etxaldearen gelditzea eta etxaldea norbaiti uztea, eta izan daitezkeen tresna eta baliabide guziak ezagutzea.
Ene laborantza-jarduera gelditzea pentsatzen dut
Ene ontasunak estimarazten ditut
Transmisioa egin aitzineko diagnostikoaren helburua uztekoa den etxaldearen potentziala estimatzea da etxaldea hartuko duen norbait edo asoziatu bat atzemateko. Etxaldearen alderdi guziak barne hartu behar ditu: alde ekonomikoak, teknikoak, juridikoak, fiskalak, soziala, familiakoak, ingurumenekoak... Uztekoa den etxaldearen inbentario ahal bezain osoa egitea da helburu, abantailak eta trabak baita ere etxaldea hartzeko moldeak aitzinera ematea.
SAFER erakundearekin harremanetan jartzeko:
- Tel: 05 59 65 88 10
- Akitania Berriko SAFER egituraren webgunea
Erretreta hartzen dut
- MSArekin harremanetan jartzen naiz erretretarako ditudan eskubideak ikertzeko, ene lan-ibilbidea berriz biltzeko eta ene egoeraren baldintzak ebaluatzeko.
- Laborantza Jarduera Uzteko Xedearen Adierazpena (DICAA) betetzen dut eta igortzen. MSAk DICAA igortzeko betebeharra ezarri du transmisio hori aitzinetik prestatzeko.
- Laborantza Ganberari jakinarazten diot jarduera uzteko xedea dudala gutienez 3 urte erretretara joan aitzin, ezinbesteko kasuan salbu.
- Oharra: DICCA dokumentuak ez zaitu engaiatzen jarduera uzteko baldintzei buruz, ez eta jarduera geldituko duzun egunari buruz ere, aurreikusi data bat baizik ez da. Adierazpen horri esker Departamenduko Laborantza Ganberak berriz hartzekoak diren etxaldeak eta haien ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu.
MSArekin harremanetan jartzeko:
Tel: 05 58 06 55 00
Etxaldea berriz hartuko duen norbait xerkatzen dut proiektu-eramaile mintegi batean.
Proiektu-eramaileek profil aniztunak dituzte, adinaren, esperientziaren, jatorrizko eskualdearen, proiektuaren edo beste faktore anitzen arabera. Bizkitartean, gehienak eskema bertsuetan dira etxalde bat xerkatzen dutenean. Horrela, etxaldea uztean, bada proiektu-eramailedun mintegi bat beherago zerrendatu formakuntzen, tresnen edo baliabideen bidez identifika ditzakedanak.
Aprendizgoa
Instalatuko den laborari batek ez du beti posible aprendizgoa berea izanen den etxaldean egitea. Alta, ondorio larririk gabe, edo ondorio konponezinik gabe akatsak egiteko parada ematen duten baldintzetan entseatzeko eskubidea bereziki baliosa da. Batzuei beren proiektua fintzeko edo errotik aldatzeko parada eskaini diezaieke, eta beste batzuei, laborari ofizioa ez zaiela komeni ohartzeko ere.
CFAArekin harremanetan jartzeko:
- Tel: 05 59 29 15 10
- Agrocampus 64ren webgunea – Hazparneko formakuntza-gunea
Molde praktikoak eta dirulaguntzak ikus itzazu MSAren webgunean.
Ordezkapen zerbitzua
Ordezkapen zerbitzuari esker proiektu-eramaile batek bere burua ezagutaraz dezake. Etxaldea uzten dutenentzat errazagoa izanen da transmisioa pentsatzea ofizioan bere gaitasunak erakutsi eta lurraldean integratu den bati.
Harremana:
- Basco-Béarnais ordezkapen zerbitzua: : 05 59 80 98 85
- Ipar Euskal Herriko Lagunak elkartearen ordezkapen zerbitzua:
- Xiberoko kantonamendua: 06 24 03 03 45
- Amikuzeko kantonamendua: 06 89 72 22 59
- Iholdiko kantonamendua: 06 84 39 73 44
- Hazparneko kantonamendua: 06 78 37 72 05
- Kostaldeko eta Lapurdiko kantonamendua: 06 80 28 90 97
- Garazi Baigorri kantonamendua: 06 07 50 05 48
Laborantzako langileak
Laborantzako langileak, baita artzain sasoilariak ere xedetzat hartzen dira etxaldearen hartzaile bat atzemateko. Lanpostu horiek, oro har, laborantza munduak erakarri jendeek betetzen dituzte, eta laborarien egunerokotasunean denbora guti edo aski luzeetan murgildurik egoten diren jendeak. Bildu esperientzia horri esker, batzuek beren instalazio-proiektuak ondu eta sendotu ditzakete, etxaldea utziko dutenen aitzinean sinesgarritasuna emateaz gain.
