Laborantzako adarrak eta desmartxa kolektiboak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriko laborantza biziki dinamikoa da, Frantzian instalazio-tasa gorenetarik du; adar eta desmartxa kolektiboak badira, kalitatezko ekoizpenak (JDB, labelak) defendatzen dira eta izariko baserri-ekoizpena sustatzen. Orrialde honetan adar eta desmartxa kolektibo nagusiak ikusiko dituzu, euskal laborantzaren aberastasuna eta bizitasuna erakusten dutenak.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 13a
Ipar euskal herriko laborantza ekoizpen nagusiak zenbait zenbakitan
Laborantza eta elikagaigintza Ipar Euskal Herriko sektore nagusienetarik dira. Izan ere, 3 777 laborari bada eta 8 801 aktibo, lurraldearen % 60 laborantzarako da eta 200 hazkurri-enpresa badira; hots, laborantzak ezinbesteko lekua du Ipar Euskal Herrian.
Ipar Euskal Herrian bi ekoizpen nagusi badira: esnetarako ardiak (1 400 etxalde) eta behi esnedunak (1 880 etxalde). Bizkitartean, ekoizpen mota franko bada eta garatzen ari dira: esnetarako behiak, zerri hazkuntza, ahuntz hazkuntza, hegaztiak eta palmipedoak, janari laborantza handiak, mahastizaintza, arbolazaintza eta fruitu ttipiak, etab. IparEuskal Herrian kalitatezko desmartxa kolektibo sendoak ere badira; 2 300-2 400 etxalde jadanik desmartxa horietan engaiatuak dira (% 60-65).
Kalitatea eta jatorria identifikatzeko marka ofizialak (KJIM)
KJIM markek ekoizleen zorroztasuna eta trebetasuna egiaztatzen dute. Kontsumitzaileei kalitatezko produktuak bermatzen dizkiete, baldintza zehatzei ihardesten dietenak, eta erregularki kontrolatuak direnak.
KJIM mota desberdinak badira:
- jatorriaren bermea: JDK eta JDB / AGB;
- ingurumena errespetatzen delako bermea; Laborantza biologikoa;
- kalitate gorenaren bermea; Label rouge sormarka;
- errezeta tradizional baten bermea: ETB.
2020an, Ipar Euskal Herriko 1 600 etxaldetan bazen KJIM bat (Laborantza Biologotik kanpo), hots, etxaldeen % 43an. Lau JDB (Jatorri Deitura Kontrolatua) enblematiko badira baita ere Label Rouge eta AGB (Adierazpen Geografiko Babestua) adar asko.
Laborantza Biologikoa anitz emendatu da azken bost urteetan. 2023an, 400 etxalde biologikoan engaiatuak ziren (300 2018an, iturria: Agence bio), orotara 8 000 hektareako laborantza-eremuan.

Ipar euskal herriko lau JDB
Jatorri Deitura Babestua (JDB) lurraldeari lotua da (egiazkotasuna eta ohikotasuna jatorri geografikotik heldu zaio), ospea badu eta ezaugarri eta trebetasun bereziak. Ekoizpen-etapa guziak eremu geografiko berean aspaldidanik ezagutua den trebetasun baten arabera egiten dituen produktua da. JDB produktuak ezagutu daitezke Europako logoaren bidez, honek kontsumitzaileari bermatzen dio baldintzen bilduma errespetatua dela eta kontrolak erregularki eginak direla.
2019an, « Les AOP du Pays Basque - Ipar Euskal Herriko Sormarkak » elkartea sortu zen helburu hauekin:
- Jatorri Deitura Babestuaren kontzeptua (berriz) ezagutaraztea kontsumitzaileei (historia, lurraldearekiko lotura, trebetasuna, baldintzen bilduma, ofizioak);
- Dagozkien produktuak eta lurraldea sustatzea;
- Adar arteko trukaketak erraztea.
- Ossau-Irati JDBa
- Ezpeletako Biperraren JDB
- Irulegiko arnoen JDB
- Haragi freskoaren eta Kintoako xingarraren JDB

