Ene ustialekuaren inguruko ibai-erreken kalitatea zaintzen dut

Laboraria zara eta zure jardunak ibai-erreken gainean duen eragina gutxitu eta zure abereek edan ahal dezaten segurtatu nahi zenuke? Gure gidari jarraikiz ekiozu: aholku teknikoak, diruzko laguntzak, sostengu egiturak, etab.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 4a

Zergatik ibai-erreken kalitatea zaindu?

Alhalekuetan, abereen edateazuzenean ibai-erreketan egiten da oso maiz. Jokabide horrek hainbat eragin txar ekar lezake halere hala ingurumenean nola laborantzan.

Ibai-erreken kutsadura

Erreketara libreki joaten diren abereek ur ertzean eta uretan kaka eta pixa egiten dute, batez ere behiek, udan ur puntutik hurbil egoteko joera baitute. Abereen uzkinetako gai organikoa eta elikadura elementuak etxe, industria eta laborantza hondakinetan direnekin bateratzen dira. Uraren andeatze fisiko-kimikoa ekartzen dute eta ur belarren eta landareen gehiegizko haztea (eutrofizazioa) faboratzen dute. Beste aldetik, gorozkiek organismo patogenoak (bakteriak, birusak, onddoak, bizkarkinak) ekartzen dituzte ibai-errekara eta zenbait erabilera kaltetzen dituzte: edateko uraren ekoizpena, aisialdiko ur jarduerak (bainua, arrantza, kanoa…). Zuzenean ur ertzeraino joan gabe, abereen uzkinak alhalekuetan atxikitzen dira. Horrela, organismo patogenoak eta gai organikoa errazago desegin edo eraldatzen dira ibai-errekara heldu baino lehen.

Abere taldeetan eritasunak hedatzea

Abereak ibai-erreketan zuzenean edateak uzkinen bidez patologiak hedatzea faboratzen du: errapeko mina, behien birus kakeria (BVD) eta leptospirosia, tuberkulosia, salmonellosia…

Emaitzen urritzea

Abereek gutxiago edaten dute ura kalitate txarrekoa bada, uzkinek, ur belarrek edo beste molekulek kutsatua, eta horrek emankortasuna gutxitzea ekar dezake, batez ere esnerako abeltzaintzan. Gainera, kalitate txarreko urak esnearen kalitatean egiazko eragina ukan dezake eta, hartara, ekoizpenaren kalitatean, batez ere esnerako abeltzaintzan.

Ur ertzen higadura

Ur ertzen gainean putinka aritzeak eta ibarbasorik ez izateak ur ertzen ahultzea ekar lezake eta ur handitzeetan lehertzea. Horrek bazka eremua murrizten du eta ur handitze oso handiak jasaten dituzten lursail handietan, lur galtze horrek urtero lur eremu handiak galtzea ekar lezake.

Bioaniztasun galera

Putinka aritzeak ibai-errekak andeatzen ditu, aberediari harrera egiten dioten landarediak eta sustraiek sorturiko habitatak desagertzea eta kalitate fisiko-kimikoaren andeatzea dakartza. Zenbaitetan, errekastoak hain andeatuak dira ezen arrainak edo beste ur abereak ezin zirkulatuz gertatzen baitira. Lurreko euri uretan diren ongarriak eta gai organikoak ez dira iragaziak ez eta landarediak irentsiak.

Ilustrazioa 1
Ilustrazioa 1 Legenda : Source dégradée par le piétinement et les excréments CAPB
Ilustrazioa 2
Ilustrazioa 2 Legenda : Source dégradée par le piétinement et les excréments CAPB
Ilustrazioa 3
Ilustrazioa 3 Legenda : Cours d'eau dégradé par le piétinement et les excréments

Zein jokamolde plantan eman ibai-erreken babesteko?

Hesiak eta edanlekuak kokatzea 

Abereak ibai-erreketara joatea mugatzeak babesten ditu ur ertzak putinkatuak izatetik, higaduratik eta abereen uzkinetatik, eta abereetan eritasunak hedatzea eragozten du.

Ur ertzak babestu nahi izanez gero, beste edanlekuak kokatu behar dira. Eta horretarako ez da aterabide bakarra! Edanlekua kokatu aitzin, hainbat elementu behar dira kontuan hartu: lerroa, topografia, ur ertzen egoera, landaredia, edaten eman beharreko abereen kopurua, ekoizpen mota, etab., lursailera ongien egokitzen den aterabidea zehazteko. Akatsik eginen ez duzula ziurtatzeko, gai den egitura bateko teknikari baten laguntza eska dezakezu.

  • Malda antolatua, edo harriztaturiko malda, abereei ibaian sartu gabe edateko aukera emateko;
  • Mutur ponpa, ur ertze gorak dituzten ibaietarako egokitua; ura muturraren presiopean ponpa automatikoki abiatzen duen uraska batera eramateko aukera ematen du;
  • Uraskak: ibaiko ura, abere taldearen izariaren arabera, 500 eta 1000 litro arteko uraska batera eramateko. Uraska itzalean kokatu beharko da, berdinduriko lur eremu batean, eta ura, ibai-errekaren emariaren arabera, grabitatez, ariete hidraulikoz, eguzki argindarrezko edo argindar sarera loturiko ponpaz ekarri beharko da.