Harremana:
Partitze eta Instalatze Aurkibidea (PIA)
Departamendu guzietan, aholkulari esperientziadun sare batek Partitze eta Instalatze Aurkibidea animatzen du. Laborantza Ganberak kudeatu zerbitzu publikoko ordezkaritza horrek etxaldeen transmisioa laguntzen du. Laborantza Ganberetako sareko aholkulariek beren zerbitzuak proposatzen dituzte bai etxaldeak indibidualki hartzen direnean, bai kideak xerkatzen direnean kideen arteko etxaldeen karietara.
Zure etxaldea norbaiti utzi nahi diozu. Hitzordua har ezazu zure departamenduko PIAko aholkulariarekin zure transmisio-proiektuaz puntua egiteko. Izena eman ondoan:
- laguntzen ahalko zaitu etxaldea uzteko eskaintzaren idazten,
- zure bilaketaren araberako hautagaiekin harremanetan ezarriko zaitu,
- zure eskaintza argitaratzen ahalko du instalazio-aurkibidearen webgunean
- Halaber, zure etxaldea estimatzen ahalko dizute, baldintza hoberenetan berriz hartzeko behar diren elementu guziak agerian uzteko.
Harremana:
- Pau (egoitza): 05 59 80 70 00
- Donapaleu: 05 59 65 86 09
- 64 departamenduko Laborantza Ganberaren webgunea, instalazioa, transmisioa atala
Transmisioa aitzinetik prestatzen dut berriz har dezaketen pertsonak formatuz
Etxalde baten transmisioak ez du erran nahi jarduera bortxaz gelditu behar denik proiektu-eramaile batek berriz hartu aitzin. Ikastaldi edo lanpostu baten bidez ere prestatu daiteke, baita etxaldea hartzeko asmoa duenarekin lankidetza bat eginez ere. Tresnak badaude etxaldea hartuko duenaren edo lankidearen instalazioa eta integrazioa errazteko.
Transmisioa aitzinetik prestatzen dut berriz har dezaketen pertsonak formatuz
Etxalde baten transmisioak ez du erran nahi jarduera bortxaz gelditu behar denik proiektu-eramaile batek berriz hartu aitzin. Ikastaldi edo lanpostu baten bidez ere prestatu daiteke, baita etxaldea hartzeko asmoa duenarekin lankidetza bat eginez ere. Tresnak badaude etxaldea hartuko duenaren edo lankidearen instalazioa eta integrazioa errazteko.
Ikastaldia babeslearekin
AITA programaren bidez ikastaldiak egin daitezke babesle baten etxaldean, xede hauekin:
- Familiatik kanpo instalatzen diren hautagai gazteen instalazioa erraztea etxalde batean erantzukizunak hartzeko, etxalde horren berriz hartzeko asmoarekin edo dagoen edo sortzeko den enpresa bateko kide izateko;
- gaztearen eta babeslearen arteko lotura egiteko baldintzak sortzea, ekoizpen-tresnaren transmititzeko plan bat sustatzeko edo egin daitekeen elkarte baten aztertzeko.
Babesle batekin egin ikastaldi horrek gazteari eskualdea ezagutzeko parada ere eskaini behar dio, bertan integratzeko, ezagutzak sakontzeko, proiektua finkatzeko eta instalazioa antolatzeko parada emateko.
Jatorriz tresna hori etxaldea uzten zuenarekin familian ez ziren gazteentzat zen, baina 2023ko urtarrilaren 1az geroztik etxalde batean instalatu nahi duten gazte guzientzat da.
Harremana:
- 64 departamenduko Laborantza Ganbera
- Pau (egoitza) 05 59 80 70 00
- Donapaleu 05 59 65 86 09
- 64ko Laborantza Ganberaren webgunea – babesleen atala
Laborantza jardueran trebatzeko tresnak
Trebatzeko tresnak badira laborantza-jarduera garatzeko molde arduratsuan eta autonomoan, baldintza errealetan, epe mugatuan, arrisku hartzea mugatzen eta mailakatzen duen eremuan. Helburua norberaren proiektua eta norbera ebaluatzea da, proiektua segitzea, egokitzea edo bazterrera uztea erabakitzeko. Tresnek laguntza-maila desberdinak dituzte: Laborantzako inkubagailuak – mintegiak. Tresna horiek gazte baten instalazioa lagundu dezakete etxaldearen parte batean, beharbada berantago etxalde guzia transmititu aitzin edo beste norbaiti utzi aitzin.