Ossau-Irati JDBa
DB sormarkako Ossau-Irati gasna Ipar Euskal Herrian eta Biarnon bakarrik egina da tokiko ardi arrazek eman esnearekin (manex ardi burugorria, Manex ardi burubeltza eta ardi euskal-biarnesa). Bazka eta belarra jaten dituzte, zerealak eta GEO ez diren olioproteaginosoak.
Adar horretan 1 200 hazle bada (horietan 175 baserri-ekoizle) eta 29 eragile (biltzaileak, transformatzaileak, fintzaileak) lurralde osoan banatuak.
JDBko Ossau-Irati gasna esne gordinarekin egina da, termizatua edo pasteurizatua, gehigarri kimikorik gabe eta azal naturalarekin. Bi formatu desberdin ditu eta azaleko zigilu mota desberdinek baserriko gasnak, bortuko gasnak eta gasnategietako gasnak bereizten dituzte.
Ossau-Irati JDBri buruz argibide gehiago:

Ezpeletako Biperraren JDB
Ezpeletako biperra XVI. mendean sartu zen Euskal Herrian, eta Frantzian JDBa duen espezia bakarra da.
Landetan bakarrik egiten da eta bere eremu geografikoko 10 herrietan mikroklima bat badu, hezea eta epela. Urtero, agorriletik lehen hormak arte (eta berantenik abenduaren 1a arte), 200 ekoizlek, 300 sasoilariren laguntzarekin, eskuz biltzen dituzte Gorria motako biperrak.
JDB duen Ezpeletako Biperra 3 formatan merkaturatua da: biper freskoa osorik, biper-soka, biper hautsa.
Argibide gehiago Ezpeletako Biperraren JDBri buruz:

Irulegiko arnoen JDB
Irulegiko arnoen JDB Frantziako mendi-mahastietatik ttipienetarikoa da; 270 hektareatan landatua da, eta 2/3ak terrazatan: horrek lana eskuz egitea galdatzen du.
Adar horrek, 1970ean Ipar Euskal Herrian Jatorrizko Deitura Kontrolatua (JDK) lortu zuen lehena izan zen. Laborantza ekologikoaren alde azkarki engaiatu da, bere lurren % 78 biologikoan baititu.
Gaur egun, 60 mahastizainek osatzen dute adarra, horien artean 19 etxalde independente, baita soto kooperatibo bat ere.
Zazpi mahats mota baimenduak dira ekoizpen horretarako, eta hiru koloretakoa da: beltza (ekoizpenaren % 60), xuria (% 25) eta gorria (% 15).
Argibide gehiago Irulegiko Arnoen JDBri buruz:

Haragi freskoaren eta Kintoako xingarraren JDB
Bereziki hazle batzuen eta transformatzaile baten inplikazioari esker plantan ezarri zen 1980. hamarkadan, euskal xerriaren kontserbazio genetikorako eta ekoizpenaren berpizteko programa. Arraza hau, oraino galtzeko bidean dena, anitz garatu da (25 zerramatik 500era igan da 35 urtean), eta ekoizpen-baldintzek bermatzen dute gutienez urte bateko hazkuntza ukanen dutela larre zabaletan eta belar, erro, ezkur eta GEOrik gabeko zerealak janen dituztela.
Adar horrek 76 hazle biltzen ditu (horietan 30 baserri-transformatzaile), 7 ofiziale-transformatzaile, 1 hiltegi eta 2 idortegi. Goi mailako produktuak proposatzen ditu: haragi freskoa eta Kintoa JDB xingarra.
Argibide gehiago KINTOA JDBri buruz:

Adierazpen geografiko babestua
AGBk laborantzako produktu bat identifikatzen du, gordina edo transformatua, lurralde batekin loturan:
- kalitateak, famak edo beste ezaugarri batek mugaturik;
- ekoizpen-eremuak edota transformazio/apailatzeak mugaturik.
Ipar Euskal Herrian 11 AGB daude, eta haien eremu geografikoak lurralde osoa edo parte bat barne hartzen du, Frantziako hego-mendebalde handira hedatu ere daiteke. Estimatzen da lurralde mailan 600 etxaldek badutela AGB.
- AGB eta Label Rouge Agneau de Lait des PyrénéesAdarrari buruzko datuak – Aurkezpen bideoa;
- AGB eta Label Rouge Kiwis de l'Adour ;
- AGB eta Label Rouge Bœuf de Chalosse;
- IGP et Label Rouge Canard à Foie Gras du Sud-Ouest ;
- AGB Baionako xingarra;
- AGB Porc du Sud-Ouest ;
- AGB Sel de Salies-de-Béarn ;
- AGB Tomme des Pyrénées ;
- AGB vins Comté Tolosan Pyrénées-Atlantiques ;
- AGB Volailles de Gascogne ;
- AGB Volailles du Béarn.