Ibai-erreken zeharkatze moldeen antolaketa

Bada hainbat antolaketa molde ibai-erreken ertzak eta ubidea abereen pasatzetik babesteko:

  • Ibi pasagunea, pasaleku egonkortua antolatzea da, maiz arroka ama ageri den leku batean, abereak ibai-erreka pasa eta edan dezaten;
  • Zaldaina: zaldainak dira abereak eta makinak ibai-errekak zeharkatzeko aterabide onena ibai-erreken babesteko. Emari txiki edo ertaineko ibai-erreketarako bikainak dira;
  • Hodia: uholdeei eta uraren jario askea mantentzeari dagokienean, hodiek trabatze arriskua areagotzen dute. Aukera hori ongi pentsatu behar da, beraz, batez ere emari handiko ibaietan. Baina baldin eta aukera hori bada egokiena, teknikari baten aholkua eska ezazu, baita EHEren ibai teknikariengana jo ezazu iritziak eta aholkuak jasotzeko.

Gorotz metarekin lurbeltza egitea eta lurbeltza egiteko olana kokatzea

Lurbeltzaren egitea prozedura biologikoa da, bi fasetan desegiten den gai organikoa balioan emateko

  • Andeatzea: bakteria aerobikoek desegiten dute gai organiko freskoa tenperatura goran. Metaren erdian airea sartzen duen irauligailuaren eraginez abiatzen da prozesua.
  • Umatzea: lurbeltz freskoaren eraldatzea, non onddoek lurrustela sintetizatzen baitute. 

Anitz dira lurbeltza egitearen edo konpostatzearen abantailak:

  • Azota ez hain garbigarri bihurtzea urea edo amoniako azota azota organiko bihurtuz;
  • Gai organikoa eragile patogeno bizkarkinetatik eta hazi adbentizioetatik xahutzea, temperatura oso goraren bidez;
  • Gorotza lasterrago asimilagarri eta lurrean hobe banatua egitea birrinduz eta homogenizatuz;
  • Gorotzen bolumena % 40-50 apaltzea; lurbeltzaren ongarriztatze ahala areagotzen du;
  • Gorotzari usaina kentzea;
  • Gorotzaren lurrean andeatzea hobetzea eta, horrela, lurraren kalitatea hobetzea, lurraren egitura, ura hartzeko gaitasuna eta landareentzako elikagaiak finkatzeko gaitasuna. 

Konpostatzea edo lurbeltzaren egitea optimizatzeko, olan geoehunekoa kokatzea gomendatzen da. Meta eguzkitik, haizetik, euri-elurretik babesten du, eta horrela lurbeltzaren zukuen jarioa ur baliabideetan gutxitzen du, eta humusaren hartzitzerako gas trukaketa egokiak faboratzen ditu. CUMA Agricompost delakoak olanen talde erosketak antolatzen ditu eta konpostatze zerbitzua egiten du. 

Harremanetarako: CUMA Agricompost: Nicolas Cachenaut - nicolas.cachenautcumafr - 06.86.67.32.48

Ibarbasoen eta hesien landaketa

Ibarbasoak, hau da, ibai-erreken ertzeetako basoak, zeregin anitz du: tenperaturaren erregulatzea eta uraren kutsadura kentzea, ur ertzen babesa eta hainbat espezierentzako habitatak.

Ibai-erreken ertzetako lursailetan zuhaitzak eta hesiak landatzeak lurreko euri ura arazten ditu, ur handitzeak mantsotzen ditu, itzala sortzen du eta bioaniztasuna ekarri eta babesten du.

Hezeguneak zaintzea

Hezeguneek ur baliabidearen kalitatea laguntzen dute natura irazki eta belaki gisa aritzen baitira; horrela ura metatzen da eta idorteetan ematen. Landare eta abere espezie kopuru zenbaezinaren biziraupenerako behar den ura eta lehen mailako emankortasuna ematen dute.

Nork lagun nazake nire proiektuan?

Informazio gehiagorako, Euskal Hirigune Elkargoak babespean ematearen eta edaten ematearen gida bat sortu du.

Babeean ematearen eta edaten ematearen gida ikus

Baratzezaintzan uraren erabilera optimizatzeko gida hau ere ikus dezakezu (PDF, 2,74 Mo).

Tokiko hainbat egiturek lagun zaitzakete zure proiektua gauzatzen.

Nire proiektua diruztatzeko laguntzarik banuke?

ErrekAgri baliabidearekin, Euskal Elkargoak ibai-erreken babesteko 10 000 € arteko inbestimenduko proiektuak diruztatzen ditu.

ErrekAgri baliabidea ezagutu

Proiektu deialdien harira ere izaten dira, noiz edo noiz, laguntzak Akitania Berriko Eskualdearekin edota France Agrimer.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com