TREBATU erakundearekin harremanetan jartzeko:
- Tel: 06 49 43 49 42
- TREBATUren webgunea
3. Ene transmisioaren egutegia apailatzen dut
Transmisio fasea aldaketa garrantzitsuak gertatzen diren memento gisa deskribatzen da etxalde baten bizitzan, baina baita laborariaren bizitzan ere. Transmisio ekintza maiz konplikatua dela kontsideratzen da baina estrategikotzar ere bada, eta ez da ezdeusa ikuspuntu gizatiar eta emozional batetik. Prozesu luzea da, denboran zehar garatzen dena urrats askoren bidez, eta aitzinetik pentsatu behar da eta laguntza behar du, dauden aterabide posible desberdinak hobeki kontuan hartzeko. Hiru urrats horiek lotuak dira, baina bereiz daitezke: erretretari, etxaldearen uzteari eta hartzaile baten bilaketari doazkien desmartxak.
Erretreta
Erretretari dagozkion desmartxak eta lan-tresnaren transmisioarenak bereiz dira. MSArekin egiten dira desmartxak nagusiki, eta aitzinetik pentsatu behar dira erretretara partitzea nahi den mementoan gauzatzeko.
- Erretreta hartu baino 5 urte lehenago: prestaketa eta aitzinetik pentsatzea
- MSA: Lan-ibilbidearen laburpena galdatzea ontzat ematekoak diren hiruhileko kopurua ezagutzeko
- Erretreta proiektuaren finantza-ebaluazioa
- Erretreta hartu baino 1 urte lehenago: gauzatzea
- AITA laguntzak galdatzea
- Erretreta hartu baino 6 hilabete lehenago: gauzatzea
- MSA: erretreta galdatzea
MSArekin harremanetan jartzeko:
- Tel: 05 58 06 55 00
- MSAren webgunea – instalazioa transmisioa atala
Etxaldearen uztea
Etxalde bat norbaiti uzteko prozesuan saltzaileak bere enpresa hartzaile bati uzten dio. Uzte-moldeak ez dira egutegian zehaztuak, baina metodoa, kronologia eta urratsak dira zehaztuak. Desmartxa zenbait urte lehenago egin behar da, enpresa erretretara joateko mementoan uzteko.
- Etxaldea utzi baino 5 urte lehenago: prestaketa eta aitzinetik pentsatzea
- Dauden transmisio moldeei buruz informazioa biltzea
- Ekoizpen-tresnaren aldaketa posibleari buruz gogoetatzea
- Transmisioaren diagnostikoa
- 3 urte lehenago: prestaketa
- MSA: Laborantza Jarduera Uzteko Xedearen Adierazpena igortzea
- 2 urte lehenago: erabakitzea
- Etxaldearen egoera-akta
- Etxaldea uzteko moldearen hautatzea
- Puntua egitea asoziatuarekin edo langilearekin (hala balitz)
- 1 urte lehenago: gauzatzea
- Lurraldeen Departamenduko Zuzendaritza: Oinarrizko Ordainketa Eskubideen transferentzia
- MSA: Lursail-inprimakia eguneratzea
- Jabeei jakinaraztea
- Hartzailea tokiko inguruneari aurkeztea (beharrez)
- Jardueraren gelditzea: transmisioa
- MSA: Lurren aldaketa agerkaria
- Enpresen funts zergak: Jardueraren gelditzea adieraztea
Harremana:
- MSA - 05 58 06 55 00
- 64ko Laborantza Ganbera - 05 59 80 70 00 / 05 59 65 86 09
- Euskal Herriko Laborantza Ganbara - 05 59 37 18 82
- DDTM64 - 05 59 80 88 17 / 05 59 80 86 50
Hartzaile baten xerkatzea
Etxaldearen etorkizunari buruzko galdekatze-fasearen ondotik hasten da hartzaile baten bilaketa. Jarduera bakarrik gelditu nahi ote dut, ala norbaiti utzi nahi diot? Hartzaile baten atzematea lan-tresna den etxaldearen uztea da norbait bertan instalatzeko. Beste laborari batek lur-funtsak edota eraikina bakarrik hartzetik bereizten da.
- urte lehenago: prestaketa eta aitzinetik pentsatzea
- Hartzailearen profilaren finkatzea
- 3 urte lehenago: prestaketa
- Hartzaile baten xerkatzeko abisuaren idazketa eta hedatzea
- Partitze eta Instalazio Aurkibidean izena ematea
- 2 urte lehenago: erabakitzea
- Hartzailea ezagutzea eta harekiko engaiatzea (gogoetatzea, ikastaldi babestua, elkartzea, langile gisa hartzea, bizilekua...)
- 1 urte lehenago: gauzatzea
- Hartzaile bat integratzea ikastun babestu, kide, langile gisa...
- Salmenta konponbide bat negoziatzea hartzailearekin
- 6 hilabete lehenago: gauzatzea
- Notarioa: Salmenta konponbidearen izenpetzea
- Jardueraren gelditzea: transmisioa
- Alokatze-kontratuen izenpetzea
Harremana:
- Partitze eta Instalazio Aurkibidea
- 64ko Laborantza Ganbera - 05 59 80 70 00 / 05 59 65 86 09
- Euskal Herriko Laborantza Ganbara - 05 59 37 18 82
Zerbait ments zaizu?