Label rouge sormarka
Label Rouge sormarka Frantzia mailako kalitate marka da, eta hainbat produktu motari doakio: elikagaiak, baina baita elikagai ez diren eta transformatu gabeko laborantza produktuak ere, "kalitate goreneko" maila finkatzen duten ezaugarri bereziak dituztenak.
JDB eta AGB ez bezala, Label Rouge sormarka ez da jatorri geografiko bati lotua. Haatik, Label Rouge produktu batzuk AGB bati lotuak dira. Beherago, Ipar Euskal Herrian aurkitzen diren Label Rouge produktu zenbait; zerrenda hau ez da osoa:
- AGB eta Label Rouge Agneau de Lait des Pyrénées -Adarrari buruzko datuak – Aurkezpen bideoa
- AGB eta Label Rouge Kiwis de l'Adour
- AGB eta Label Rouge Bœuf de Chalosse
- AGB eta Label Rouge Canard à Foie Gras du Sud-Ouest
- Label Rouge Piment Doux – Adarrari buruzko datuak
- Label Rouge Agneau de Lait Fermier Amatik
- Label Rouge Bœuf blond d’Aquitaine
- Label Rouge Veau sous la mère
- Label Rouge Porc Fermier élevé en plein air

Espezialitate tradizionalaren bermea (ETB)
Espezialitate Tradizionalaren Bermea labelak produktu baten osaketa edo ekoizpen-metodo tradizionala definitzea du helburu, jatorri geografiko zehatz bati lotu gabe. Giza kontsumorako lehengai, osaketa, ekoizpen edota transformazio-metodo bat identifikatzen du, izen tradizionala duena (gutienez belaunaldi batez geroztik erabilia), eta ezaugarri berezi ezagutuak dituena.
Frantziako bi produktuk baizik ez dute ETB labela: Moule de Bouchot eta Berthoud, lehenak 2013az geroztik, bigarrenak 2020az geroztik.
Laborantza biologikoa (AB)

Laborantza-eskualde aberats eta aniztuna da, kalitatezko adarrak eta izariko etxaldeak dituena, Ipar Euskal Herriko laborantzak dinamika biologikoa ere du. Izan ere, 2023an, 8 000 hektarea laborantza-lur ziren biologikoan eta gaur egun 400 etxalde baino gehiago engaiatuak dira biologikoan, 2018an 300 zirelarik (Iturria: Agence bio).
2018az geroztik, Euskal Elkargoa sektore biologiko horren babesteko lanean ari da Ipar Euskal Herrian, batez ere BLE (Biharko lurraren elkartea) elkarteari – Ipar Euskal Herriko CIVAM Bio – eman laguntzaren bidez.
Hainbat ekimenek erakusten dute laborantza biologikoaren aldeko eta haren iraunkortasunarekiko duen engaiamendua euskal lurraldean:
- laborantza trebatze-guneen bidez lur-funtsak eskuragarri jarriz laborari biologikoen instalazioa erraztea;
- Funts ez-eraikien gaineko lur zergaren dispentsatzea ziurtatuak diren lursailetan;
- proiektu-eramaileendako formakuntza-egunetarako dirulaguntza;
- Lurralde Elikadura Plan baten (LEP) plantan ezartzea, eta helburuetako bat ostalaritza kolektiboan produktu biologikoak eta tokikoak sustatzea da.
Ipar Euskal Herriko Laborantza Biologikoaren Behatokia OPEN DATA ZABAL plataforman atzeman daiteke.
Behatoki horrek Ipar Euskal Herriko laborantza biologikoaren azken 10 urteetako bilakaera laburbiltzen du, Laborantza Biologikoaren Eskualdeko Behatokiaren datuetan oinarriturik.
Baserriko ekoizpenak

