Laborantzako ene adarra garatzen dut
Laborantzako adar bat zara Ipar Euskal Herrian, sortu berria edo jadanik egituratua, eta garatu nahi duzu? Ikus zer dirulaguntza eta baliabide ukan dezakezun zure desmartxan laguntzeko.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Euskal hirigune elkargoaren laguntza
Laborantza-Adarren aldeko Engaiamendu-Kontratuaren bidez, Euskal Elkargoak lagun zaitzake bederatzi gairen inguruan:
- Elkar ezagutzea;
- Beharren finkatzeko laguntza;
- aholkuak;
- segimendua;
- Harremanetan jartzea;
- finantza-ingeniaritza.
- Dirulaguntzak;
- Data (Open Data ZABAL);
- elkarte bizitza.
Adarrak dituen erronkek Laborantza-Adarren aldeko Engaiamendu-Kontratuaren lau zutabeetarik bat lagundu behar dute:
- “Laborantza Biologikoa (AB)": Izariko laborantza biologikoa garatzea, lurraldean errotua eta hari egokitua, eta ahal bezain autonomoa;
- “Bioaniztasuna, ura eta klima”: Landu/hezi bioaniztasuna babesteko eta ur baliabideen kalitatea eta kantitatea babesteko praktika agroekologikoak garatzea, etxaldeetan autonomia gehiagora buruz joatea, mendiak zaintzea, transhumantzia sustatzea eta klima nahasmenduari buru egitea (egokitzea, karbono biltegiratzea emendatzea, berotegi-efektuko gasen isurketak mugatzea);
- “Etxaldeko ekoizpenak eta zirkuitu laburrak eta hurbilekoak": izariko laborantza-transformazioa garatzea, baita ere tokiko eta kalitatezko laborantza-ekoizpenen salmenta zirkuitu laburrean eta hurbilekoan.
- “Egituratzea”: adarren edo laborantzako eta hazkurri industriako ekimen kolektiboen garatzea, egituratzea edo sendotzea.
Finantza-laguntza mota bat baino gehiago bada:
- “Bultzada” hitzarmen bat;
- Edo urteko edo urte anitzeko hitzarmen berriztagarri bat, helburuak eta baliabideak barne.
Zure adarreko laguntza galdegiteko, zoaz baliabidearen aurkezpen-orrialdera.
Ba ote zenekien?
2018az geroztik, Euskal Hirigune Elkargoak jadanik berrogei bat adar eta ekimen kolektibo lagundu ditu, eta hogeita hamar adarrek baino gehiagok finantza-laguntza ukan dute, orotara milioi bat euro.
Ekimen kolektiboentzako beste laguntza erakundeak
Beste organismo edo erakunde batzuen laguntza ekonomikoa edo teknikoa ukan dezakezu zure ekimen kolektiboa garatzeko.
Finantza-laguntza ukaiteko:
- Adour Garonne Ur Agentzia Harremana: Catherine Giroux - catherine.giroux@eau-adour-garonne.fr ;
- Akitania Berria eskualdea Harremana: +335 49 38 49 38 ;
- Departamendua - Harremana: +335 59 11 44 68 ;
- Lurralde Kohesiorako Agentzia Nazionala- Harremana: info@anct.gouv.fr / +33 1 85 58 60 00 ;
Laguntza teknikoa ukaiteko:
Zerbait ments zaizu?