Laborantzako formakuntza egiten dut
Laborari izan nahi duzu ala jadanik hala zara, eta formatu nahi duzu? Orrialde honetan atzemanen dituzu Ipar Euskal Herrian dauden eskaintza guziak (hastapeneko formakuntza eta formakuntza jarraikia), baita ere ukan ditzakezun laguntza guziak.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Zergatik da inportantea laborantzan formatzea?
Familiako transmisio baten kari egin instalazio batean izan dadila edo familiaz kanpoko instalazioan, garrantzitsua da instalazio proiektua ontzeko denbora hartzea. Gutienez urte oso bat behar da ideiaren eta proiektuaren apailatzearen artean. Beraz, laborantzan anitzetan bizitza-proiektua den instalazio-proiektua ahal bezain goiz prestatu behar da.
Eta zure gogoetan laguntzeko, Ipar Euskal Herriko lurraldean laborantza ikasketa eta formakuntza asko bada. 2023-2027ko Laborantza Politika Bateratu (LEB) berriaz geroztik laborantzan plantatzeko eta dirulaguntzak ukaiteko diploma-baldintzak malgutu badira ere, inportantea da behar bezala formatzea. Izan ere, 2023ko urtarrilaren 1az geroztik, laborantzan plantatzeko eta dirulaguntzak ukaiteko, beharrezkoa da gutienez 4. mailako laborantzako diploma bat (Baxoa edo BPREA) edo laborantzakoa ez den 4. mailako diploma bat eta 2 urteko laborantza-esperientzia frogatua ukaitea (familia-laguntzailea, lankide-bizikidea, elkartasunezko bazkidea, enplegatua, etab.).
Ipar Euskal Herriko laborantza formakuntza ibilbideak
Laborantza lizeoak
Lurraldeko laborantza lizeoek formakuntzak proposatzen dituzte 3. mailatik (CAP, BEP) 5. mailara (ingeniaritza). Lizeo bakoitzak espezializazio bat ere proposa dezake (adib.: esnetarako ardiak, laborantza-mekanizazioa, hazkurri industriako transformazioa...) baita ere formakuntzak aprendizgoaren bidez.
Formakuntza-zentroak
Formakuntza-zentroetan formakuntza jarraikia egin daiteke, helduendako formakuntza eta esperientziaren bidezko ezagutzak baliodun egin (VAE).
- Agrocampus 64: Izurako formakuntza zentroa;
- Agrocampus 64: Hazparneko formakuntza zentroa.
Egun bateko formakuntzak

Egun bateko formakuntzak laborari guziei irekiak dira eta VIVEA funtsak finantzatzen ditu. Hemen atzemanen dituzu VIVEA funtsa erabiltzeko baldintzak.
Laborari bakoitzak 3 000 €-ko formakuntza egiteko zenbatekoa ukan dezake urtean, zerrendatuak diren formakuntzak egiteko.
Proiektu eramaileek, formakuntzak egiteko dituzten eskubideez informazioa bil dezakete 64 Departamenduko Transmisio eta Instalazio Harlekuan.
Egun bateko formakuntza segitzeko, laborantzako eragile hauekin jar zaitezke harremanetan:
Ba ote da laborantza formakuntzetarako dirulaguntzarik?
Instalatuak ez diren proiektu eramaileentzat
Euskal Elkargoak BLE eta Idoki elkarteak finantzatzen ditu instalatuak ez diren proiektu eramaileak kitorik errezibitzeko beren formakuntzan, 64 Departamenduko Transmisio eta Instalazio Harlekutik iragan baldin badira. Zuzenki 2 egitura horiekin jar zaitezke harremanetan:
- BLE -CIVAM Bio : 05 59 37 35 45 – 06 27 13 32 38 · Astelehenetik ostiralera, 9:00 -17:00.
- Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea - IDOKI: 05 59 37 23 97 · Astelehenetik ostiralera, 8:30 – 16:30.
Instalatuak diren laborarientzat
VIVEA funtsa
VIVEA funtsak finantzatu ditzake formakuntzak. Laborari bakoitzak 3 000 €-ko formakuntza egiteko zenbatekoa ukan dezake urtean, zerrendatuak diren formakuntzak egiteko. Proiektu eramaileek, formakuntzak egiteko dituzten eskubideez informazioa bil dezakete 64 Departamenduko Transmisio eta Instalazio Harlekuan.
Ordezkapen zerbitzua
Ordezkapen zerbitzua galda daiteke etxaldetik falta izateko eta urtean 15 bat egunez formakuntza bat segitzeko.
Laborari bakoitzak dituen "formakuntza egunetarako", zenbaketa fidagarriena VIVEAko kontu pertsonalekoa da. Ordezkapen zerbitzuari esker langile batek laborari bat ordezka dezake formakuntza egunean edo ondoko hiru hilabeteetan. Salbuespenezko kasuetan salbu, eskubide guziak zeroan jarriak dira 12/31n.Ordezkapen zerbitzuak du alde sozial guzia kudeatzen (kontratua, lansari agiria, deklarazioa, etab.). Laguntza oreneko 10,72 € ingurukoa da, eta laborariaren gain gelditzen da oreneko 5 eta 13 €-ren artean. Kostua gehiago murriztu daiteke dirulaguntza eta zerga-kreditu gehigarrien bidez.
Ipar Euskal Herriko ordezkapen zerbitzuekin harremanetan jartzeko:
Basco-Béarnais ordezkapen zerbitzua: 05 59 80 98 85
Ipar Euskal Herriko Lagunak elkartearen ordezkapen zerbitzua:
- Xiberoko kantonamendua: 06 24 03 03 45
- Amikuzeko kantonamendua: 06 89 72 22 59
- Iholdiko kantonamendua: 06 84 39 73 44
- Hazparneko kantonamendua: 06 78 37 72 05
- Kostaldeko eta Lapurdiko kantonamendua: 06 80 28 90 97
- Garazi Baigorri kantonamendua: 06 07 50 05 48
Zerbait ments zaizu?