IDOKI laborantza labela
IDOKI laborantza labela engaiatua da, eta Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak kudeatzen du. Izariko baserri-ekoizpena sustatzen du, kontsumitzaileekin harreman zuzenak dituena. Baldintzen bilduma zorrotza du, eta laborantza herrikoi horrek praktika "zintzoa eta herritarra” du, eta kanpoko erakunde edo erakunde independente batek kontrolatzen ditu.
Gaur egun, "baserriko" terminoaren definizioa ez da arautua, salbu produktu kategoria hauetarako: Label Rouge izendapena duten gasnak, hegaztiak, arroltzeak, behi handiak eta zerriak. Baserriko produktuak etxaldean bertan ekoitzi eta transformatu behar dira, teknika tradizionalaren arabera.

Ongi etorri etxaldera sarea
Bienvenue à la Ferme salmenta zuzenerako eta etxalde-ostaturako sare nazionala da. Frantzian, kasik 8 000 etxalde biltzen ditu, Laborantza Ganberek federaturik. Ipar Euskal Herrian, Ongi etorri etxaldera Biarnon eta Ipar Euskal Herrian elkarteak du kudeatzen.
Etxaldeek eskaintza aniztuna proposa dezakete: baserriko produktuen salmenta zuzena, ostatua (landetxeak, arrotz-logelak, kanpinak, etab.), aisialdi jarduerak (zaldiketa etxaldea, ezagutza eta pedagogia etxaldea) eta jatetxea etxaldean. Etxaldeek erakundeak finkatu kalitate araudiak errespetatzeko engaiamendua hartzen dute.
Ongi etorri etxaldera araudian engaiatuak diren etxe-ekoizleak
Desmartxa kolektiboak
Ipar Euskal Herriko berezitasunetarik bat bere laborantzaren dinamismoa da, baita laborantzako eta elikagaigintzako eragileek kalitatezko desmartxetan duten engaiamendu kolektiboa. Badu zenbait hamarkada, eta oraino markatuagoa da 2010. hamarkadaz geroztik, hainbat desmartxa kolektibo antolatu direla bertako arrazak eta barietateak zaintzeko, ezagutarazteko eta garatzeko edota tokiko produktuen kontsumoa birkokatzeko helburuarekin. Egitura horietarik gehienak lanean ari dira, edo lanean ari izan dira, produkzio-baldintzak arautzen dituen kalitate-araudi bat finkatzeko, edo lortu beharreko helburuak zehazkiago finkatuko dituen baldintzen bilduma bat finkatzeko.
Hona hemen Ipar Euskal Herrian dauden kalitate-desmartxa kolektiboen zerrenda ez-osoa eta ez-hierarkikoa:
- Buru Beltza elkartea – Manex Ardi burubeltzaren inguruko lana a
- Sasi Artalde elkartea: Sasi Ardiaren inguruko lana
- Chèvre des Pyrénées elkartea - Tokiko Ahuntz Pirenaika taldea
- Herriko haragia elkartea – Ipar Euskal Herriko behiki adarra - ZABAL datuak
- Iparraldeko Behi Pirenaikaren Elkartea - Pirenaika behi arrazaren inguruko lana - Données ZABAL
- Sauvegarde de la Race Bovine Béarnaise elkartea
- Pottokaren elkarte nazionala
- Kriaxera-Cridassère ahate arrazaren inguruko elkartea
- Euskal Erle Beltza elkartea – Ipar Euskal Herriko erle beltzaren erakunde babeslea
- Sagartzea elkartea – tokiko sagar barietateen inguruko lana
- Syndicat des cidres du Pays Basque Nord – Iparraldeko sagarnoen sindikata
- Xapata elkartea – Itsasuko gereziaren tokiko barietateen inguruko lana - Données ZABAL
- Gaztaina elkartea – Ipar Euskal Herriko gaztainaren inguruko lana
- Arto Gorria elkartea – Ipar Euskal Herriko arto gorriaren inguruko lana - Données ZABAL
- Herriko ogia elkartea – Ipar Euskal Herriko gari/irin/ogi adarra - Données ZABAL
- Nouste Ekilili kooperatiba – Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko ekilili eta koltza olioa
- Hazi Sarea kolektiboa – laborantzako hazien inguruko lana Ipar Euskal Herrian















Zerbait ments zaizu?